api 17, 12:42 Getxo
Apirilaren 2tik geroztik greba mugagabean dauden Getxoko lorezaintza-zerbitzuko langileek Udalak atzo egindako "akusazioak" salatu dituzte, eta azpimarratu dute haiek, lanuzteetan daudenek, kontratuan ezarritakoaren arabera, garbitzen dituztela udalerriko lorategi guztiak, "astelehenetik domekara, aste-akabuak barne, eta ez Udalak dioen enpresak". Era berean, deitoratu dute enpresak eta Udalak ez dutela negoziatzeko borondaterik agertu, eta, ondorioz, borrokan jarraituko dutela.
api 17, 15:57 Getxo
PSE-EEko Bizkaiko hautagaia eta lehendakariorde eta Lan eta Enplegu sailburua Getxon izango dira bihar. Politikari biek apirilaren 21eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen kanpainaren harira egingo duten ekitaldi politiko batean parte hartuko dute. Mitina 11:30ean izango da, Areetako Zubia plazan.