Nerea Martin Aragon Raspas Arrauneko kirolariak Espainiako errekor berria egin du arraun-ergometroan

Iker Rincon Moreno 2019ko eka. 12a, 11:46
Nerea Martin Aragon, Raspaseko 14 urteko arraunlaria. © RASPAS ARRAUN ELKARTEA

2014az geroztik Esther Briz zaragozarraren esku zegoen marka ondu du Nerea Martin Aragonek, segundo batean, arraun-ergometroaren modalitatean, 13-14 urteko mailan. Hala, Raspaseko arraunlariak 7:35,8-ko denbora lortu zuen atzo, 2.000 metroko distantzian.

Briz munduko txapelduna izan zen 2017an eta Europakoa 2018an, bi txapelak skiffean (1X). Hala ere, Raspaseko arraunlariak 7:35,8-ko denbora egin zuen atzo bere saioaren amaieran, 2.000 metroko distantzian. 

Raspas Arrauneko zuzendaritza zein teknikari-taldea pozez beteta daude elkarte horretako emakumezko arraunlari baten lorpen gogoangarri berri horrengatik; era berean, goraipatu gura du kirol mailan Nerea Martín, 14 urte baino ez dituen kirolari gaztea, erakusten ari den progresioa. 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun