Zapatuetan ere zabalik egongo dira Getxoko udal-liburutegiak

Erredakzioa 2021ko mar. 3a, 14:11

Zapatu honetatik aurrera, Romo Kultur Etxeko eta Algortako San Nikolaseko eta Villamonteko udal-liburutegiek goizeko ordutegia berreskuratuko dute zapatuetan, 09:00etatik 13:00etara.

San Nikolaseko eta Romo Kultur Etxeko liburutegiek berriro ere zabalduko dute ateak zapatuetan, 9:00-13:00 ordutegian. Hala, honako zerbitzu hauek eskainiko dituzte aipatutako ordu-tartean: liburu, aldizkari eta nobedadeen bertako kontsulta eta irakurketa; irakurtzeko eta ikasteko gelak; maileguen itzulketa; bazkideentzako ordenagailuak (30 min gehienez); eta WiFi irekia. Automailegu-zerbitzua, osasun-egoera dela eta itxita dagoena, laster berriro ere abian jartzea aurreikusita dago.

Bestalde, Villamonteko liburutegia ere zabalduko da zapatuetan 09:00etatik 13:00etara, eta, bertan, aipatutako zerbitzuez gain, honako hauek ere eskainiko dira: informazioa, kontsulta eta materialen mailegu eta itzulketa.

Astelehenetik barikura, hiru zentroetan zerbitzu guztiak eskainiko dira ohiko ordutegian (08:30-14:30 eta 16:00-20:30).

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun