Apirilaren 9an zabalduko dute Romo Kultur Etxea

Iker Rincon Moreno 2018ko mar. 14a, 14:34

Egun horretan martxan jarriko diren zerbitzuak hurrengoak dira: udal-euskaltegia, liburutegiak, gaztelekua, aretoak, kultur etxeko tailerrak eta entsegu-gelak (instrumentu barik). Gainontzeko zerbitzuak eta instalazioak apurka-apurka zabalduko dira, hurrengo hilabeteetan.

Udalaren berbetan, RKE ekipamendu "berritzailea da, energetikoki eraginkorra, euskaraz mintzatzera gonbidatzen duena eta udalerri osoari zerbitzua emango diona". Hasierako ordutegiak honako hauek izango dira: 08:30-14:30 eta 16:00-22:00, astelehenetik barikura; eta 09:00-13:00 zapatuetan.

Liburutegien eta auto-mailegu zerbitzuaren ordutegia honako hau izango da: 08:30-14:30 eta 16:00-20:30, astelehenetik barikura; eta 09:00-13:00, zapatuetan.

Gobelako liburutegiak itxi egingo du

Gobelako liburutegia itxita egongo da martxoaren 19tik apirilaren 7ra bitartean funtsak instalazio berrira eraman ahal izateko. Data horietan aurreikusita zeuden itzulerak RKEn egin ahal izango dira apirilaren 9tik aurrera. Egun horietan liburutegien arteko mailegu-zerbitzua ere bertan behera geratuko da; baina telefonoaren bidez egin ahal izango da Villamonte eta San Nikolas liburutegietara deituz, eta bertan jaso ahal izango dira eskatutako liburuak, heltzen direnean.

Bisita gidatuak  

Herritarrei RKE instalazio berriak ezagutzera emateko, apirilean bisita gidatuen programa jarriko da martxan (datak eta ordutegiak zehaztu gabe daude oraindino).

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun