Saiaz getaria hotela

https://https://hiruka.eus//gida/saiaz-getaria-hotela
Saiaz getaria hotela Roke deuna 25, Getaria
Getxo
Tel.: 943140143
http://saiazgetaria.com/eu/
Saiaz getaria hotela

XV. mendeko dorretxe gotikoa da Saiaz-Getaria Hotela, Getariako alde zaharrean dagoena, Gaztetape hondartzaren gain-gainean, malkarraren ertzean. Dorretxearen harrizko hormen artean tximiniak, antigoaleko piezen bilduma zaindua eta hotel garaikide baten erosotasun guztiak aurkituko dituzue.

Itsasgaineko etxaurreak ikuspegi paregabea eskaintzen dizuete, itsasaldeko geletatik bezala, egongelatik, kafetegitik eta terrazatik gozatu ahal izango duzuena. Olatuen soinua izango duzue lagun gosaldu bitartean, eta itsasoaren laztan lasaiek edo taupada harroek opako dizuete egun ona euskal kostaldeko herri zahar honen hirigune historikoan.

  • GELAK:

    Itsasaldera zabaltzen diren leiho zabaleko gelak edo XV. mendeko harrizko horma gotikoak izango dituzue aukeran. Hautua edozein dela ere, Getariako alde historikoan esperientzia paregabea bizi ahal izango duzue.

    17 logela ditugu, guztiak wifiz, minibarrez, segurtasun-kutxaz eta telebistaz hornituak.
    Zazpi gela kalera begirakoak dira, harrizko hormadunak, etxaurre gotikoaren xarma guztiarekin. Hauetariko bat elbarrientzako egokituta dago.
    Begiratokian, itsasoaren gain-gainean beirate zabaleko sei gela daude.
    Itsas aldeko bi Gela Bereziak (25.ak eta 36.ak) eta bi Junior Suitak (pop. 26 eta 35), bereziki zabalak eta erosoak dira, eta familientzat egokitzeko aukera ematen dute.

  • INGURUA:

    Itsaso, lur eta harri koloreko koadroa da Getaria.

    Balentziaga jostun ezagunaren eta munduari lehen itzulia eman zion Juan Sebastian Elkanoren jaioterriak itsasoaren handitasuna eta txakolin mahastiek orraztutako muino leunak bateratzen ditu.
    Gastronomia, enologia, goi-mailako joskintza, kultura eta kirola maite dituen orok aukera ugari aurkituko du gure inguruan egun ahaztezinez gozatzeko. Arraina parrilan, pintxoak edo txakolina dastatzeko; upeltegiak, museoak, kostaldeko Donejakue (Santiago) bidea (jatorrizkoa, zaharrena)… bisitatzeko; eta ur-kirolak (surfa, urpekaritza eta arrantza) egiteko aukera zabala daukagu.
    Gainera, inguruak bisitatzeko kokagune ezin hobean dago Getaria: Donostia 25 minutura du; Biarritz 55era; Bilbo  60ra eta Iruñea 65era. Ibilbide ahaztezinak diseinatzen lagunduko dizuegu.

     
  • ESPERIENTZIAK: Gastronomia, kultur eta kirol esperientziei forma ematen ari gara, SaiazGetaria hotelean egonaldi gogoangarria izan dezazuen.
saiazlogela.jpg saiaz.jpg saiazgosaria.jpg