Jendartea 2004-07-28 20:43

Metro Bilbaok gaueko zerbitzua areagotuko du larunbatean, Algortako jaiak direla eta

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Metro Bilbaok larunbat honetako gaueko trenen zerbitzua areagotuko du Algortan ospatuko diren San Inazio jaiak direla eta. Konpainiak adierazi duenez, larunbat gaueko eta igande goizeko trenen maiztasuna handituko du, bezeroen eskaerari aurre egiteko. Horrela, larunbat gaueko 23:00etan hasita eta igande goizeko 9:00ak bitartean, trenen zerbitzua bikoiztu edota hirukoiztuko dute.
  Kirolak 2004-07-28 20:42

Euskaltel-Euskadik Landaluze gabe egingo dio aurre San Inazio eguneko zirkuitoari

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Euskaltel-Euskadi txirrindularitza taldeak Getxoko Zirkuitoa - Ricardo Otxoa IV. Memorialean hartuko du parte larunbat honetan, Frantziako Tourrean aritu ondoren euskal errepideetan egingo duten lehen agerraldian. Lastekertan Iñigo Landaluze taldeko buru izatea aurreikusi bazen ere, azkenean ez da horrela izango. Euskalteleko "hamarrekoa" hurrengo txirrindulariek osatuko dute, Julian Gorosperen zuzendaritzapean: Gorka Arrizabalaga, Mikel Artetxe, Koldo Fernández de Larrea, Dioni Galparsoro, Gorka González, Iñaki Isasi, Roberto Laiseka, Alberto López de Munain, Aitor Silloniz eta Josu Silloniz.
  Politika 2004-07-27 23:47

Endika Lejarzegi Algortako euskal preso politikoaren egoera Aranjuez espetxean: zigorrak zigorren gainean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Bestela ere, Endikak unibertsitaterako sarbide azterketa gainditu du

Endika zigortuta egon da azken asteburuetan Euskal Preso Politikoen Kolektiboak Aranjuezeko espetxean daraman protesta dinamika dela eta. Esate baterako, aurreko astean itxialdia egin zuten Oihane Errazkinen erailketaz protestatzeko, eta inori 72. artikulua aplikatu ezkero beste itxialdia egin ohi dute astean behin. Presoen jarrera honek, ordea, zigor gehiago ekarri ditu.
  Kirolak 2004-07-27 23:10

Beloki San Inazio eguneko zirkuitoan lehiatuko da lehen aldiz Saunier Duval taldearekin

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Getxoko Zirkuitoaren 59. edizioa - Ricardo Otxoa IV. Memoriala izango da San Inazio egunean (uztailak 31), eta Joseba Beloki txirrindulari gipuzkoarraren itzulera izango da albiste nagusiena, Saunier Duval talde berriarekin egingo duen lehen agerraldia izango baita. Punta Galea Txirrindularitza Elkarteak beste behin antolatu du lasterketa, nahiz eta arazo ekonomiko larriak izan dituen. Izan ere, ebazpen judizial baten ondorioz, elkarteak 39.000 euro ordaindu behar izan zituen, duela lau urte Urdulizko zaletuen lasterketan batean izandako istripu baten erantzuletzat jo baitzuten. Horrela, larunbat honetan, 9:00etan hasita, 12 taldek osaturiko pelotoiak zirkuitoaren 185,35 kilometroak egin beharko ditu (11 itzuli zirkuitora), Arriluze Kaian izango den helmugara heldu arte, 13:30ak aldera.
  Iritzia 2004-07-26 23:41

Mayo eta Gorosperen artean aukeratu beharko dute Euskaltelen

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Inazio Etxebarria 'Guzurti'

Oraindik ezin dut ulertu Iban Mayorekin izan duten jarrera. Tour-eko jardunaldirik garrantzitsuenean (uztailak 18, igandea) lehenengo mendatean 4' 30'' galtzen ari zen eta Gorospek ez zion bizikletatik jaisten utzi, txarto zegoela jakinda. Kilometro batzuk aurrerago 25 minutu atzeratuta zebilen eta gauza bera gertatu zen. Helmugara heltzerako ordu erdia galdua zuen.

Nork egin ote du taldearen prestaketa fisikoa? Ondo egina dago? Ez dut ulertzen maiatzean ondo badaude Tour-eko bigarren asterako ezin duten gehiago. Zer egin beharko litzateke egoera hobetzeko? Datorren denboraldian jarraituko ote du Euskaltelen Mayo?

Madariaga taldeko zuzendariak Mayo eta Gorosperen artean aukeratu behar izango du.
  Jendartea 2004-07-26 23:30

Saltzekoak ziren 18 auto kendu ditu kaleetatik Getxoko Udaltzaingoak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Ibilgailuen salmentarako egiten den kaleen gehiegizko erabilera ekiditeko, Getxoko Udalak indarrean jarritako neurriak "eraginkorrak" dira, Imanol Landa Presidentzia zinegotziak azaldu duenez. Berak esandakoaren arabera, Udaltzaingoa autoak kaletik kentzen hasi ez ezik, disuasio-ondorioak ere eragin dituzte neurriek, saltzaileek autoak denbora luzean izan diren tokietatik kentzea erabaki dutelako. "Balantzea guztiz baikorra da, neurri hauei esker, arazoa udalerriko toki batzuetan desagertu dela uste baitu Udalak", zehaztu du Landak. Beste leku batzuetan neurriak ezartzen jarraituko dute eta aurrerantzean gertatzen denari begira egongo dira.
  Politika 2004-07-26 23:29

Paella egunean agertutako Getxoko PPko zinegotzien aurkako pintadak gaitzetsi ditu Arruek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Igandean Aixerrotako landetan egin zen XLIX. Nazioarteko Paella Txapelketaren antolaketagatik, Itxas Argia elkartea zoriontzeko aprobetxatu nahi izan du gaurko prentsaurrekoa Marisa Arrue Getxoko PPko bozeramaleak. Horretaz gain, lehiaketa egin zen esparruan agertutako pintadak publikoki gaitzetsi ditu. Popularren ordezkariak adierazi duenez, bere aurkako eta PPko gainontzeko zinegotzi kontrako "mehatxuzko pintadak" ikus zitezkeen jai-esparruan. "Gure izenak itu irudiez inguraturik agertzen ziren", azaldu du eta Ertzaintzaren aurrean salaketa jarri dutela ere bai. "San Inazioko jaien erabilera politikoa" egiten dela ostiralean Arruek berak egindako adierazpenen "ondoriotzat" jo du gertaera Getxoko PPko bozeramaleak.
  Kultura 2004-07-24 23:06

Getxo udalerriko 2.000 etxeetan izango dute "Euskaraz blai" kanpainaren berri

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Getxoko 2.000 bat familik izango dute "Euskaraz blai" kanpaina euren etxeetan, Getxoko Udaleko Euskara Sailak antolatuta eta Alkarbide bilguneak koordinatuta. Sentsibilizazio-kanpaina honen helburua, familiaren bitartez euskararen jarraipena edo transmisioa sustatzea da, "gure hizkuntzaren aldeko jarrera bultzatzeko ingurune egokiena delako", atzo prentsaurrekoan Imanol Landa alkateordeak azaldu zuenez. Honako helburu osagarri hauek ere baditu: euskarazko irakaskuntza bultzatzea eta hizkuntzaren erabilera bultzatzea familiaz eta eskolaz kanpoko jardueretan. Kanpainaren aurrekontua 7.563 eurokoa da.
  Politika 2004-07-24 00:27

Bertan "terrorismoaren apologia" egiten dela argudiatuz, Algortako Iñaki Deunaren jaietako liburuxka ken dezatela eskatu du Getxoko PPk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Algortako San Inaziotako jaien liburuxka "terrorismoaren apologia egiteko" erabili dela adierazi du gaur Marisa Arrue Getxoko PPko zinegotziak. "Bertan ETAko presoen argazkiak eta ilegaltzat jotako erakundeen iragarkiak agertzen dira eta mehatxu estaliak egiten zaizkie udalerriko elkarte eta klubei", gaineratu du. "Zeharka, ETAren inguruko talde erradikalak diruz laguntzen ari da Udala", zinegotzi popularraren esanetan. Arrueren hitzetan, "biktimei beste zaplazteko bat ematea eta edozein demokrata iraintzea" suposatzen du. Udal gobernuari liburuxka erretiratzea eskatzeaz gain, Paulino Luesma Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariari egoeraren berri emango diola adierazi du.
  Kultura 2004-07-23 23:23

Igandeko paella egunean 30 mila lagun espero dira Aixerrotan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Aurten ere arroza ez da faltako Aixerrotako landetan. Izan ere 300 kilo banatuko ditu SOSek parte hartzaileen artean. Datuak ematearren esan behar da, 352 olana jarriko direla eta horretarako 4.000 metro hodi erabiliko direla. Horietako batzuk koadrilentzat izango dira, beste batzuk erakusketarako esparrua prestatzeko, eta azkenik, antolakuntzak jartzen duen tabernarako. Eguraldia kontuan izan behar da, baina Aixerrotatik 30.000 lagun inguru pasatzea espero dute antolatzaileek.
  Jendartea 2004-07-22 23:43

Algortarra zen Lemoako auto-istripuan hildako Gamesako langileetako bat

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Lau gizonezko hil ziren atzo arratsaldean, Lemoan, euren autoa kamioi baten eta beste auto baten kontra talka egin ostean. 30 urteko E.A.I. Algortako auzokidea zen horietako bat. Eta berarekin zihoazen 31 urteko A.E.G. barakaldarrak, 36 urteko A.D.U. Santurtziko bizilagunak eta 32 urteko O.A.M. sestaotarrak ere bizia galdu zuten istripuan. Lauak Miñanoko Teknologia Parkean dagoen Gamesa enpresako langileak ziren. Hain zuzen ere, etxera bueltan zetozen autoz.
  Iritzia 2004-07-21 21:32

Kaletik kaleratu gaituzte - Lander Labajo / AOAMko kidea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Eta orain zer? Kaletik aske ibiltzeko eskubiderik bao te daukagu? Ez du ematen.

Inoiz baino argiago geratu da nor dan jarrera bilentoaren aldekoa. Bi astetan beltzez, gorriz, munipaz eta sekretas beteriko hiru kaleratze biolento jasan ditugu.
  Jendartea 2004-07-21 21:02

Telebista digitalerako lizentzia eskuratu nahi du Getxoko Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Urte bukaera baino lehen Eusko Jaurlaritzak emango dituen lurreko telebista digitalerako lizentzietako bat eskuratzeko, Bizkaiko beste hainbat udalerrirekin lehian ari da Getxo. Izan ere, Espainiako Gobernuak martxoan plazaratutako dekretuak teknologia mota horren tokian tokiko arauketa egiten du eta, horretarako, hamazortzi lurralde-mugaketa ezartzen ditu Euskal Herrian: horietatik bost Nafarroan, eta gainontzekoak EAEn. Hala ere, CyberEuskadi Interneteko informazio webguneak adierazi duenez, Getxo udalerria baino errazago omen dauka itsasadarraren bestaldean dagoen Portugalete, bizilagun gutxiago dituen Ezkerraldeko eremuaren barruan dagoelako. Eskuinaldekoan, ordea, Bilbo, Basauri, Galdakao edota Erandio daude Getxo udalerriarekin batera. Lurralde-mugaketa bakoitzak lurreko telebista digitaleko "kanal-balioanitza" izango du, lau lizentzia erabiltzeko aukera emango duena.
  Jendartea 2004-07-21 21:02

San Inaziotako txirrindulari lasterketarako oinezkoen pasabideetan egingo diren obrengatik, dirua "xahutzea" egotzi dio Udalari Getxoko PPk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Uztailaren 31an San Inaziotako 59. txirrindularitza zirkuito profesionala (Ricardo Otxoaren 4. omenaldia) igaroko den goratutako hainbat oinezkoen pasabide berdinduko ditu Getxoko Udalak, eta egun horren ostean, berriro ere zeuden bezala jarriko ditu, horretarako 29 mila euro gastatuz. Hori dela eta, "herritarron dirua ez xahutzea" eskatu dio udal gobernuari Getxoko PPk.
  Kultura 2004-07-20 23:20

Paellen egunerako hainbat neurri ezarri ditu Getxoko Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Datorren uztailaren 25ean, Aixerrotan ospatuko den XLIX. Nazioarteko Paellen Txapelketa dela eta, ezbeharrak ekiditeko hainbat trafiko neurri ezarriko ditu Getxoko Udaleko Herritarren Segurtasunerako Sailak. Horrela, Aingeruaren etorbidetik eta Gustavo Adolfo Becquer kaletik sartu beharko dira ibilgailuak jai gunera eta irten, berriz, Bostgarrena, Santa Mariñe Haitza eta Maidagan kaleetatik.
  Iritzia 2004-07-19 23:40

Marrazo gaixoa

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Inazio Etxebarria 'Guzurti'

Azkorri hondartzan marrazo zauritua agertu eta oraindik ez dakit zergatik ez zen inortxo ere azaldu animalia sendatzera. Itsas bazterrera eraman eta han sendatu behar zutela esan zuten. Hala ere, hiru egunetan galduta ibili ostean, Punta Luzeron hilik agertu zen animalia gaixoa. Harrituta gelditu nintzen esan zidatenean.

Nor arduratu behar zen horretaz? Biologoen lana izango da. Ez dut ulertzen zelan utzi duten marrazoa abandonaturik. Nire ustez, norbaitek sendatu edo zaindu egin behar zuen. Horren ardura daukana ere abandonaturik utzi beharko genuke: zelan sentituko litzateke egoera horretan?
  Kultura 2004-07-19 23:30

Getxoko Nazioarteko Folklore Jaialdiak Euskal Herria, Polonia eta Lituaniako taldeak ekarriko ditu

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri (Argazkian, Itxartu taldea)

Getxoko Nazioarteko Folklore Jaialdiaren XX. edizioa ospatuko da uztailaren 21etik 23ra bitartean, Algortako Biotz Alai Plazan. Aurtengoan, Euskal Herriko, Poloniako eta Lituaniako taldeak bilduko ditu jaialdiak. Herri ezberdinen ohiturak ezagutzea "ezinbestekotzat" jotzen dute antolatzaileek, beren nortasuna ulertu ahal izateko. Horrela, Getxoko Nazioarteko Folklore Jaialdia ezezagunak diren musika, dantza, jantzi eta ohituretara hurbiltzeko aukera aparta da. Hiru gauetan zehar, musika eta dantza horrenbeste ikuskizun eskainiko ditu jaialdiak. Hiru lurralde desberdinetatik etorritako taldeak arituko dira aurten: Algortako Itxartu taldea, Poloniako Lany eta Lituaniako Sviesa.
  Jendartea 2004-07-16 20:16

Kale okupazio "sinbolikoa" egingo dute bihar Itzubaltzetako gazteek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri

"Herri kultura eta, autogestionatutako guneen bitartez, gazteek horretan parte hartzeko eskubidea" aldarrikatzeko asmoz, kale okupazio "sinbolikoa" egingo dute, Areetako Xake plazan, Itzubaltzeta Gaztetxeko lagunek. 10:00etatik aurrera hainbat jarduera izango dira bertan: sinadura bilketa, informazio guneak, manifestua, malabareak eta musika, trikipoteoa, herri bazkaria... Eta eguraldiak laguntzen badu... uretan blaituko dira. Interesa duen guztiari dei egin diote jardunaldietara batzeko.

  Kultura 2004-07-16 18:50

Hainbat gazte talderen artean 33 mila euro banatuko ditu Getxoko Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Getxoko Udalak 33.503 euro banatuko ditu udalerriko 15 gazte talderen artean. Tokiko Gobernu Batzordeak taldeei euren ohiko jarduerak egiteko urtean behin ematen dien dirulaguntza da. Kopuru handiena, Algortako Scout Taldeak, Gaztetasunak, Irutasunak eta Negubide elkarteak jasoko dute, 2.400 euro bakoitzak. Txikiena, berriz, 1.700 eurokoa Elizondo taldearentzat izango da.
  Kirolak 2004-07-16 18:50

"Jose Antonio Agirre Lehendakariaren I.Omenaldia" estropada egingo dute San Inazio egunean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Algortako Arraun Taldeari 24.040 euro emango dizkio Udalak, "Getxoko Estropaden XXVI. Ikurriña - Jose Antonio Agirre Lehendakariaren I.Omenaldia" antolatzeko. Urtero egiten den estropada Abrako uretan izango da uztailaren 31n, hau da, San Inazio egunean bertan.

Nabarmenak

Zorion agurrak