Getxoko lorezaintza-zerbitzuko grebalariek salatu dute Udala beste kontratu batera jotzen ari dela haien greba oztopatzeko

Iker Rincon Moreno api 17, 12:42 Getxo

Apirilaren 2tik geroztik greba mugagabean dauden Getxoko lorezaintza-zerbitzuko langileek Udalak atzo egindako "akusazioak" salatu dituzte, eta azpimarratu dute haiek, lanuzteetan daudenek, kontratuan ezarritakoaren arabera, garbitzen dituztela udalerriko lorategi guztiak, "astelehenetik domekara, aste-akabuak barne, eta ez Udalak dioen enpresak". Era berean, deitoratu dute enpresak eta Udalak ez dutela negoziatzeko borondaterik agertu, eta, ondorioz, borrokan jarraituko dutela.

PSE-EEko Patricia Campelok eta Idoia Mendiak ekitaldi politikoa egingo dute bihar Getxon
Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak

Ander Zarraga api 17, 15:57 Getxo

PSE-EEko Bizkaiko hautagaia eta lehendakariorde eta Lan eta Enplegu sailburua Getxon izango dira bihar. Politikari biek apirilaren 21eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen kanpainaren harira egingo duten ekitaldi politiko batean parte hartuko dute. Mitina 11:30ean izango da, Areetako Zubia plazan.

Osteguna 18 eguraldia Min: 12ºC
Max: 17ºC
Ostirala 19 eguraldia Min: 8ºC
Max: 20ºC
Larunbata 20 eguraldia Min: 11ºC
Max: 18ºC

AEMET-ek emandako informazioa