Gorliz Kirol Elkarteak batzar orokorra egingo du barikuan

Iker Rincon Moreno 2016ko ots. 8a, 15:22
Gorka Iraizoz Athleticeko atezaina Gorlizko Kirol Elkarteko hainbat umegaz. © GORLIZ KIROL ELKARTEA

Gorlizko kirolzaleek hitzordu garrantzitsua izango dute bariku honetan. Izan ere, egun horretan, hilak 12, egingo du ohiko batzar orokorra Gorliz Kirol Elkarteak. Artezkaritza Batzordeak zabaldu duenez, bilera klubeko egoitzan egingo dute, 19:00etan. Quorumik egon ezean, 19:30era atzeratuko litzateke batzarra.

Gorliz Kirol Elkartearen bazkideek sei punturen inguruan hartu beharko dituzte hitza eta, hainbatetan, erabakia, honako gai-zerrendaren arabera:

  1. 2014-15 ekitaldian burututako jardueren aipamena.
  2. 2014-15 ekitaldiko kontuen aurkeztea.
  3. 2015-16 ekitaldiko aurrekontuaren aurkeztea.
  4. Hauteskundeen deialdia.
  5. Aurtengo ekitaldian egin beharrekoen plan orokorra: jokalarien aulkiak, belarrezko zelaiaren argiztapena, eta abar.
  6. Galdera-erantzunak.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun