Iritzia 2004-09-14 23:40

San Inazio jaietan, ederto!!! - Josu Landeta / irakaslea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Nigandik Paraje daukadan lagun batek esan eustan, orain arte Ukberrin idatzi dodazan artikulu guztiak inori kritika egitekoak izan dirala. Alde batetik arrazoirik ez dau falta, baina beste aldetik gure herrian dagoana ikusita honelako eritzi artikuluak gauzak eta sentimenduak azaltzeko modu ona dala uste dot, eta hauxe da nik daukadan territorio libreetako bat. Oraingoan, ostera, ez natortzue kritika bat egiten, gugandik paraje dagoan herriko talde bateri eskerrak emoten baino: San Inazio jai batzordea. Batzorde horretan zagozaneri eskerrak emongo deutsuedaz, bai, zuek eta zuekaz batera jaiak antolatzen parte hartu dozuenen pozerako, eta zoritxarrez oso urrun ez doguzan beste batzuen lotsarako (hasi gara,ba, kritika egiten).
  Jendartea 2004-09-14 23:39

Getxon ekitaldi ugariz jantzi dute Autorik Gabeko Eguna

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Europa osoan, irailaren 16tik 22ra bitartean egingo den Mugikortasun Iraunkorraren Astearekin bat egin du Getxoko Udalak. Horrela, hainbat jarduera antolatu dira egun horietan, ibilgailu pribatuaren gehiegizko erabilera murrizteko beharraren gainean, herritarrak informatu eta kontzientziatzeko. Besteak beste, zentzu ezberdina eman nahi izan zaio egun bakoitzari hainbat gai jorratuz: kalitate atmosferikoa, neska eta mutilentzako kale seguruak, hiritarren konpromisoa... Horretaz gain, irailaren 22an ospatzen den Autorik Gabeko Nazioarteko Egunean ez ezik, irailaren 19an ere zirkulazioa moztuko dute Algorta eta Areeta erdiguneko zenbait kaleetan.
  Kultura 2004-09-14 23:37

Bere ordutegia aldatuko du Getxoko Turismo Bulegoak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Udaldiaren bukaerarekin batera, herritarren arretarako ordutegia aldatuko du, ostegun honetatik aurrera (irailak 16), Ereagan dagoen Getxoko Turismo Bulegoko egoitza nagusiak. Nahi duten guztiek 9:30etik 14:30era eta 16:00etatik 19.00ak arte egin ahal izango dituzte kontsultak, astegunetan, eta 10:30etik 14:30era eta 16:00 eta 20:00ak arte, larunbat, igande eta jaiegunetan. Horretaz gain, bere ateak itxiko ditu hurrengo udara arte Zabala kaleko Informazio Turistikorako Guneak. Bihar asteazkena izango da irekita egongo den azken eguna. Beste alde batetik, Erdi Aroko Azoka ospatzen dela-eta, argibideak emango ditu, irailaren 17, 18 eta 19an, Algortako Metroko atarian, Turismo Bulego Ibiltariak; 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. Honek Bizkaiko Zubiaren inguruetan emango dio amaiera udaldiko bere jardunari irailaren 23tik 26ra bitartean, Mesedeetako Amaren jaietan; 11:00etatik14:30era eta 16:00etatik 19:30era, igandean ezik, 11:00ak eta 14.00ak artean egongo baita zabalik.
  Iritzia 2004-09-13 14:36

Banaka egiteko kirola da surfa

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Inazio Etxebarria 'Guzurti'

Irailaren 4an Getxo Surf taldearen IX. txapelketa ospatu zen Barinatxe hondartzan, "Memorial Guturfing Barrel Show" izenarekin. Egunak lagundu egin zuen, metro bat eta metro t'erdiko olatuekin.
  Politika 2004-09-11 19:15

Arkaitz Goikoetxea presoaren senideek taxian egin behar izan zuten azken bisita

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Joan zen larunbatean, irailaren 4an, Navalcarneroko espetxera bisita egitera zihoazela, autoa matxuratu zitzaien Arrigorriagako peajea pasatu ondoren Arkaitz Goikoetxea Algortako euskal preso politikoeren senideei. Bertara iristeko taxi bat hartu (405 euro) eta bisita egin ahal izan zuten. Bueltatzeko, aldiz, beste preso baten familiakoekin joan ziren Madrilera, gero handik Burgosera autobusean eta azkenik etxetik bila joan behar izan zitzaizkien bertaraino, beste loturarik egin ezin zutelako.
  Ekonomia 2004-09-10 23:45

Zorrak daudenik ukatu du Getxoko Udalak, PPk egindako salaketei erantzunez

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Kobratu beharreko kopuru handiak daudenik gezurtatu eta diru-bilketan lortutako emaitzak "oso positibotzat" jo ditu EAJ, EA eta Ezker Batua alderdiek osatzen duten Getxoko udal gobernu batzordeak. Adierazpen horien bidez, gaur bertan PPk egindako salaketei erantzuna eman nahi izan diete erakundeko ordezkariek. "Dirua barra-barra bota eta udalerria pobretzea" ez ezik; zor, tasa eta zergei dagokienez, igaz 8,22 milioi euro kobratzeke uztea egotzi diote Getxoko Udalari popularrek.
  Kultura 2004-09-10 21:21

Garagardo Azoka egongo da Portu Zaharrean irailaren 19ra arte

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Gaur hasi eta irailaren 19a bitartean, mota askotariko garagardoak dastatzeko aukera edukiko dute Algortako Portu Zaharreko aparkalekuan jarritako karpan batzen direnek. Izan ere, hirugarren urtez jarraian, Garagardo Azoka antolatu du Getxo Artea Rugby taldeak. Edariaz gain, alemaniar sukaldaritzako jakiak eta entsaladak egongo dira aukeran. Azoka 18:00etatik 23:00etara egongo da zabalik astelehenetik ostegunera, eta igandeetan. Ostiraletan eta larunbatetan ordu bat beranduago itxiko dute.
  Kultura 2004-09-09 22:11

Kirol ekitaldietan euskara areagotzeko plan estrategikoa egingo du Getxoko Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Getxoko Udala kirol ekitaldietan euskararen erabilpenari buruzko azterketa-diagnostikoa eta plan estrategikoa esleitzeko lehen urratsak ematen hasi da. Ekimen hau gure udalerrian aurrera eramaten ari diren Euskararen erabilpenerako Normalizaziorako Plangintzaren barruko "GEHI-Getxo Euskalduntzeko Hitzarmena" programaren barruan kokatzen da. Siadeko enpresak egingo du aipatutako ikerketa eta plan estrategikoa 25.000 euroko gehienezko zenbatekoan eta lau hilabeteko epean. GEHIren bitartez herriko 21 gazte-elkarterekin euskararen erabilpena bultzatzeko hitzarmena sinatu zen eta orain kirol eta kultur elkartetara zabaldu nahi dute. "Kirol elkarteekin hasiko gara, kirola gazteen ohiko jarduera baita eta EAEn euskararen normalizazioa lortzeko egiten den planteamenduak gazteei ematen die lehentasuna, hauek baitira gizartearen talde euskaldunduena" esan zuen Iñaki Zarraoa Getxoko alkateak.
  Kultura 2004-09-09 22:10

Zirgariak ekarriko dituzte gogora datorren larunbatean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri XIX. mendean zirgekin (sokekin) eta bi idiren laguntzarekin Abratik Bilboko Portura sartzen ziren itsasuntziak atoian eramaten zituzten emakumeen historia gogora ekarriko dute berriro, irailaren 18an, Getxo udalerriko sei kultur elkartetako 150 lagunek baino gehiagok. Antzezkizuna Areetako hainbat tokitan egingo da (Txurrukako kaia, Bizkaiko Zubia, Kale Nagusia eta Xake Plaza), 19:30etik aurrera. Besteak beste, Ondarreta abesbatza, Erromoko Otxotea, Jentilak elkartea, Berantzagi eta Zazi Eskola dantza taldeak eta Getxoko Antzerki Eskola izango dira partaide. Horretaz gain, nahi duen orok parte hartu dezakeela adierazi dute antolatzaileek. Entseiuak astelehenetik ostegunera egiten dituzte, 20:00etatik aurrera, Areetako Kultur Etxean.
  Kultura 2004-09-09 22:00

Itsasoaren kutsuz beteriko abestiak egongo dira entzungai Areetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Getxo udalerrian ospatzen diren musika emanaldiei bukaera emateko, Habanera eta Itsas-Abesti XVIII. Jaialdiaz gozatzeko aukera egongo da, irailaren 10, 11 eta 12an. Oraingo honetan, Areetako Xake plazako karpapean izango dira kontzertuak, 20:00etan aurrera, sarrera dohainik. Besteak beste, Gipuzkoa, Katalunia eta Kantabriako haizeak ekarriko dituzte talde ezberdinek.
  Jendartea 2004-09-09 00:32

Bidaiari gurutzuntzietarako kai berria Getxo udalerrian egingo dela baieztatu du Zarraoak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Iñaki Zarraoa Getxoko alkateak gaur baieztatu duenez, datorren urtean hasiko dira bidaiari gurutzuntzietarako kaia eraikitzen udalerrian. Honek berriro agertu du, aipatutako azpiegitura egitearen alde egon dela hasieratik Getxoko Udala, "horrexek EAErako duen interesagatik". Hala eta guztiz ere, udal getxoztarrak ez zuela gurutzuntzietarako kaia eskatu zehaztu nahi izan du Zarraoak; baizik eta Portuko Aginteak jo zuela egoki Getxora ekartzea "egoera hobeagoa delako".
  Kirolak 2004-09-09 00:31

Fadurako kirol ikastaroetan izena emateko epea zabalik dago

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Ohiko hitzorduari jarraituz, irailaren 9tik aurrera, 2004/2005 denboraldiko ikastaroetan izena emateko epea zabalduko du Fadurako Udal Kiroldegiak. Tenis, padel, igeriketa, yoga, gimnasia eta bestelako ikastaroak izango dira aukeran, adin guztietako pertsonentzat, txiki zein nagusi. Aurreko urtetan bezala, kirol batzuetan maila bat baino gehiago dago. Beraz, hasierako mailatik goragokoetara igarotzeko, beharrezkoa izango da egiaztapen froga bat egitea. Tenis eta padelean hasierako mailarako ere egin beharko da froga, behin ikastaroa hasita.
  Iritzia 2004-09-06 23:56

Epaitegiek ere kurtso politikoa hasi - Christian Reinicke / Getxo Biziako kidea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Holantxe egin du behintzat Espainiako aparteko audientzia berezi horrek, Udalbiltzako 11 kide irailaren 1ean eta 2an bertan deklaratzen egon direlarik. Epaile ezagunak kurtso politikoaren hasiera hasierarako programatu zituen zitazioak, 11 lagun hauentzat abuztuan gehiegizko patxadarako tarterik izan ez zedin akaso, eta zorionez libre zeuden bederatziak libre bueltatu dira etxera.
  Iritzia 2004-09-06 23:55

Gero eta arinago - Nekane Ardanza / Getxo Irratiko kazetaria

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Ia konturatu gabe udaldia amaitzear dago. Ez dakit zuk, irakurle, baina ni oso denbora gutxitan –azken hilabetetan, hain zuzen- gauza asko, gehiegi, gertatu direlakoan nago. Ez bakarrik nire inguru hurbilenean, baizik eta mundu zabalean ere.
  Ekonomia 2004-09-03 23:37

"Lan-jazarpena" salatu du Getxoko Udaleko UGTko ordezkariak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri "Lanean zein maila sindikalean eta pertsonalan jazarpena" pairatzen ari dela adierazi du Andoni Casado UGT sindikatuko ordezkariak Getxoko Udalan. Besteak beste, Arartekoari igorritako prentsa oharraren bidez, "inolako argibiderik jaso gabe" udaletxean burutzen zituen hainbat lanetatik kendu dutela azaltzen du. Casadok ordenantza lanak egiten zituen protokolozko hainbat ekitalditan eta ezkontza zibiletan. El Correori egindako adierazpenetan, Iñaki Zarraoa alkateak aipatu duenez, atezaintza arduradun bezala egiten zituen lan horiek UGTko arduradunak. "Baina jada kargu hori ez daukanez, ez dagokio protokolozko ekitaldien eta ezkontza zibilen ardura". Hala ere, "etorkizunean berrantolaketaren bat egitekotan" Casado betebehar horietarako berriro hartzea ez du baztertzen Zarraoak.
  Kultura 2004-09-01 22:28

Thalweg musika taldearen erritmo zelta eta magrebtarrak izango dira ikusgai bihar Getxo Folk Jaialdian

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Thalweg musika talde bretoi-aljeriarraren erritmo zelta eta magrebtarrak izango dira ikusgai bihar Getxo Folk Jaialdian, antolatzaileek gaur adierazi dutenez. Thalweg taldearen kontzertua 21:30ean izango da, Areetako Geltokiko plazan, hain zuzen ere. Era berean, Kukuma talde euskaldunak ere emanaldia eskainiko du, Santa Eugenia kaleko karpan, 19:00etan hasita. Ondoren, 23:15ak aldera, Zoobazar talde madrildarraren emanaldia izango da ikusgai leku horretan bertan.
  Kultura 2004-08-31 22:09

Getxoko Folk Jaialdiak hogei urte beteko ditu aurten

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri (Argazkian, Ibon Koteron albokaria)

Hogei urte beteko ditu aurten, irailaren 1a eta 4a bitartean ospatuko den Getxoko Nazioarteko Folk Jaialdiak. Prestaturiko egitarau "zabalak" Touré Kunda talde senegaldarra eta Ibon Koteron albokari euskalduna izango ditu izarrik esanguratsuenak. Marta Herrera jaialdiko zuzendariak adierazi duenez, kultura ezberdinen arteko "tolerantzia eta errespetua" lantzeko, aurreko edizio guztietan Getxo Folk izan duen bitarteko irudia "indartu" nahi izan dute aurtengoan. Dohainik izango dira kontzertu guztiak.
  Iritzia 2004-08-30 21:38

Farenheit 9/11 - Unai Garate / gidoigilea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Suposatzen dut, nahiz eta uda garaia izan, Michael Mooren azkenengo filma dagoeneko ikusita eta debatitua izango duzuela danok. Farenheit 9/11 ikusi eta bai, sumatzen nuen hainbat kontu bertan egonda ere, harrituta utzi ninduen dokumentalak. Munduan eredutzat etengabe filtratu egiten dizkiguten sistema demokratiko askok deslegitimitatzeaz gain, argi uzten digu Moorek; zergatik gerrateak egon eta egongo diren, zergatik bermatu behar den guda baten existentzia.
  Kultura 2004-08-27 19:52

Surf eta irristaketa ikastaroak euskeraz Bizarra Lepoanen eskutik

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Bizarra Lepoan euskara elkarteak surf ikastaroa antolatu du 12 urtetik gorakoentzat. Irailaren lehenengo bi asteburutan egingo da jarduera Sopelako Barinatxe hondartzan; hilaren 4, 5, 11 eta 12an alegia. Izena eman nahi duten guztiek irailaren 3ra arte izango dute aukera. Hain zuzen ere, 45 euro ordaindu beharko dituzte elkarteko bazkideek, eta 60 euro gainontzekoek. Beste alde batetik, urriaren 2tik 30era irristaketa ikastaroa egingo dute Bizarra Lepoanekoek. Honetara apuntatzeko epea irailaren 30era arte egongo da zabalik, eta 30 euro ordaindu beharko dituzte bazkideek, eta 37 euro gainontzekoek. Hala ere, bi ikastaroetan izena eman nahi dutenentzako prezio bereziak jarri dituzte euskara elkartekoek: 70 euro bazkideek eta 82 euro ez bazkideek.
  Iritzia 2004-08-24 20:09

Utz diezaiegun sorosleei euren lana egiten

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Inazio Etxebarria 'Guzurti'

Oraindik ezin dut ulertu zer dela eta hondartzara doazen batzuk sorosleak bekaizten dituzten. Orain egun batzuk, bainulari batek sakeleko telefonotik 112ra deitu zuen, Barinatxe hondartzako ezkerraldean bi igerilari arriskuan zeudela esanez. Sorosleek harrituta geratu ziren SOS Deiak-ek hondartzako sorostokira deitu zuenean salbamenduari buruz galdezka.

Ez zegoen inolako salbamendurik. Sorosle bat uretan zegoen igerilariei nondik atera behar ziren esateko. Handik denbora gutxira, helikopteroa eta urpekari bat etorri ziren, eta sorosleak zur eta lur.

Zer egin daiteke sorosleen lanean sartzen diren bainulari horiekin? Sorosleak ez dira euren lanetan sartzen. Are gehiago, SOS Deiak-en sorosleekiko jarrera ez zen batere egokia izan.

Bainulari askok sorosleak bekaizten dituzte. Jakingo balute zelan bizi diren eta lanerako dituzten baldintzak, sorosleak izan nahiko lukete? Bai zera! Noraino helduko gara? Zein da jarraitu behar den bidea?

Nabarmenak

Zorion agurrak