GetxoKlab programaren balorazio ona egin dute parte hartzaileek

Iker Rincon Moreno 2017ko mar. 1a, 12:45
GetxoKlab programan parte hartu dutenen talde-argazkia. © GETXOKO UDALA.

Udalerriko 10 lagunek bukatu dute GetxoKlab programa. Horiek, Getxorentzat estrategikoak diren alorretan ekintzailetza-proiektu hauek egin dituzte: Kultura-sormena, Osasuna-kirola-ongizatea, eta eremu horiei lotutako turismoa. Ekimena Getxolanek bultzatu du, eta otsailaren 10ean amaitu zen, bertan bost hilabetez parte hartzaileak gaitasun ekintzaile eta profesionalak optimizatzeko jardueretan murgilduta egon ostean.

Azken saioan protagonistek euren bizipenak eta ondorioak azaldu zituzten eta bertaratu ziren bai ekimenagaz zerikusia izan duten pertsonak bai GetxoKlaben talde nagusiak bizi izan dituen esperientziak eta ikaskuntzak lehen eskutik ezagutu gura izan dituztenak. Parte-hartzaileek modu proaktiboan lan egin izanaren garrantzia nabarmendu zuten, eta euren esperientzia pilotua erabili zuten baliabide erreal batean ikasteko modu baten adibide gisa. Grafikoki azaldu zituzten bakoitzarentzako unerik garrantzitsuenak, entzuleak inplikatzeko eta bizi izandakoaren ikuspegi orokorragoa eta sakonagoa izateko. Programan parte hartu duten pertsonen balorazio orokorra 8,8koa izan da.

Enpresen arteko lankidetza

Proiektu hori burutzeko, Getxolanek Kultiba enpresaren laguntza izan du, honek Art for Life! enpresagaz batera programa diseinatu eta koordinatu du. Horiekaz batera, 10 enpresak baino gehiagok parte hartu dute prozesuan, bai prestakuntza-talde gisa bai ekintzailetza arloko esperientziak partekatuz.

Ekonomia Sustapenerako Sailaz gain, Udaleko beste hainbat sailek ere bat egin dute GetxoKLab programagaz, euren ikuspegia eta baliabideak eskaintzeko, horrela bultzatuz Udalak berrikuntzarako beharrezkotzat jotzen duen sailen arteko lankidetza.

Erlazionatuak

Formakuntzarako programa berria: GetxoKLab

Iker Rincon Moreno 2016 ira 02 Getxo

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun