Iritzia  Getxo 2018-07-10 18:11

Portu Zaharreko igogailuaren harira

Getxoko EH Bildu

Portu Zaharreko igogailuaren harira

Gaur, uztailaren 10ean, auzokideek eskatutako igogailua inauguratzen da. Poztekoa den arren, ezin diogu utzi aspektu ezberdinen inguruan gure ardurak azaltzeari; alde batetik, ondareari eta paisaiari dagokionez; eta beste alde batetik, eramandako prozesuari begirako kezka.

  Jendartea  Getxo 2018-07-10 18:01

Igogailu panoramikoa eta oinezkoen pasealekua zabaldu dituzte Algortako Portu Zaharrean

Igogailu panoramikoa eta oinezkoen pasealekua zabaldu dituzte Algortako Portu Zaharrean

Gaur zabaldu dute Algortako Portu Zaharreko igogailu panoramikoa, Jeneratxuko oinezkoentzako pasealeku berrituagaz batera. Inaugurazio-ekitaldian, Imanol Landa alkatea zein alderdi politikoetako, auzotarren eta Fekoor-eko (Gutxitasun Fisikoa edo Organikoa duten Pertsonen Bizkaiko Federazio Koordinatzailea) ordezkariak izan dira.

  Kultura  Getxo 2018-07-10 17:37

Euskal dantzak ikasteko aukera emango du berriro ere Agurrak

Euskal dantzak ikasteko aukera emango du berriro ere Agurrak

Aurten ere Agurra Dantza Taldean ibiltzeko aukera izango dute 4 urtetik gorako neska-mutilek; euskal dantzak ikasteko eskolak eguenetan izango dira, 18:30ean, Algortako Sarrikobaso kaleko 22. zenbakiko egoitzan.

  Kultura  Getxo 2018-07-10 10:22

Getxomagik jaialdia abiatuko dute eguenean

Getxomagik jaialdia abiatuko dute eguenean

Lau egunez, ilusionismoa izango da erabateko protagonista Getxo udalerriko auzo denetan: formatu askotariko magia-ikuskizunak, saioak eta tailerrak egongo dira, euskaraz zein gaztelaniaz, adin guztietako lagunei zuzenduta.

  Kirolak  Getxo 2018-07-09 16:33

Mikel De Gregorio: "Iaz Getxon txarto egin genuena konpontzeko aukera dugu aurten"

Mikel De Gregorio Getxo Kirol Klubeko kirol-zuzendari berriak autokritika egin du, joan den denboraldiaren gainean. Modu berean, datozen hilabeteei begira ipini da, taldearen gakoen berri emateko.

  Jendartea  Getxo 2018-07-09 16:03

"Kaixo.Getxo" gida gaurkotu du Getxoko Udalak

"Kaixo.Getxo" gida gaurkotu du Getxoko Udalak

Getxoko Udalak "Kaixo.Getxo" harrera-gida elebidunaren 1.500 ale argitaratu berri ditu, paperez. Internetera ere igo du, zazpi hizkuntzatan.

  Kultura  Getxo 2018-07-09 12:54

Film laburren emanaldiak gaur eta bihar, Algortan

Film laburren emanaldiak gaur eta bihar, Algortan

Aurten ere, zinema-zaleek Gaurik Laburrena film laburren jaialdiaz gozatu ahal izango dute uztailaren 9an eta 10ean, Algortako Biotz Alai Abesbatza plazan. Aurten 23 film proiektatuko ditiztu, horietako 14 gaztelaniaz eta, gainerakoak, euskaraz. Ohi den legez, saioak 21:00etan hasiko dira; sarrera, doan.

  Kultura  Getxo 2018-07-09 12:00

Bizkaia Zubia helmuga izango dute 110 neska-mutilek

Bizkaia Zubia helmuga izango dute 110 neska-mutilek

Uztailaren 31n helduko dira Getxora EuskaraAbentura espedizioan parte hartzen dabiltzan 110 gazteak eta 30 helduak. Uztailaren 2an abiatu ziren Mauletik, Getxorainoko ibilbidea egin dute hilabetean.

  Kirolak  Getxo  Gorliz  Sopela 2018-07-09 11:30

BBK-k kirol-jarduerak egingo ditu eskualdeko hainbat hondartzatan

BBK-k kirol-jarduerak egingo ditu eskualdeko hainbat hondartzatan

Uda honetarako, BBK-k jarduera-programa bat aurkeztu du aire-zabaleko kirola eta aisialdia Bizkaiko hondartzetara eroateko. Herritarren artean bizimodu osasungarria sustatu gura da, batez ere pertsona nagusien (60 urtetik gorakoak) artean. Hala, Uribe Kosta eskualdeari dagokionez, astelehenero, Ereagan (Algorta); martitzenero, Gorlizko pinudian; eta zapatuan, Arrietaran (Sopela) egingo dituzte jarduerak.

  Jaiak  Getxo 2018-07-09 11:18

Neguri Langileko jai-batzorde ohia: "Jaiak oinarrizkoak izan dira auzoaren elkarbizitzan"

Azken hogei urteetako festen balorazio oso ona egin dute jai-batzordeko kide izandakoek, eta iragarri dute prest egongo liratekeela laguntzeko eta jaiak berreskuratzeko, oinordeko berriak egongo balira.

  Kultura  Getxo 2018-07-09 11:14

Anders Fjeldsted Sextetek irabazi du Jazzaldiaren Talde Lehiaketa

Anders Fjeldsted Sextetek irabazi du Jazzaldiaren Talde Lehiaketa

Anders Fjeldsted Sextet banda danimarkarra nagusitu da Getxoko 42. Nazioarteko Jazzaldiaren Talde Lehiaketan. Bigarren saria Pepe Zaragoza Quintet talde valentziarrarentzat izan da eta, banda horren saxofoi-jotzailea den Joan Saldañak, bakarlari onenari emandako saria eskuratu du.

  Jendartea  Getxo 2018-07-09 11:11

Eguaztenean hasiko dira trafiko-desbideratzeak egiten Algortan

Eguaztenean hasiko dira trafiko-desbideratzeak egiten Algortan

Eguaztenean, uztailaren 11n, hasiko dira seinaleak ipintzen Algortako etorbidea, Torrene eta Mariandresena kaleen artean; hala, ezarriko dituzte desbideratzeak Mariandresena kalea berriz urbanizatzeko proiektuaren bigarren faseko lanengatik.

  Jendartea  Getxo 2018-07-09 11:01

Ur-edangarria banatzeko sarea berritzeko lanak egingo diztuzte Algortan

Besteak beste, obrako etxolak, zerbitzuak eta hesiak ipintzen hasi dira gaur, Algortako Iturgitxi kalean; bertan, ur-edangarria banatzeko sarea berritzeko lanak egingo dituzte.

  Kirolak 2018-07-09 10:26

Surfa egiten ikasi nahi?

Erabiltzailearen aurpegia Bizarra Lepoan

Udako giroa epela aprobetxatuz, surf-ikastaroa egingo dugu uztailaren 30etik abuztuaren 2ra. Aurten, Arrietara hondartzan egingo dugu Peña Txuri Surf eskolako lagunekin. Noiz: uztailaren 30etik abuztuaren 2ra (astelehenetik ostegunera), 17:00etatik 19:00etara (16:15ean autobusa irtengo da). Non: Arrietara hondartzan, Sopelan. Norentzat: … Read More

  Jaiak  Getxo 2018-07-08 12:00

Paella Eguneko Olana jasotzen dutenek zinpeko aitorpena sinatu beharko dute

Paella Eguneko Olana jasotzen dutenek zinpeko aitorpena sinatu beharko dute

Uztailaren 22an, domekan, Nazioarteko Paella Lehiaketaren 63. edizioa egingo dute, Aixerrotako landan. Iazko istripuaren ostean, segurtasun-arauak aldatu dituzte; Itxas Argiaren webgunean ikus daitezke.

  Politika  Getxo  Uribe Kosta 2018-07-05 13:07

Lucrecia Masson: "Gorputza oinarrizko leku bat da aktibazio politikorako"

Iker Rincon Moreno

Lucrecia Masson: "Gorputza oinarrizko leku bat da aktibazio politikorako"

Lucrecia Masson (Argentina, 1981) ekintzaile feministak gorputz-disidentzia jorratzen dituen hainbat artikulu kaleratu ditu, eta gai horretaz mintzatzera hurbildu zen joan den ekainaren 16an Algortara. Beragaz egin dugu berba.

  Jendartea  Getxo 2018-07-05 13:45

Uztailaren 1eko bortxaketa-saiakera salatuko dute arrastian Algortan

Uztailaren 1eko bortxaketa-saiakera salatuko dute arrastian Algortan

Getxoko Udalak dei egin die herritarrei kontzentrazioan batzeko, gaur arrastiko 19:30ean, Algortako Telletxe kaleko puntu morean.

  Gazteok  Getxo 2018-07-05 12:45

Getxoko Wanted ideia-lehiaketa urte osoko ekimena izango da aurten

Getxoko Wanted ideia-lehiaketa urte osoko ekimena izango da aurten

Helburua da Getxoko 18 urtetik 30 urtera bitarteko gazteek urteko edozein unetan proiektuak aurkezteko aukera izatea, eta ondorioz, proiektua martxan jartzeko programak eskaintzen dituen baliabide eta zerbitzuak eskuratu ahal izatea.

  Kultura  Getxo 2018-07-05 12:05

Kontzertu bi hartuko ditu domekan Algortako Kristalezko kioskoak

Kontzertu bi hartuko ditu domekan Algortako Kristalezko kioskoak

Cocktail Riders eta Crazy Jazzer musika-taldeek kontzertu bana eskainiko dute Algortako Andrés Isasi Musika Eskolako Kristalezko kioskoan domekan, hilaren 8an, 12:00etan.

  Politika  Getxo 2018-07-04 14:19

Begoña Garteizaurrekoa getxoztarra da Europako Gazte Demokraten buru berria

Begoña Garteizaurrekoa getxoztarra da Europako Gazte Demokraten buru berria

Begoña Garteizaurrekoa Azua 30 urteko EGIko kidea da Europako Gazte Demokraten (YDE) elkarteko presidente berria; joan den zapatuan Europako Gazte Demokratek Bruselan egin zuen Kongresuan izendatu zuten.

Nabarmenak

Zorion agurrak