mar 29, 09:00 Getxo
Getxoko 47. Nazioarteko Jazzaldia forma hartzen hasi da eta daborduko itxi dituzte ordainezko kontzertuetan arituko diren artista batzuk: Stacey Kent abeslaria, Bill Frisell gitarrista eta James Carter saxofoi jotzailea izan dira lehenak. Uztailaren 3tik 7ra, Muxikebarrin egingo dira izen handien saioak, aurretik, Talde Lehiaketako bandak ere arituko dira. Sarrerak apirilaren 15ean hasita egongo dira salgai Kultur Etxeko ohiko saltokietan, bonuakaz batera.
mar 27 Getxo
Gobernu-taldearen (EAJ eta PSE-EE) aldeko botoakaz, PPren abstentzioagaz eta EH Bilduren eta Elkarrekin Podemosen aurkako botoagaz, honako kontuak onartu dituzte gaurko osoko bilkuran: kontratu berria hiri-garbiketako, gaikako bilketako eta hiri- zein udal-hondakinen garraioko zerbitzu orokorretarako; Udaleko ingurumen-gunearen ustiapena; tamaina handiko objektuen eta tresnen bilketa, berrerabiltzeko prestatzeko premisaren pean; eta etxeko hondakin arriskutsuak biltzeko guneen kudeaketa.