Emakumeak Eszenan zikloa Areetara helduko da domekan

Iker Rincon Moreno 2017ko api. 4a, 10:00
Xankore antzerki-talde gernikarraren "¡No nos llega!" lanaren irudi bat. © FELIPE CUÉTARA

Domeka honetan, hilak 9, "¡No nos llega!" antzerki-komedia taularatuko dute Areetan, Andrés Isasi musika-eskolan. Obra 19:00etan hasiko da; sarrera 3 euroan eros daiteke. Antzezlana eskainiko du Xankore antzerki-talde amateurrak, Emakumeak Eszenan zikloaren 11. edizioaren barruan.

Gernika-Lumoko Emakide elkartearen barruan lanean dihardu Xankorek; daborduko taula gainean hamabi urteko eskarmentua dute. Antzezlanean, Mari Carmen Ortiz, Ana Ruiz, Mari Paz Beares, Mari Luz Soloatxi, Flori Trujillo eta Mila Artexe izango dira oholtza gainera igoko diren aktoreak. Zuzendaritza eta gidoia berriz, Felipe Cuétararen ardurapean egongo da. Obra, jendarteak bizi duen errealitate gordinaren eta pertsonen beharrizanen gainean jorratu dute, umore onez: “kasu oso berezi baten inguruko epaiketaren gainekoa” izango da emanaldia, antzerki-taldeak baieztatu duenez.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun