San Nikolas ikastolak doluminak agertu dizkio atzo Galean hilik aurkitu zuten neskaren familiari

Iker Rincon Moreno 2017ko mar. 6a, 15:45

Algortako San Nikolas ikastolak doluminak eta elkartasuna agertu dizkio atzo Galean hilik aurkitu zuten neskatoaren guraso, senitarteko eta lagunei. Lehen ikerketen arabera, gorpuak ez du indarkeria zantzurik; hala ere, autopsia egingo diote, heriotzaren nondik norakoak argitzeko.

San Nikolas ikastolako hezkuntza-komunitateak zabaldutako oharra

Gure ikastolako ikasle Naroaren heriotzaren berri izan dugunean, ikastola garen guztiok bihotz-bihotzean
sentitu dugu gertakari lazgarri hori. Gurea zen Naroa, eta horrela sentitzen dugu eta horrela adierazi nahi dugu.

Gure musu eta besarkadarik handienak Naroaren guraso, senitarteko eta lagunei; zuekin gaude nahi duzuenerako. Ikastola osatzen dugun ikasle, langile eta familiek gure dolua bideratu nahi dugu, gure
emozioak adierazi eta negar egin nahi dugu elkarrekin, Naroaren memoria errespetatu eta dagokion agurra eskaini nahi diogu.

Erlazionatuak

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun