2021/06/30 - 2021/07/04

Musika

Getxo Jazz 2021

Getxo Jazz 2021
Algortako Bihotz Alai plaza, Getxo

Jazzaldirako sarrerak apirilaren 19an jarriko dira salgai Muxikebarrin, Romo Kultur Etxean eta Kutxabank sarean. Oraingo honetan, emanaldien ordutegia berregituratu denez, bi bonu izango dira: bat Talde Lehiaketaren emanaldietarako (20 €) eta bestea kontzertu nagusietarako (60 €). Biotz Alai plazako saioei dagokienez, Kultur Etxeak laster jakinaraziko du noiz hasita eta non jaso ahal izango diren gonbidapenak.

Garai latzak dira. Ia egun batetik bestera gure bizimoduak hankaz gora jarri ditu birus batek, eta kolokan daude gauza asko. Hedabideontzat ere ez dira garai gozoak, noiz eta gure lanaren beharra inoiz baino agerikoagoa denean. Horregatik, zure laguntza materiala ere behar dugu aurrera jarraitzeko.

Honenbestez, HIRUKAlagun egitera animatzen zaitugu, urtean 35 euroko ekarpena eginda, edo gure 5. urteurrena dela eta martxan ipini dugun Eman Bostekoa HIRUKAri kanpainan parte hartzera (bost euroko ekarpena eskatuko dizugu). Horretarako, jarri gugaz harremanetan administrazioa@hiruka.eus helbidera mezu bat idatziz.


Izan zaitez HIRUKAlagun