api 19, 15:54 Getxo
Alboko Esklerosi Amiotrofikoa (ELA) duen Jaime Lafita getxoztarrak bere erronka gainditu du DalecandELA elkartearen eskutik: zailtasunik gabe, bederatzi etapa egin ditu bizikletaz Heriotzaren Haranean (AEB) barrena; zehazki, 650 kilometro egin ditu 61 urteko gizonak. Zeharkaldiko bederatzi egun horietan tropelak aurre egin behar izan die 40 eta -3 gradu arteko tenperaturei, haize-bolada urakanatuei eta 2.000 metrotik gorako mendateei.
api 19, 13:14 Getxo
Eguaztenean, hilaren 17an, jokatu zuten Taldekakoaren 4. kanporaketa Uribe Kostako Karidadeko Masokistak eta LeartiBai+ taldeen artean; azken horrek lortu zuen finalaurrekoetara sailkatzea. Hurrengo saioak bihar, zapatuan, izango dira, Leioan eta Urdulizen.