Kultura 2004-09-09 22:10

Zirgariak ekarriko dituzte gogora datorren larunbatean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri XIX. mendean zirgekin (sokekin) eta bi idiren laguntzarekin Abratik Bilboko Portura sartzen ziren itsasuntziak atoian eramaten zituzten emakumeen historia gogora ekarriko dute berriro, irailaren 18an, Getxo udalerriko sei kultur elkartetako 150 lagunek baino gehiagok. Antzezkizuna Areetako hainbat tokitan egingo da (Txurrukako kaia, Bizkaiko Zubia, Kale Nagusia eta Xake Plaza), 19:30etik aurrera. Besteak beste, Ondarreta abesbatza, Erromoko Otxotea, Jentilak elkartea, Berantzagi eta Zazi Eskola dantza taldeak eta Getxoko Antzerki Eskola izango dira partaide. Horretaz gain, nahi duen orok parte hartu dezakeela adierazi dute antolatzaileek. Entseiuak astelehenetik ostegunera egiten dituzte, 20:00etatik aurrera, Areetako Kultur Etxean.
  Kultura 2004-09-09 22:00

Itsasoaren kutsuz beteriko abestiak egongo dira entzungai Areetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Getxo udalerrian ospatzen diren musika emanaldiei bukaera emateko, Habanera eta Itsas-Abesti XVIII. Jaialdiaz gozatzeko aukera egongo da, irailaren 10, 11 eta 12an. Oraingo honetan, Areetako Xake plazako karpapean izango dira kontzertuak, 20:00etan aurrera, sarrera dohainik. Besteak beste, Gipuzkoa, Katalunia eta Kantabriako haizeak ekarriko dituzte talde ezberdinek.
  Jendartea 2004-09-09 00:32

Bidaiari gurutzuntzietarako kai berria Getxo udalerrian egingo dela baieztatu du Zarraoak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Iñaki Zarraoa Getxoko alkateak gaur baieztatu duenez, datorren urtean hasiko dira bidaiari gurutzuntzietarako kaia eraikitzen udalerrian. Honek berriro agertu du, aipatutako azpiegitura egitearen alde egon dela hasieratik Getxoko Udala, "horrexek EAErako duen interesagatik". Hala eta guztiz ere, udal getxoztarrak ez zuela gurutzuntzietarako kaia eskatu zehaztu nahi izan du Zarraoak; baizik eta Portuko Aginteak jo zuela egoki Getxora ekartzea "egoera hobeagoa delako".
  Kirolak 2004-09-09 00:31

Fadurako kirol ikastaroetan izena emateko epea zabalik dago

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Ohiko hitzorduari jarraituz, irailaren 9tik aurrera, 2004/2005 denboraldiko ikastaroetan izena emateko epea zabalduko du Fadurako Udal Kiroldegiak. Tenis, padel, igeriketa, yoga, gimnasia eta bestelako ikastaroak izango dira aukeran, adin guztietako pertsonentzat, txiki zein nagusi. Aurreko urtetan bezala, kirol batzuetan maila bat baino gehiago dago. Beraz, hasierako mailatik goragokoetara igarotzeko, beharrezkoa izango da egiaztapen froga bat egitea. Tenis eta padelean hasierako mailarako ere egin beharko da froga, behin ikastaroa hasita.
  Iritzia 2004-09-06 23:56

Epaitegiek ere kurtso politikoa hasi - Christian Reinicke / Getxo Biziako kidea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Holantxe egin du behintzat Espainiako aparteko audientzia berezi horrek, Udalbiltzako 11 kide irailaren 1ean eta 2an bertan deklaratzen egon direlarik. Epaile ezagunak kurtso politikoaren hasiera hasierarako programatu zituen zitazioak, 11 lagun hauentzat abuztuan gehiegizko patxadarako tarterik izan ez zedin akaso, eta zorionez libre zeuden bederatziak libre bueltatu dira etxera.
  Iritzia 2004-09-06 23:55

Gero eta arinago - Nekane Ardanza / Getxo Irratiko kazetaria

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Ia konturatu gabe udaldia amaitzear dago. Ez dakit zuk, irakurle, baina ni oso denbora gutxitan –azken hilabetetan, hain zuzen- gauza asko, gehiegi, gertatu direlakoan nago. Ez bakarrik nire inguru hurbilenean, baizik eta mundu zabalean ere.
  Ekonomia 2004-09-03 23:37

"Lan-jazarpena" salatu du Getxoko Udaleko UGTko ordezkariak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri "Lanean zein maila sindikalean eta pertsonalan jazarpena" pairatzen ari dela adierazi du Andoni Casado UGT sindikatuko ordezkariak Getxoko Udalan. Besteak beste, Arartekoari igorritako prentsa oharraren bidez, "inolako argibiderik jaso gabe" udaletxean burutzen zituen hainbat lanetatik kendu dutela azaltzen du. Casadok ordenantza lanak egiten zituen protokolozko hainbat ekitalditan eta ezkontza zibiletan. El Correori egindako adierazpenetan, Iñaki Zarraoa alkateak aipatu duenez, atezaintza arduradun bezala egiten zituen lan horiek UGTko arduradunak. "Baina jada kargu hori ez daukanez, ez dagokio protokolozko ekitaldien eta ezkontza zibilen ardura". Hala ere, "etorkizunean berrantolaketaren bat egitekotan" Casado betebehar horietarako berriro hartzea ez du baztertzen Zarraoak.
  Kultura 2004-09-01 22:28

Thalweg musika taldearen erritmo zelta eta magrebtarrak izango dira ikusgai bihar Getxo Folk Jaialdian

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Thalweg musika talde bretoi-aljeriarraren erritmo zelta eta magrebtarrak izango dira ikusgai bihar Getxo Folk Jaialdian, antolatzaileek gaur adierazi dutenez. Thalweg taldearen kontzertua 21:30ean izango da, Areetako Geltokiko plazan, hain zuzen ere. Era berean, Kukuma talde euskaldunak ere emanaldia eskainiko du, Santa Eugenia kaleko karpan, 19:00etan hasita. Ondoren, 23:15ak aldera, Zoobazar talde madrildarraren emanaldia izango da ikusgai leku horretan bertan.
  Kultura 2004-08-31 22:09

Getxoko Folk Jaialdiak hogei urte beteko ditu aurten

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri (Argazkian, Ibon Koteron albokaria)

Hogei urte beteko ditu aurten, irailaren 1a eta 4a bitartean ospatuko den Getxoko Nazioarteko Folk Jaialdiak. Prestaturiko egitarau "zabalak" Touré Kunda talde senegaldarra eta Ibon Koteron albokari euskalduna izango ditu izarrik esanguratsuenak. Marta Herrera jaialdiko zuzendariak adierazi duenez, kultura ezberdinen arteko "tolerantzia eta errespetua" lantzeko, aurreko edizio guztietan Getxo Folk izan duen bitarteko irudia "indartu" nahi izan dute aurtengoan. Dohainik izango dira kontzertu guztiak.
  Iritzia 2004-08-30 21:38

Farenheit 9/11 - Unai Garate / gidoigilea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Suposatzen dut, nahiz eta uda garaia izan, Michael Mooren azkenengo filma dagoeneko ikusita eta debatitua izango duzuela danok. Farenheit 9/11 ikusi eta bai, sumatzen nuen hainbat kontu bertan egonda ere, harrituta utzi ninduen dokumentalak. Munduan eredutzat etengabe filtratu egiten dizkiguten sistema demokratiko askok deslegitimitatzeaz gain, argi uzten digu Moorek; zergatik gerrateak egon eta egongo diren, zergatik bermatu behar den guda baten existentzia.
  Kultura 2004-08-27 19:52

Surf eta irristaketa ikastaroak euskeraz Bizarra Lepoanen eskutik

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Bizarra Lepoan euskara elkarteak surf ikastaroa antolatu du 12 urtetik gorakoentzat. Irailaren lehenengo bi asteburutan egingo da jarduera Sopelako Barinatxe hondartzan; hilaren 4, 5, 11 eta 12an alegia. Izena eman nahi duten guztiek irailaren 3ra arte izango dute aukera. Hain zuzen ere, 45 euro ordaindu beharko dituzte elkarteko bazkideek, eta 60 euro gainontzekoek. Beste alde batetik, urriaren 2tik 30era irristaketa ikastaroa egingo dute Bizarra Lepoanekoek. Honetara apuntatzeko epea irailaren 30era arte egongo da zabalik, eta 30 euro ordaindu beharko dituzte bazkideek, eta 37 euro gainontzekoek. Hala ere, bi ikastaroetan izena eman nahi dutenentzako prezio bereziak jarri dituzte euskara elkartekoek: 70 euro bazkideek eta 82 euro ez bazkideek.
  Iritzia 2004-08-24 20:09

Utz diezaiegun sorosleei euren lana egiten

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Inazio Etxebarria 'Guzurti'

Oraindik ezin dut ulertu zer dela eta hondartzara doazen batzuk sorosleak bekaizten dituzten. Orain egun batzuk, bainulari batek sakeleko telefonotik 112ra deitu zuen, Barinatxe hondartzako ezkerraldean bi igerilari arriskuan zeudela esanez. Sorosleek harrituta geratu ziren SOS Deiak-ek hondartzako sorostokira deitu zuenean salbamenduari buruz galdezka.

Ez zegoen inolako salbamendurik. Sorosle bat uretan zegoen igerilariei nondik atera behar ziren esateko. Handik denbora gutxira, helikopteroa eta urpekari bat etorri ziren, eta sorosleak zur eta lur.

Zer egin daiteke sorosleen lanean sartzen diren bainulari horiekin? Sorosleak ez dira euren lanetan sartzen. Are gehiago, SOS Deiak-en sorosleekiko jarrera ez zen batere egokia izan.

Bainulari askok sorosleak bekaizten dituzte. Jakingo balute zelan bizi diren eta lanerako dituzten baldintzak, sorosleak izan nahiko lukete? Bai zera! Noraino helduko gara? Zein da jarraitu behar den bidea?
  Iritzia 2004-08-13 21:52

Oporrak igarotzeko beste era bat - Nahikari Ayo / Bertsolaritza irakaslea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Abuztuan gaude eta batzurentzat oporrak heldu dira. Niri ekainaren bukaeran heldu zitzaizkidan. Ikasle eta irakaslea naiz, beraz, beste batzuk baino zorte handiagoa daukat opor kontuei dagokionez.
  Iritzia 2004-08-13 21:51

Mendiak mendi - Josu Landeta / irakaslea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Egunetik egunera gure paisaia porlanez betetzen ari gara; nik behintzat gero eta porlan gehiago ikusten dut gure bailaretan, gune berde izan beharko luketen herriko zenbait aldetan, mendietan... Arazoa askotarikoa da baina ni mendizalea naizen aldetik, idazki honetan mendian sortzen duen inpaktoaz ariko naiz, eta udaberritik hona ikusi eta entzundakoez bakarrik.
  Ekonomia 2004-08-13 21:43

Correoseko Algortako bulegoko langilea hil da banaketa egiten izandako moto-istripuan jasandako zaurien ondorioz

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri José Ignacio Sánchez Conde Correoseko Algortako bulegoan motoarekin posta banatzen zuen langilea hil zen joan den astelehenean, uztailaren 16an ohiko banaketa egiten ari zela izandako istripuan jasandako zaurien ondorioz, ordezkari sindikalek jakinarazi dutenez. ELA, CCOO, UGT, LAB eta ESK sindikatuek sinaturiko agirian, Correosen motoarekin banaketa egiteak gaur egun dakarren arriskua azpimarratu dute langileen ordezkariek, eta Zuzendaritzak ondorio horiek behar beste baloratzen ez dituela salatu dute.
  Iritzia 2004-08-11 19:21

Itsasoaren izenak - Christian Reinicke / Getxo Biziako kidea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Egun hauetan Algortako Portu Zaharreko jaiak ospatuko ditugu. Kostaldeko hainbat herritan bezala jaietako ospakizun eta jokuek harreman estua dute itsasoarekin. Mareak direla eta inoiz ezusteren bat izan da, altzadak egin gabe geratu ziren urte hartan bezala, mareak gora behar beste egin ez zuelako. Beharrezkoa da beraz taulak arretaz aztertzea jaiak ondo antolatzekotan.
  Kultura 2004-08-11 19:20

Portu Zaharreko jaietan txosna bat jartzea debekatu du Zarraoak talde horiek "ilegalak" direlakoan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Gaur arratsaldean abiatuko dira Algortako Portu Zaharreko jaiak eta, antza, ez dira ongi hasiko. Izan ere, txosna bat (Getxo Antimilitarista, Algortako Gazte Asanblada eta Segi taldeek konpartitzen dutena) jartzea debekatu du Getxoko Udalak, bere iritziz, "talde horiek ez direlako legalak, eta, hortaz, txosna jartzeko eskubiderik ez dutelako". Jai Batzordeak udalaren erabakia salatu eta "festen antolaketan parte hartzen duen talde orok txosna jartzeko legitimitatea" duela adierazi du, "parte hartze hori baita txosna izateko bete beharreko baldintzarik funtsezkoena".
  Iritzia 2004-08-10 22:40

Abuztua egiten - Xabier Paya / bertsolaria

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Gaztelaniazko esakerea bada be, espero dot Bizkaieko irakurle danek ulertuko dabela zer esan gura dauen espresino honek. Abuztuan gagozanez, abuztua egiten gagozala esan leiteke, baina badira neguan be abuztua egiten dabenak. Euskereak horretarako aukera handiak emoten ditu, badagozalako askorik jakin barik euskeraz lanean hasten diranak. Edozelan be, argi itxi gura neuke honegaz ez dodazala euskerea ikasten dabilzan horreek mindu gura, hori baino, ikasten gogor segiduteko neure bultzadarik indartsuena bialtzen deutset danei.
  Kultura 2004-08-10 22:25

Portu Zaharra 2004: Itsasoaren kutsuz beteriko jaiak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Bihar hasi eta igandera arte (abuztuak 15) luzatuko dira Algortako Portu Zaharreko jaiak. Besteak beste, 19:00etan Maria Cristinatik abiatuko den kuadrilen jaitsierarekin emango zaie hasiera eta ordu bete beranduago Lamorkitza taldeko gazteek, iazko irabazleek, irakurriko dute pregoia. Ordutik aurrera, festa giroa Portu Zaharreko txoko guztiak hartuko ditu. Gauen, berriz, erromeria herrikoia antolatu dute, 22:00etatik aurrera. Eta ordu horretan ere, zinea izango dute txikienek Pedro Bilbao plazan. Azkenik, 23:00etan, kontzertuak eskainiko dituzte herriko taldeek, Esanak Esan Kolektiboak antolatuta.
  Kultura 2004-08-09 23:25

San Lorentzo azokak 70 ekoizle inguru bilduko ditu bihar Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri San Lorentzo Azoka ospatuko da astearte honetan Algortan eta ehun erakustokitan banaturiko 73 ekoizle bilduko ditu. Algortako San Nikolas, Biotz Alai eta Getxo Antzokiko plazetan kokatuko dira gune guztiak, Getxoko Kultur Etxeak jakinarazi duenez. Merkatua goizeko 10:00etan irekiko da, arratsaldeko 14:30ean bukatzeko. Hala ere, jaieguna gaueko 22,00etan amaituko da, Biotz Alai abesbatza algortarrak eskainiko duen ohiko kontzertuarekin.

Nabarmenak

Zorion agurrak