Iritzia 2003-12-08 19:37

Getxoko emigranteak - Fredi Paya / bertsolaria

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Agian batek baino gehiagok ez du ulertuko, edo ez du ulertu gurako, artikulu honen izenburupean agertzen den arazoa. Azken urteotan europarrok zein garapen ekonomiko jasoko lurraldeetan bizi garenok, etorkinen arazoa izan dugu mintzagai. Ramon Zallok, orain gutxi "Gara" egunkariari eskainitako elkarrizketa batean, ekarpen kulturala zein fiskala egiten duten gizaki multzo moduan definitu ditu. Dudarik gabe, entzun dudan definizio objektiboenetako bat.
  Iritzia 2003-12-07 21:17

Digestioa - Igor Elordui / AEKko komunikazio arduraduna

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Abenduak 4, osteguna, goizeko 10:00 inguru. Egunkarietan irakurri dut (gosaldu ostean): Arwan Meiwes 41 urteko Rotenburg-eko informatikari alemariarrak 43 urteko Bernd Juergen Brandes ingeniari berlindar herkidea jan egin zuen duela bi urte. Bigarrenaren baimenarekin, eta dena grabatuta, hori bai. Epaiketa hastear da. Irribarretsu ageri da argazkietan Meiwes kabroia gainera, txikitako fantasia bete zuelako pozik. “Ai ama, zelan dauden buruak!”
  Iritzia 2003-12-06 22:15

Aparkaleku gehiago behar dira

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Inazio Etxebarria 'Guzurti'

Getxoko Udalak aparkaleku gehiago eta etxebizitza gutxiago egin beharko lituzke, oraindik ere, bigarren eskuko bost mila etxebizitza saldu barik baitaude. Aparkalekuak erdigunean eta auzo bakoitzean egon beharko lirateke. Herri honen arazoa jende asko bizi dela eta familia bakoitzeko hiru auto dagoela da. Eta horregatik ikusten ditugu autoak bigarren iladan utzita. Ondorioz, aparkaleku gehiago behar dira.
  Jendartea 2003-12-05 19:01

Adin txikiko bost lagun atxilotu dituzte beste biri lapurtzeagatik

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Adin txikiko bost gazte, guztiak Bilboko auzokideak, atxilotu zituen atzo Getxoko Udaltzaingoak Algortan, beste adin txikiko bi lagunei, indarra erabiliz, hainbat objektu lapurtu ondoren.

Arratsaldeko 19:00etan izan zen gertaera, Algortako Konporte kalean. Une horretan, bost gazteek beste biak inguratu eta, indarra erabiliz, sakeleko telefonoak eta beste hainbat objektu lapurtu zizkieten. Horren ostean, ihes egin zuten.
  Iritzia 2003-12-04 21:56

Iurretatik Negurira - Koldo Iturbe / Trikitilaria

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Askotan pentsatu izan dut bitxikeriek direla bizitzari esan nahia ematen diotena. Bitxikeri bat bada ere nire amamaren moduko jende asko dago Getxon, eta inguruan, baserritik irten eta Getxora (Negurira) etorri zirenak bere gaztetasun denborako urte asko zerbitzari lanetan. Hamairu urte zeuzkala, erdararik jakin ez eta etxetik inoiz urten gabe, beste andrazko asko bezala, bota zituzten aberatsen etxeetara zerbitzari, aña edo bestelako titulorik gabeko beharrak egitera. Denetatik egin behar izan zuten, esan daitezkeenak eta bestelakoak, duintasunetik urrun dauden eginkizunetan eta inongo legezko baldintzarik gabe.
  Politika 2003-12-04 17:50

Gernikako epaitegiak 180 euroko isuna ezarri die Algortako bi gazteri

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Epaiketa azaroaren 20an egin zen Gernikan, eta epaileak "falta de orden público" izan dela ebatzi du, Gorka eta Txomini ertzainei erasotzea, mehatxatzea eta iraintzea leporatuta!

Epaiketan azaldu zuten bezala goizeko 03:00etan herriko kale batetik zihoazen kantatzen, 'Gaztea naiz eta harro nago. Faxismoaren kontra' martxaren kanpalekua aldera, ingurutik hamar bat ertzain irten eta eraso zietenean.

Epaiketara agertu ziren lau ertzainek beste bertsio bat kontatu zuten, epaileak ontzat eman duena, eta horretarako lekuko bat ere aurkeztu zuten: bertan izandako beste ertzain bat!
  Kultura 2003-12-03 22:04

'Getxon euskarak badu etorkizunik'

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Abenduaren 3a, Euskararen Nazioarteko Eguna aukeratu du Getxoko Udalak herrian euskarak bizi duen egoera soziolinguistikoaren berri emateko. Izan ere, 19:00etatik aurrera, azken ikerketa biltzen duen 'Getxon euskarak badu etorkizunik II' liburuxka aurkeztu dute Algortako Getxo Antzokian. Orain dela zortzi urte, Siadecok burututako azterketa zuzendu zuen Kike Amonarrizek ere hitzaldian parte hartu du, ordutik hona egoera zertan aldatu den azaltzeko. Azken datuen arabera, 16.000 getxoztarrek dakite euskaraz ondo egiten. Joxi Arakama Getxoko Udal Euskara Zerbitzuko teknikariaren hitzetan, "ehunekoei begira ez horrenbeste (%19,9), baina zenbaki absolutuetan gutxi dira hainbeste euskaldun dituzten udalerriak". Gainera, euren burua ia euskaldunak definitzen dutenak 25.313 dira (%31,53). Hala ere, gorakada dexente moteldu da azken bost urteotan.
  Kultura 2003-12-03 22:04

'Euskaldunak Europako azken aztarna ote?' hitzaldi sorta Getxo Antzokian

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Gaurko 'Euskarak Getxon badu etorkizunik II' hitzaldia ez da euskararen inguruan egingo den bakarra izango. Izan ere, beste bi saiok osatzen dute Getxoko Udal Euskara Zerbitzuak 'Euskaldunak Europako azken aztarna ote?' izeneko hitzaldi sorta. Besteak beste, Euskal Herrian euskarak bizi duen egoera izango da eztabaidagai, abenduaren 9an, 'Euskararen egoera: kezkatzeko arrazoirik ba ote dago?' hitzaldian. Azkenik, jardunaldiei izena ematen dion 'Euskaldunak antzinako Europako azken aztarna ote' eskainiko dute, abenduaren 11an. Azken bi hauek ere, Algortako Getxo Antzokian izango dira, 19:00etatik aurrera.
  Politika 2003-12-02 22:35

Euskararena ez ezik, Nafarroaren Eguna be ospatuko du Gorrondatxe Kultur Taldeak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Abenduaren 3a, Euskararen Eguna izateaz gain, lehenagotik ere Nafarroaren Eguna dela aditzera emateko, ekitaldia antolatu du Gorrondatxe Kultur Elkarteak. Izan ere, Getxon eta Euskal Herriko hainbat tokitan, euskararen eguna bezala baino ez da ospatu abenduaren 3a, azken urteetan. Hori dela eta, "ospakizun bikoitza" egitera deitzen dute.

Besteak beste, "arrano beltza, katedun bandera gorria eta ikurrina astinduz" Algortako kaleak musika eta dantzarekin alaituko dituzte aipatutako egunean, 19:00etatik aurrera.
  Kultura 2003-12-02 22:34

Gozategiren kontzertua Euskararen Eguna ospatzeko

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Getxoko V. Euskara Jardunaldiek egun handia izango dute bihar. Izan ere, abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen da. Goizean goiz, lehian arituko dira Algortako San Nikolas Plazan euskaltegietako ikasleek, Euskaltegien Arteko III. Olinpiadetan. Arratsaldean, berriz, euskararen egoera Getxon izango da hizpide Getxo Antzokian. 19:00etatik aurrera, 'Euskarak Getxon badu etorkizunik II' hitzaldia eskainiko dute, Kike Amonarrizek parte hartuko duelarik. Azkenik, Euskararen Egunari amaiera emateko, Gozategiren kontzertua egongo da San Nikolasen, 20:30etik aurrera. San Nikolas Ikastolak txitxiburduntzia prestatuko du bertan.
  Kultura 2003-12-01 20:11

'Kutsidazu bidea, Ixabel', euskaldunberri baten xelebrekeriak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Gorringo antzerki taldeak Joxean Sagastizabalen 'Kutsidazu bidea, Ixabel' lan ospetsua eskainiko du bihar Algortako Getxo Antzokian. Arratsaldeko zortzietatik aurrera, euskaldunberri baten xelebrekeriak egongo dira ikusgai aipatutako antzezlanean. Sarrera dohainik da.
  Iritzia 2003-11-30 21:52

Kamarada, nola aldatzen diren gauzak! - Christian Reinicke / Getxo Bizia-ko kide

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Honen antzeko leloa eta beste batzuk entzuten ziren etengabe irratikaseteen bozgorailuetatik. Beste ikasle batzuk errektoregoa hartua zeukatenez, gu, arte ederretakoak aula magnara zuzendu ginen eta bertan eman genuen astebete. Aste zoragarria izan zen, 7 x 24 ordu duten aste horietakoa eta errektoregoan instalatu ziren kolegak herrialdetik herrialdera egin beharreko garraioetarako zeozer lortu zuten bezala, geuk be lortu genuen 1. kurtsorako ezarri nahi zuten 125eko ikasle muga zentzugabe hura desagertaraztea, nahiz eta gerora ez dudan nire fakultatea izan zenaren bilakaera jarraitu.
  Kultura 2003-11-30 21:33

Munduko doinuak eta bertsoak uztarturik, 'Karidadeko Benta' ikuskizunean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Moroko, Iran, Argentina, Euskal Herria eta hainbeste herrietako erritmoak izango dira entzungai bihar, 20:00etatik aurrera, Algortako Kultur Etxeko bilera aretoan (Villamonte). Izan ere, Getxoko V. Euskara Jardunaldien barruan, munduko doinuak eta bertsoak uztartzen dituen 'Karidadeko Benta' ikuskizuna eskainiko dute. Sarrera dohainik izango da.
  Iritzia 2003-11-29 22:37

Marokoko olatuez berbetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Inazio Etxebarria 'Guzurti'

Atzo, lagun batekin Marokoko olatuez berbetan nengoela, ezin nituen burutik kendu maiz telebistan ikusten ditudan irudiak. Marokotik etortzen diren egoera zetorkidan burura. Marokoko olatuan taula gainean surfa egiteko eskaintzen duten edertasunaz liluratuta sentitzen naizen bezala, izoztuta uzten naute Marokotik 'bestelako tauletan' irizten direnen irudiak. Batzuk olatu-uhinen atzetik joaten gara, askatasun osoz, bidean inolako oztoporik aurkitu gabe. Haiek, bizitza duin baten bila datozenak, ordea, delinkuente gisa tratatuak izaten dira. Are gehiago, guri han ongi etorria egin eta, haiei, Espainako Gobernuak joan-etorria egitera behartu.
  Iritzia 2003-11-29 22:17

'Getxo, all you can get' - Unai Garate / Gidoigilea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Barkaidazue tristezia, baina kontatu beharrean nago. Aurreko hilean babes ofizialeko etxeak zozketatu ziren, getxoztar batzuei zuzendutako zozketa alegia. Eta hogeita hamazazpi urtetako lagun batek galdetu zidan:

- "Ez zara apuntatu ala?"

- "Ba ez, orain ez dekot soldata finkorik" - Erantzun nion.

- "Ah, ba neu apuntatu naz, badaezpada... ez jat tokatuko baina..." - Zioen berak.
  Kultura 2003-11-29 21:25

Festa paregabea goizetik gauera San Nikolas Plazan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Getxoko V. Euskara Jardunaldien barruan, ekitaldi anitzeko festaz gozatu ahal izango dugu bihar, San Nikolas Plazan izango den Top Festan. Goizez, 12:30etik 14:30era, txikienek ur jokoak, esku lanak, joko didaktikoak, mozorroak eta euskaraokea izango dute. Arratsaldez, 17:00etatik 19:00etara, euskaraoke aparta prestatuko da gaztetxoentzat eta, gauez, 19:00etatik 21etara, Disko Top Festa paregabez amaituko da ekitaldia, Dj profesionalek beren trebetasuna erakutsiko dutelarik. Sarrera dohainik izango da.
  Kultura 2003-11-28 23:10

Egitarau paragabea larunbatean Getxoko V. Euskara Jardunaldietan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Getxoko V. Euskara Jardunaldien barruan, biharko prestatu duten egitaraua ez da nolanahikoa. Batetik zirkua izango da protagonista, 12:30etik aurrera, Detraka Taldeak eskainiko duen 'Zirkus Mirkus' antzerki saioan. Bestetik, kirola eta bertsoak uztartuko dituzte bertso-pilota ikuskizunean, 19:00etan. Eta azkenik, 'Maite Out' bere azken diskoa aurkeztuko du Bide Ertzean-ek, 20:30ak inguan. Ekitaldi guztiak Algortako San Nikolas Plazan egingo dira eta sarrera dohainik izango da.
  Iritzia 2003-11-28 01:37

Genero-indarkeriarako Behategia martxan - Nekane Ardanza/Getxo Irratiko kazetari

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Zoritxarrez, eguneroko berriak dira emakumezko askok jasaten dituzten tratu txarrak eta era askotako erasoak.Egun hauetan indarkeria honen aurka Nazioarteko Eguna izan dela eta, datuak eta aldarrikapenak entzun dira edonon eta hedabide guztiek horren oihartzuna jaso dute.

Ondo da egoera salagarri horiek ezagutzera ematea gizarte osoa kontura dadin arazoak gure etxe ondoan daudela, eta ona da, halaber, arazo honi aurre egiteko erakunde eta emakumezkoen elkarte askok egiten duten lan goraipagarria ezagutaraztea.
  Jendartea 2003-11-28 01:00

Europako Eskualdeetako Gobernu Solidarioen Foroa egiten ari da Getxon

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2003ko urtarrilean egin zen Porto Alegreko Munduko III. Gizarte Foroaren itzalean jaiotako Europako Eskualdeetako Gobernu Solidarioen Foroak, lehenengo topagunea egiten ari da gaur eta bihar Algortako Villamonte kaleko Kultur Etxean.

Konpromizua oinarritzat hartuz, esperimentazioa, salaketa eta Munduko zein Europako Gizarte Foroak abian jartzen ari diren bide berriak lantzeko sortu da ekimena, Angel Elias Eusko Jaurlaritzako Gizarte Ekintza sailburuordeak gaur goizean azaldu duenez.
  Politika 2003-11-28 00:28

Floren Aoizek hitzaldia emango du Gorrondatxen

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Ostiral honetan, 'Nafarroaren konkista. Historiaren manipulazioa' hitzaldia eskainiko du Floren Aoizek, Algortako Gorrondatxe herriko tabernan. Arratsaldeko zortzietan emango zaio hasiera askari-solasaldi honi eta, euskera eta erdera tartekatuko dira. Besteak beste, 'La Vieja Herida' liburuaren egile da Aoiz.

Euskararena Eguna ez ezik, Nafarroarena ere ospatuko du abenduaren 3an Gorrondatxe Kultur Elkarteak. Hain zuzen ere, ospakizun horretarako prestatu duten egitarauaren barruan dago Floren Aoizek bihar emango duen hitzaldia. Besteak beste, "arrano beltza, katedun bandera gorria eta ikurrina astinduz" Algortako kaleak musika eta dantzarekin alaituko dituzte aipatutako egunean, 19:00etatik aurrera.

Nabarmenak

Zorion agurrak