Jendartea 2004-07-16 18:20

Areetako Kale Nagusiko estolderia berriztatzeko lanei ekingo diete berriro astelehenean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Uztailaren 19an, hau da, hurrengo astelehenean Areetako Kale Nagusiko hodi biltzailea berriztatzeko lanei ekingo die berriro Getxoko Udalak. Zehazki, Amistad eta Andres Larrazabal kaleen arteko zatian. Hobekuntza obrak egiten dituzten denboran (ustez, bizpahiru aste), ezin izango da aipatutako tarteko bazter bietan aparkatu. Sortu daitezkeen eragozpenak barkatzeko erregutu dute udal arduradunek.
  Jendartea 2004-07-15 23:07

Kaletik kaleratu gaituzte

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Eta orain zer? Kaletik aske ibiltzeko eskubiderik ba ote daukagu? Ez du ematen. Inoiz baino argiago geratu da nor dan jarrera biolentoaren aldekoa. Bi astetan beltzez, gorriz, munipaz eta sekretas beteriko hiru kaleratze biolento jasan ditugu. Algortako Okupazioaren Aldeko Mugimenduak, Itzubaltzeta Gaztetxearekin batera, alkatearekin elkarrizketatzeko eskaera eginda zeukan, bestalde 13 egun egon gara Txiki Otaegi enparantzan kanpatuta, gaztetxearen aldeko borrokaren sendotasuna agerian utziz eta alternatibak zein irtenbideak lantzeko prest.
  Jendartea 2004-07-15 21:49

Salduak izateko kalean aparkatutako kotxeak eramango ditu garabiak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Getxoko Udalak ibilgailuen salmentarako egiten den kaleen gehiegizko erabilera ekiditeko neurriak hartuko ditu. Horrela, salduak izateko kalean dauden kotxeak bertatik kendu eta Herritarrentzako Segurtasunerako udal gordailura eramango dituzte. Aldi berean, Merkataritza-Jarduerari dagokionez, EAEko maiatzaren 27ko 7/1994ko Legeak ezarritakoa ez errespetatzeagatik espedientea zabalduko diote ibilgailuaren jabeari eta zigorra 1.502 eurokoa izatera hel daiteke. "Neurriak hartuko dituen lehen udalerria da Getxo. Ekimen honekin okupatutako guneak libre utzi nahi ditu Udalak, getxoztarrek zein herrira autoz etortzen direnek erabili ahal ditzaten", adierazi gaurko prentsaurrekoan Imanol Landa Presidentzia zinegotziak. Berak zehaztu duenez, "argi utzi behar da ez dela herritarren kontra joango, bere autoa kalean kartelak ipiniz saldu ahal izango duelako, baizik eta ibilgailuen salmentaren merkataritza-jardueraren kontra".
  Kultura 2004-07-15 21:42

Zabalik dago Algortako San Inaziotako koadrila txapelketan izena emateko epea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Uztailaren 29tik abuztuaren 1era Algortan ospatuko diren Iñaki Deunaren Jaietako koadrilen txapelketan parte hartu nahi duten gazte taldeek hilaren 26ra arte edukiko dute izena emateko aukera. Horretarako Torrene kalean dagoen Kantxa Kirol Moda dendara joan beharko dira interesa dutenak. Bertan banatuko dira oinarriak (frogak...) eta sariak ere ez dira nolanahikoak. Froga guztiak burutzen dituzten koadrilentzako parrillada egongo da.
  Kirolak 2004-07-15 20:42

San Inaziotako lasterketa antolatuko du azkenean Punta Galeak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Orain hilabete bat, Punta Galea Txirrindulari taldeak urtean zehar antolatzen dituen lasterketa guztiak bertan behera utziko zituela iragarri zuen arren, San Inaziotako 59. txirrindularitza zirkuito profesionalaren (Ricardo Otxoaren 4. omenaldia) antolaketarekin jarraitzea erabaki zuen, duela 2 aste, klubeko Zuzendaritza Batzordeak. Horrela, uztailaren 31an egingo da lasterketa, San Inazio egunean, 9:00etatik aurrera.
  Iritzia 2004-07-14 21:47

Gutun irekia Iñaki Zarraoa Getxoko alkateari - Iñigo Fernandez de Martikorena / EHEko kidea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Getxoko udaleko Gobernu Batzarrak jaietarako propio arau batzuk onartu ditu. Alde batetik, eta beti Getxoko udaleko webguneak 2004ko abuztuaren (sic) 7ko berrian erabilitako hitzetan, “jaietako batzordeek eta txosnen elkarte arduradunek ezin izango dute beren jarduerarekin harreman zuzena ez duten mezurik jarri”. Beste aldetik, “batzordeek bandoetan, pregoietan, eskenatokietatik egiten diren agerraldietan, megafoniaren bitartez eta abarretan ezin izango dute kolektibo eta herritar zehatzen sentsibilitatea eta jai giroa kalte ditzaketen adierazpenik egin”. “Jaietan herritarren arteko elkarbizitza izatera lagundu nahi” omen du Gobernu Batzarrak aipatutako neurriekin.
  Kultura 2004-07-14 21:28

Surf eta irristaketa ikastaroak euskaraz

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Bizarra Lepoan euskara elkarteak surf ikastaroak antolatu ditu irailerako eta irristaketa ikastaroak urrirako. Biak euskaraz eskainiko dira. Surfari dagokionez, 12 urtetik gorakoentzat izango dira eta Getxoko Surf Taldeak emango ditu, irailaren 4-5ean eta 11-12an. Irristaketa ikastaroak, berriz, urriaren 2tik 30era bitarteko larunbatetan izango dira, 10 ordu guztira.
  Jendartea 2004-07-14 19:03

Boluntarioak lortzeko kanpaina abian jarri du FEGEVOLek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri "Denok egiten dugu Getxo" lelopean, 2004ko udarako boluntarioak lortzeko kanpaina martxan jarri du Getxoko Boluntarioen Erakundeen Federazioak (FEGEVOL). Oraingo honetan, borondatezko lanaren garrantzia erakustea izango da elkartearen eginkizun nagusia. "Lan-mota honek norbera aberasten du, behartsuak laguntzen ditu eta, horrenbestez, udalerria hobetzen du. Izan ere, denok gara Getxo eta gu gara Getxo udalerri hobea eta gizatiarragoa bihurtu dezakegunak", adierazi dute arduradunek. Interesa dutenek edo informazio gehiago gura dutenek 626 25 21 41 telefono zenbakira dei dezakete, edo 94 463 50 12 fax zenbakia erabili. Helbide elektronikoa ere badu federazioak: fegevol@terra.es
  Iritzia 2004-07-13 23:01

Bertsolaritza Getxoko eskola eta ikastoletan - Nahikari Ayo / Bertsolaritza irakaslea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Eskeini zidatenean bertsolaritza irakastea Getxon ez nuen birritan pentsatu eta baiezkoa eman nuen. Erronka handia izan da niretzat, baina uste dut merezi izan duela lanak.
  Politika 2004-07-13 22:51

Azken urtebeteko gestioa dela eta, "iruzur egitea" egotzi dio Zarraoari Getxoko PPk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Igarotako agintaldiko urtebetean, Iñaki Zarraoa alkateak burututako udal kudeaketari "gutxiegi" kalifikazioa jarri dio Marisa Arrue Getxoko PPko bozeramaleak, bere hitzetan, honek izan duen "jarrera autoritario eta diktatorialagatik", eta egindako hainbat promes ez betetzeagatik. Hori dela eta, "iruzur egitea" leporatu dio. Gaur emandako prentsaurrekoan azaldu duenez, popularrek aurkeztutako 153 ekimenetatik bakarra besterik ez da onartua izan; Getxo Espainiako Udalerri eta Probintzien Federazioan sartzearena alegia, Ezker Batuak alde bozkatu zuena. Horrekin batera, udal mandataria "abertzaleen jarrerarik erradikalenak defendatzeko erabat alderdikoa izatera igaro delako", bere "tristura" agertu du Arruek.
  Jendartea 2004-07-13 21:24

Eguneko zentroko lanak hasi arte, bertan egoten utz diezaietela eskatu dute Itzubaltzeta gaztetxekoek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri

Adimen-urrituentzat eguneko zentroa egiten hasi bezain laster, Itzubaltzeta Gaztetzea dagoen Erromoko Santa Eugenia kaleko etxea utzi beharko dutela onartzen dute gazteek, "El Correo" egunkariak jasotzen dituen adierazpenen arabera. Hala ere, lanak hasi arte, bertan egoten utzi diezaietela eskatu dute "eta ez orain dela bost urte gertatu zen bezala, gizarte-etxebizitzak egiteko gaztetxea bota zutela, eta oraindik ez direla etxeak egiten hasi", nabarmendu dutenez.

  Politika 2004-07-13 20:12

Ertzaintzak San Nikolaseko kanpaldia etenarazi izana gaitzetsi du Gazte Abertzaleak erakundeak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Okupazioaren alde, Algortako San Nikolas plazan kanpaturik zeuden gazteak Ertzaintzak bota izana gaitzetsi du Bizkaiko Gazte Abertzaleak taldeak, Eusko Alkartasuna alderdiko gazte erakundeak alegia. Algortako Gaztetxea egiteko Aixerrotara bidean zegoen etxea eraitsi zutenean ere, horren aurka agertu zen GAek, eta bertatik kanporatutako gazteei elkartasuna adierazi zien.
  Jendartea 2004-07-13 19:54

San Nikolasen kanpatuta zeuden gazteak bota dituzte Zarraoaren aginduz

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Orain 13 egun, Algortako Okupazioaren Aldeko Mugimenduak San Nikolas plazan hasi zuen kanpaldia etenarazi dute goizean goiz Getxoko Udaltzaingoak eta Ertzaintzak. Gazteek jakinarazi dutenez, 7:30ak aldera agertu dira polizia agenteak enparantzan. "6 furgoneta (3 brigada mugikor) agertu dira kanpaldia desalojatzera, gure herriko enparantzatik botatzera!", salatu dute. Bertan, zazpi lagun zeuden lotan eta dena jasotzeko esan diete, agindua zeukatela-eta. Gainera, AOAMko kideek kritikatu dutenez, "traste guztiak hartu eta alde egiteko mehatxua" egin diete udaltzain eta ertzainek, bestela, "eurek botako zituztela denak esanda". Plazatik botatzeko agindua Iñaki Zarraoa alkateak emandakoa zela esan omen die gazteei udaltzainetako batek. Egoera honen aurrean, 19:00etarako batzarra egingo dute, gazte guztiei inguratzeko deia eginez, eta bihar 20:00etan mobilizazioa izango da Algortan.
  Iritzia 2004-07-12 22:28

Kultura herritarra II - Josu Landeta / irakaslea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Lehengoan kultura herri mailan antolatzeko beharra aitatu genduan, inposatzen deuskuezan kultur ereduei begira egon barik (Gugenheim, Baluarte, Kursaal, jaialdi instituzionalak...), auzoetan, herrietan... geure kultur aukerak sortu, eta batez bere kale mailan bizi garanok kultur ekoizle nagusiak izatea. Horretarako herri mailako hainbat eregile aitatu genduazan: bertsolari eskolak, dantza taldeak, antzerki taldeak, gaztetxeak, kale arteko hainbat taberna eta bilgune, jai eredu herritarra... eta horreek guztiak kultur eredu autogestionatua bultzatu ahal dabela esan genduan.
  Kultura 2004-07-12 21:30

Bihar zabalduko dituzte ateak Getxo udalerrian udako liburutegiek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Getxo udalerriko kaleak berriro izango dira "Letren Terrazak" ekimenaren agertoki uztailaren 13tik abuztuaren 27ra bitartean, haur eta nagusien artean irakurzaletasuna sustatzeko asmoz, udal liburutegiek irekiko dituzten hiru etxoletan. Kultur Etxeko iturriek jakinarazi dutenez, Areetako Geltokiko Plazan, Getxoko Sarri Plazan eta Algortako Geltokiko Plazan egongo dira etxolak. Astelehenetik ostiralera egongo dira irekita, 12:00etatik 14:00etara eta 17:30etik 20,30era.
  Jendartea 2004-07-12 20:58

Zulo berriak agertu dira Getxoko Kirol Portuan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Europa Press agentziak jakinarazi duenez, zulo berriak agertu ziren atzo Getxoko Kirol Portuko zoladuran. Arlo teknikoko aparkalekuetarako sarbidea behera etortzea eragin dute. Gainera, hirugarren aldia da jada kirol portuko gune horretan zuloak agertzen direna.
  Jendartea 2004-07-10 17:34

Zauritutako marrazoa agertu da Azkorriko uretan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Antza, "erraldoi" espeziekoa zen marrazoa (Cetorhinus maximus) agertu da gaur Azkorriko hondartzako uretan, Getxon. Arriskutik ez zeukan arren, bertan bainua hartzea galarazi dute sorosleek. Europa Press-eko iturrien arabera, lekukoek adierazi dutenez, goizeko 10:00ak aldera agertu da hiru metro luzeerako marrazoa, kostaldetik metro gutxira. Animaliak zauriak zituen, seguru asko arrantzarako sareek egindakoak. Bi ordutan itsartzetik igerian egon ondoren, desagertu egin da marrazoa.
  Jendartea 2004-07-10 17:07

Bi emakumei eraso egitea leporatuta, 22 urteko gaztea atxilotu dute Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Bi emakumeren kontra egindako erasoen ustezko egilea atxilotu zuen atzo Algortan Ertzaintzak. Hain zuzen ere, polizia autonomoko iturriek jakinarazi dutenez, maitzaren 9an emakume bati eraso egiten saiatu zen gaztea, aipatutako Getxo udalerriko auzoan. Laguntza eske hasi zen andrea eta ihes egin zuen erasotzaileak. Handik hogei minutura, beste emakume baten aurka jo zuen, azken hura sexualki erasotuz. Poltsa lapurtu zion ere bai. Bi emakumeek salaketa jarri zuten, eta atzo goizean, zein zen jakin zutenean, T.M. 22 urteko errumaniarra atxilotu egin zuten. Epailearen aurrera eraman zuten arratsaldean.
  Iritzia 2004-07-10 16:41

Sorosleak euren lana egiten badakite!

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Inazio Etxebarria 'Guzurti'

Ez dut ulertzen zer dela eta baten batzuk sorosleen lana bete nahi duten SOS postuak gutxietsiz.

Kontua da, astelehenean (uztailak 5) 112ra deitu zuela pertsona batek Barinatxe hondartzako eskuinaldean gizon bat arriskuan zegoela eta sorosleak euren postutan ez zeudela esanez.

Sorosleak bazeuden hondartzan, eta hauetariko bat uretara sartu zen, surf oholarekin, gizona zegoen tokiraino. Soroslea heldu zenean, igerilaria nekatuta zegoen, baina pixkanaka bera bakarrik atera zen uretatik.

Noiz utziko ditu sorosleak bakean jendeak euren lana egin dezaten? Horiek ere sorosleak izan nahi dute ala? Sorosleak euren lana egiten badakite! Nora helduko ote gara horrela jarraitzen badugu?
  Kultura 2004-07-09 19:56

Ezin izango da "sentiberatasuna mindu" dezakeen kartelik jarri txosnetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Getxoko Gobernu Batzordeak onartutakoaren arabera, udalerriko jaietako batzordeek eta txosnen elkarte arduradunek ezin izango dute "euren jarduerarekin harreman zuzena" ez duten mezurik jarri. Era berean, batzordeek bandoetan, pregoietan, eskenatokietatik egiten diren agerraldietan, megafoniaren bitartez eta abarretan ezin izango dute "kolektibo eta herritar zehatzen sentiberatasuna eta jai giroa" kalte ditzaketen adierazpenik egin. Udal iturrien esanetan, onartutako bi puntu hauek, jaietan "herritarren arteko elkarbizitza" izatera lagundu nahi dute.

Nabarmenak

Zorion agurrak