Jendartea  Getxo 2017-05-03 12:57

Seinaleztapen turistikoaren panel berria jarri dute Ereaga hondartzan

Getxoko Turismo Bulegoak panel informatibo berria ipini du Ereaga hondartzan, hareatzaren ezaugarriei buruzko oinarrizko datuak jakinarazteko. Horretan, morfologia, olatuak, korronteak, segurtasun neurriak eta surflarien kodea bezalako datuak agertzen dira.

Seinaleztapen turistikoaren panel berria jarri dute Ereaga hondartzan
Ereagako panela. © GETXOKO UDALA. | Ikusi handiago | Argazki originala

Ekimen hori Eusko Jaurlaritza egiten ari den hondartzen seinaleztapen turistikoaren proiektuan sartuta dago, Basquetour Turismoaren Euskal Agentziaren bidez. Proiektu horren helburua da bisitarien intereserako informazio turistikoa eskaintzea, bertoko planen eta baliabideen berri emanez.

Ereagan ipinitako panelari dagokionez, hiru plan sartu dira. Era berean, hainbat segurtasun-neurri jasotzen ditu surfa egiten dutenei zuzenduta, berbarako: bainu-guneak eta sorosleek emandako aginduak errespetatzea, surflarien kodea errespetatzea edo aholkua eskatzea normalean hondartza horretan surfa egiten dutenei.

EAEko hondartzetako seinaleztapenaren lehenengo fasea da hori, Surfing Euskadi produktu klubak laguntzen duena.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa