Tosu Betirako taldeko kideek jakinarazi dutenez, trenbidearekiko paralelo doazen lurrak gaur bertan libratzeko agindua jaso dute hainbat auzokidek. Hori dela eta, laster beharginak Tosu landara gerturatu daitezkeelakoan, gosari-herrikoia egin dute goizeko 08:00etan. Euren ideia Geocisako jabeari (Florentino Pérez) eta langileei harrera egitea izan da; halere, momentuz ez da inor agertu.
Dozenaka lagun bertaratu dira gaur Ormaza estratako tunelaren azpira; trajez jantzita agertu dira asko, Florentino Fernándezi "ondo-etorria" emateko guran. "Asko pozten gara behingoz hain beharrezkoa den parkinga eraikitzeko obrak hastea", adierazi dute, ironikoki.
Irakurle agurgarria:
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!
Izan zaitez HIRUKAlagun