Emakume sahararren memoria berreskuratzeko tailerra egingo dute barikuan, Algortan

Iker Rincon Moreno 2017ko mai. 3a, 14:22

Emakume sahararren memoria berreskuratzen tailerrean parte hartzeko tokia dago oraindino, Getxoko Udaleko Berdintasun Sailak jakinarazi duenez. Ekitaldia barikuan izango da, hilaren 5ean, Martikoena kalean dagoen Jabekuntza Eskolan. Horretarako hitzordua 17:00etan jarri dute, eta tailerra 20:00etara arte iraungo duela aurreikusi dute.

Tailer horretan parte hartzeko interesa dutenek honako datuak bidali beharko dituzte emailez: izen-abizenak, telefono zenbakia eta korreo elektronikoa.

Oroimen historikoa feminismo eta generoaren ikuspuntutik sortzearen garrantzia azpimarratu gura dute ikastaro horretan. Hala, Saharako emakumeak egiten ari diren lana sakonago aztertuko dute bertan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun