api 18, 14:19 Getxo
Gaur, apirilaren 18an, 16 greba-egun bete dituzte Getxoko lorezaintza-zerbitzuko langileek. Apirilaren 2an ekin zioten borrokari, haien lan-hitzarmena berritzeko negoziaketak eten ostean. Getxo Lorategiak ABEEa da lorezaintza-zerbitzuaren enpresa esleipenduna, eta bertan lan egiten duten 42 langileek bat egin dute lanuzteakaz. Irati Ugarte ELA sindikatuko arduradunagaz batu gara, lan-gatazkaren nondik norakoak azaltzeko.
api 17, 12:42 Getxo
Apirilaren 2tik geroztik greba mugagabean dauden Getxoko lorezaintza-zerbitzuko langileek Udalak atzo egindako "akusazioak" salatu dituzte, eta azpimarratu dute haiek, lanuzteetan daudenek, kontratuan ezarritakoaren arabera, garbitzen dituztela udalerriko lorategi guztiak, "astelehenetik domekara, aste-akabuak barne, eta ez Udalak dioen enpresak". Era berean, deitoratu dute enpresak eta Udalak ez dutela negoziatzeko borondaterik agertu, eta, ondorioz, borrokan jarraituko dutela.