EAJ gailendu da Uribe Kostan, eta EH Bilduk boto kopurua nabarmen handitu du
Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak

Iker Rincon Moreno api 22, 09:41 Uribe Kosta

EAJ izan da berriro ere Eusko Legebiltzarrerako indar bozkatuena Uribe Kostan; 36.208 boto jaso dituzte jeltzaleek, boz guztien % 40,5 pilatuta. Atzetik, EH Bildu izan da babes gehien izan duena, 22.658 boto pilatuta (% 25,3). Herriz herri, 2020an bezala, udalerri guztiek izan dute EAJ alderdi bozkatuena, Lemoiz izan ezik, 2024 honetan EH Bildu izan baita boto-paper gehien jaso dituena bertan. Bizkaian, hala, jeltzaleek aurreko bozetan baino 22.000 babes gehiago lortu duten arren, eserleku bat galdu dute, eta 11 pilatu, EH Bilduren aurretik, 8 irabazi dituenak, aurrekoan baino bi gehiago (ia 50.000 boto gehiago jaso ditu).

Miren Itziar Iriondo getxoztarra omendu dute bere 100. urtebetetzeagatik

Erredakzioa api 22, 12:46 Getxo

Amaia Agirre alkateak eta Carmen Diaz Gizarte Kohesioko zinegotziak Miren Itziar Iriondo Getxoko auzokidea bisitatu dute gaur goizean,  bizi den Andra Mariko baserrian, 100 urte bete dituela eta. Mendaron jaioa, bizitzaren erdia baino gehiago udalerrian eman du emakumeak. Seme bategaz eta biloba bigaz, ohi bezala, auzokideak Aixerrotaren oroigarria eta lore sorta bat jaso ditu udal-agintarien eskuetatik.  

Asteartea 23 eguraldia Min: 9ºC
Max: 13ºC
Asteazkena 24 eguraldia Min: 9ºC
Max: 15ºC
Osteguna 25 eguraldia Min: 9ºC
Max: 15ºC

AEMET-ek emandako informazioa