Kultura 2004-02-13 20:07

Afrikako perkusio tradizionala entzungai larunbatean Getxo Antzokian

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Afrikako soinu tradizionalak ezagutzeko aukera izango dute, otsailaren 14an (larunbata), Algortako Getxo Antzokian batzen diren guztiek, ikuskizun bikoitzari esker. Lehendabizi, Tartit emakume-taldeak euren ahots garratzen bidez Maliko jaiotze-basamorturaino eramango dituzte ikusentzuleak. Jarraian, 20 perkusionista baino gehiagok osatzen duten Burundiko Danborrek, erritmoak eta dantza elkartuko dituzte, jatorri sakratuko tradizio musikala erakusteko asmoz. Emanaldia 20:00etan hasiko da, eta sarrerak 10 eurotan (erretiratuentzat eta gazte txartelaren erabiltzaileentzat 8 euro) eskuratu ahal izango dira.
  Kultura 2004-02-13 20:06

Hitzaldia eskainiko du astelehenean Algortan Paul Nicholsonek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Egizu Getxo Euskaldun egitasmoaren eskutik, "Elikadura eta globalizazioa" izeneko hitzaldia emango du, otsailaren 16an (astelehena), Paul Nicholson EHNE sindikatuko kideak. Algortako Kultur Etxean izango da ekitaldia, 20:00etatik aurrera. Besteak beste, Getxoko Udalak, Bizarra Lepoan Euskara Elkarteak eta udalerriko euskaltegi guztiek (Lauaxeta AEK, Getxoko Udal Euskaltegia, J.A. Agirre eta Ganbara AEK) osatzen dute Egizu! egitasmoa.
  Kultura 2004-02-13 20:06

Areto dantza ikastaroa antolatu du Bizarra Lepoanek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Otsailaren 19tik maiatzaren 13ra bitartean, salsa, pasodoble edota tangoa dantzatzen ikasteko aukera edukiko dute nahi duten guztiek, Bizarra Lepoan Euskara Elkartearen eskutik. Ostegunero egingo da Areto Dantzak ikastaroa, 19:00etatik 20:30era, Algortako San Nikolas Ikastolan. Elkarteko bazkideek 9 euro ordaindu beharko dute izena emateko, eta ez bazkideek 12 euro.

Informazio gehiago gura izanez gero:
Bizarra Lepoan Euskara Elkartea
Karitate kalea, 1-10 bulegoa (Algorta - Getxo)
94 491 43 57
  Iritzia 2004-02-12 21:57

Babesik gabeko mehatxuak - Josu Landeta / Irakaslea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Aurreko egunetan Eusko Jaurlaritzak ateratako iragarki bat ikusi ahal izan dugu, eta horretan adierazten da Euskal Autonomi Erkidegoan hainbat jende ETAren mehatxupean bizi dela, eta mehatxupean ez daudenak ezin dutela errealitate hori mozorrotu (itzulpen librea egin dut, euskarazko publizitatea ikusterik ez baitut izan). Ezin uka liteke mehatxatu horiek bizi duten egoera larria: Egunero bizkarzainak atzean daramatzala ibili beharra, edozein bazterretan bere bila etor daitekeenaren beldur. Gobernuak milaka euro gastatzen ditu bizkarzain horien kontratazioan; izan ere, kaletik ondo babesturik joan beharra daukate.
  Politika 2004-02-12 21:56

Errekurtsoaren erabakiaren zain segitzen du Marian Perez del Riok

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Baldintzapeko askatasunaren kontrako errekurtsoaren erabakiaren zain segitzen du oraindik Marian Perez del Rio algortarrak. Errekurtso honen bista urtarrilaren 21ean izan zen, eta "egundo ez da kasu hauetan holako atzerapenik ezagutu", Algortako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakitera eman duenez. "Espetxean 11 urte egin ondoren eta kalean baldintzapeko askatasunean urte bat baino gehiago daramanean ez dago inolako arrazoirik Marian berriro espetxean sartzeko. Marian gurekin nahi dugu, kalean eta libre!", adierazi dute.
  Jendartea 2004-02-12 20:40

Iranera sei mila euro bidaliko ditu Getxoko Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Sei mila euroko dirulaguntza bidaliko du Iranera Getxoko Udalak, orain dela gutxi, lurrikara handi batek eragindako larrialdi egoera arintzeko. Diru kopuru hau udal aurrekontuen Garapenerako Laguntzetarako atalean kokatzen da. Horrela, Euskal Herriko Udalerrien Elkarteak (Eudel) egindako elkartasun deialdiarekin bat egiten du Getxok. Erankunde horrek koordinatuko ditu diru laguntza guztiak Iranera bertara heldu daitezen, Iñaki Zarraoa Getxoko alkateak azaldu duenez.
  Kultura 2004-02-12 20:38

Solid! talde norvegiarraren diskoa argitaratu du Getxoko Jazzaldiak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Iazko edizioko Talde Lehiaketaren azken irabazlearen diskoa kaleratu berri du Getxoko Europar Jazzaldia, Solid! talde norvegiarrarena alegia. 2003ko uztailean izan zen jazzaldian zuzenean grabaturiko sei abesti biltzen dituen CD honen grabazioaz gain, 3.000 euro eskuratu zituen taldeak. Gainera, Hoeilaart-en (Belgika) eta Ibizan (Espainia) ospatzen diren jaialdietan parte hartuko du. Solid! garaile eztabaidaezina izan zen Getxon, bakarlari onenari publikoak eta epaimahaiak ematen dituen sariak ere jaso baitzituen.
  Kultura 2004-02-11 22:58

Haurren matrikulazio epeari begira, B eta D ereduak bultzatuko dituzte Getxon

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Datorren otsailaren 16tik 27ra izango den haurren matrikulazio epeari begira, "Euskarazko Eskola Aukerakoena" kanpainari ekingo dio Getxoko Udalak. Umeak eskolan lehen aldiz matrikulatzen dituzten gurasoei hezkuntza eskolatze-ereduen berri ematea da helburua, euskarazko irakazkuntzak dituen alderdi onak azpimarratuz. Elena Coria zinegotziak adierazitakoaren arabera, D eta B ereduak dira egokienak gure haurrak elebidun izateko: "Txikitatik hobeto barneratzen da, adituen esanetan, hizkuntzaren fonetika eta intonazioa. Gainera, 0 eta 6 urte bitarteko epea da egokiena bigarren hizkuntza bat ikasteko". Hain zuzen ere, 2 eta 3 urteko umeei dago zuzenduta kanpaina.
  Politika 2004-02-11 22:58

Torturaren Aurkako Eguna ostiralean Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Espainiako Poliziak 1981eko otsailaren 13an torturatuta hil zuen Joxe Arregiren hilketa errefentzia hartuta, Torturaren Aurkako Eguna egiten da urtero, data horretan, Euskal Herri osoan. Hain zuzen ere, "urtero egiten da, tortura eguneroko kontua delako Espainiako polizia etxeetan, baita Ertzaintzarenean ere", Amnistiaren Aldeko Mugimenduko kideek adierazi dutenez. Hori dela eta, torturaren kontrako elkarretaratzea egingo da, ostiral honetan 20:00etan, Algortako Telletxe plazan. Konzentrazioaren aurretik esku orriak banatuko dira, eta mahai bat jarriko da Torturaren gaineko txostenak bertan saltzeko.

Larunbatean, berriz, torturaren aurkako manifestazio nazionala deitu dute Donostian. "25 urte torturapean! Aski da!" lelopean, Boulevardetik abiatuko da 17:30ean. Bertara joateko autobusen txartelak Algortako Amnistiaren Tabernan eta Gorrondatxen egongo dira salgai ostiralera arte. Izan ere antolatzaileek adierazi dutenez, komeni da txartelak lehenbailehen hartzea, autobusak alokatzeko orduan behar diren leku guztiak bermatu ahal izateko.

Manifestazioarekin bat egin nahi duen orok, askida@stoptortura.com helbidera igorri dezake atxikimendua.
  Kultura 2004-02-11 22:57

Anton Larrauri musikagilearen fondo bibliografiko osoa jaso du Getxok

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Getxoko udalerriak jaso ditu Anton Larrauri musikagile bilbotarra bere bizi guztian bilduz joan zen fondo bibliografikoa, hau da, liburu, fotografia, agiri, eskuizkribu eta abar. Bere senitartekoek horrela nahi izan dutelako gaur prentsaurrekoan Irma eta Luar seme-alabek adierazi dutenez. Andres Isasi Musika Eskolak kudeatuko ditu dokumentu guztiak.
  Iritzia 2004-02-09 22:01

Eko-espekulazioa - Fredi Paya / bertsolaria

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Artikulu honetan gure etxeaz berba egitera noa. "Oikos" hitzak, hainbeste eletan txertatuta erabiltzen dugun greziar hizkuntzaren maileguak, etxea esan gura duelako. Guztion etxea, hain zuzen ere. Kasu honetan, zehazkiago, gure eskualdeaz mintzatuko naiz. Sano kezkatuta naukalako. Denon etxea behar lukeena gutxi batzuen desiren menpe ikusten baitut. Guztion aberastasun behar lukeena gutxi batzuen etekin bihurtzen dabil. Eta okerragoa dena, etxetik alde egin beharrean aurkitzen den jende asko dago. Euskal kulturaren barruan etxearen kontzeptuak daukan esanguratik abiatuta ideia multzo hau aztertzen joango naiz apurka-apurka. Gai baldin banaiz, behintzat.
  Jendartea 2004-02-09 21:54

Zaintzaileak egongo dira Udalak erabiltzen dituen ikastetxeetako kiroldegietan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Ikastetxeetako kiroldegietako eta ikasketa gelen zaintza esleituko du Getxoko Udalak lehiaketa publiko bidez. Horrela, bi urteko epea hartzen duen kontratua egingo dio lortzen duen enpresari, eta beste bi urtez luzatzeko aukera egongo da. Urteko 58.330 euroko gastua ekarriko dio zerbitzu horrek Udalari.
  Kultura 2004-02-09 20:57

Arte ederretako irakasleen horma-muralak ikusgai Villamonteko aretoan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Algortako Villamonte kaleko erakusketa aretoan EHUko irakasleen horma-irudiak ikusgai izango dira bihartik aurrera, arduradunek gaur jakinarazi dutenez. Esposaketa otsailaren 21era arte bisitatzeko aukera egongo da eta muralen artearen kontzeptua eta barnealdeen apainketa garatzea bilatzen da. Pinturen autoreak X95 taldeko kideak dira, margolariek, grabatzaileek eta eskultoreek osatzen duten Arte Ederretako Fakultateko Pintura saileko taldekoak, alegia.
  Iritzia 2004-02-07 21:42

Fermin Muguruza ekartzearekin benetan asmatu dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Inazio Etxebarria 'Guzurti'

Oraingo honetan Getxoko Udaleko Euskara Zerbitzuak benetan asmatu du, joandako asteburuan Algortako Portu Zaharrean antolatutako kontzertuarekin.

Kontzertua primerakoa izan zen eta Euskal Herriko txoko guztietatik etorri zen jendea.

Tira-bira bakarra baino ez zen egon kontzertua zela eta, udalbatza PP alderdiak kontzertua debekatzeko eskatu zuenekoa, gazteria borrokara bultzatzen omen zuelako. Hau dela eta, Sarri Sarri abestia debekatu omen zuten.

Ondorioz, mota honetako ekitaldi gehiago egin beharko lirateke Getxon euskara bultzatzeko.
  Jendartea 2004-02-05 23:24

Laguntza eskolarra emateko egitasmo berria abian

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Agintzari Elkarte Kooperatibak eramango du aurrera, udalerriko gazteei laguntza eskolarra eskaintzeko Getxoko Udalak abaian jarri duen programa. Eskolarekin harreman eskasa edota emaitza txarrak lortzen dituzten adingabekoei dago zuzenduta. Horretan, 15.775 euro gastatuko du Udalak.

Nerabeak ez-ezik euren familia ere gizarteratzeko, duela urte batzuk, Getxoko Udalak martxan jarritako egitasmoaren jarraipena da. Horretan, hezitzaileak ari dira lanean kalean bertan, udalerriko ikastetxeek ematen dieten informazioaren bidez, eskoletara joaten ez diren adingabekoei laguntza eskaintzeko.

Gaur egun, pedagogoek eta psikologoek osatutako lau talde ari dira ume eta gazte horiei laguntzen, baita horien familiekin ere. Askotan, familiaren esparruan ematen diren arazoek eragin zuzena dutelako adingabekoen jarreran.
  Jendartea 2004-02-05 23:23

Saharako eskolen aldeko jaia Algortako Geltoki Plazan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri "Ikasle bat, adreilu bat" kanpainari egin dioten harrera onagatik herritarrei eskerrak emateko, Saharako eskolen aldeko jaia antolatu du ostiral honetan, Algortako Geltoki Plazan, EHIGE elkarteak. Besteak beste haima bat jarriko da, argazki erakusketa eta umeentzako jolasak egongo dira 11:00etatik aurrera. Izan ere, kanpainan lanean aritu diren 50 bat ume parte hartuko dute biharko ekitaldian. Horretaz gain, Saharatik etorritako ume batek bertan nola bizi diren aditzera emango du.
  Iritzia 2004-02-04 22:36

Eutsi Euskal Herri kantariari! - Nekane Ardanza / Getxo Irratiko kazetaria

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Euskaldunok musikazaleak gara edo, hobe esanda, edozein ospakizun edo une berezi -jateaz gain- abestuz ospatzea gustatzen zaigu. Are gehiago, euskaldunoi taldean abestea gustatzen zaigu batez ere. Gure inguruan begiratu ez dugu baino egin behar konturatzeko zenbat eta zenbat koadrila animatzen diren, edozein aitzakiarekin, han-hemenka abesten hasteko. “Euskaldunak beti abesten du. Etxean abesten du, eleizan, kalean, soroan abesten du. Pozik zein triste dagoenean abesten du”. Hitz hauek Jose Antonio de Donostia abadeak esan zituen 1921ean Gasteizen emandako hitzaldi batean eta hala jasota daude Ekin argitaletxeak 1943an kaleratutako “De música vasca” izeneko liburuan.
  Jendartea 2004-02-04 21:54

Udal ibilgailuak eta kalean abandonaturik agertzen direnak birziklatuko dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Zaharkituak gelditzen direlako, Getxoko Udalak behar ez dituen ibilgailuak eta kaleetan abandonaturik agertzen direnak birziklatzeko kontratua esleitu du Udal Gobernu Batzordeak. Zerbitzu horren bidez, enpresa espezializatu baten eskuetan jarriko dituzte ibilgailu horiek, enkanteetan saltzeko edo erabiltzeko balio ez dutelako. Horrez gain, udalerriko kaleetan abandonaturik eta jaberik gabe agertzen diren ibilgailu guztiak, ere eramango dituzte. Gasturik gabeko zerbitzua da Udalarentzat.
  Kultura 2004-02-04 21:25

Asiari buruzko bidai kontaketa bihar Algortako Kultur Etxean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri "Asia Hegoekialdeko argi eta itzalak" izenburupean, bidai kontaketa emanaldia eskainiko du, otsailaren 5ean, Zigor Aldamak, Egizuk antolatutako Munduaren Berri jardunaldien barruan. Ikusentzunezko saioa Algortako Kultur Etxean izango da, 20:00etatik aurrera. Sarrera dohainik.
  Iritzia 2004-02-02 22:30

Kontrabanda Kontraerasoan - Christian Reinicke / Getxo Bizia-ko kide

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Urtebete ez da igaro aurrekoan Kafe Antzokian eta Manu Chaorekin batera Fermin Muguruza ikusi nuenetik, larunbatean hego haize zoragarriaren laguntzaz eta milaka ikusle entzule artean beste emanaldi paregabe batez disfrutatu dudan arte.

Nabarmenak

Zorion agurrak