Julio Caro Baroja institutuak 50. urteurrena ospatu du

Iker Rincon Moreno 2016ko aza. 15a, 10:45
Ekitaldiaren amaieran oroigarrizko zipres bat landatu zuten. © GETXOKO UDALA.

Algortako Julio Caro Baroja institutuaren 50. urteurrenaren ospakizuna egin zuten atzo, astelehena. Bertan, besteak beste, Imanol Landa Getxoko alkatea egon zen, ikastetxeko eskola-elkarteko kideakaz. Goizean zehar, berbaldiak, emanaldi musikalak eta bertsolariak egon ziren.

Ekitaldi nagusian, Imanol Landak zorionak eman zizkien institutuko ordezkariei, irakasleei eta ikasleei, eta etorkizunean duten heziketa proiektuan gogotsu lan egiten jarraitzeko gonbitea egin zien, Europari begira zein hizkuntza normalizazioagaz eta hizkuntza marko hirueledunagaz konprometitua dagoena, hain zuzen ere.

Zentroko zuzendari José Antonio Beobidek, bere aldetik, urte horietan zehar institutuak egindako ibilbidea gogoratu zuen eta gizarteari zerbitzua emateko bokazioagaz jarraituko dutela esan zuen. Ekitaldiaren amaieran oroigarrizko zipres bat landatu zuten.

Ikasturtean zehar ospakizun-ekitaldi gehiago izango dira.

Norvegiagaz heziketa-elkartrukea

 Julio Caro Baroja institutuak "Erasmus+" europar proiektuan parte hartzen du eta hori dela-eta, Norvegiako ikasle eta irakasle talde bat bisitan dago zentroan egunotan. Egonaldirako aurreikusita duten jarduera-egitarauaren barruan, atzo goizean Hezkuntza zinegotzia Keltse Eigunerek harrera egin zien Getxoko udaletxean.

Bisita bueltatzeko, ikasle eta irakasle getxoztarrak datorren martxoan joango dira Norvegiara.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun