Bizkaiko Txakurkros Txapelketa hartuko du bihar Gorlizek

Iker Rincon Moreno 2016ko ots. 20a, 20:30
Felipe Larrazabalek eta Gringok irabazi zuten iaz, gizonezko beteranoen kategorian. © NURIA GD - BIZKAIKO TXAKURKROS LIGA

Bihar, domekan, Gorlizen jokatuko da Bizkaiko Txakurkros Txapelketaren IV. edizioa; Euskadiko Txakurkros Ligaren zortzigarren eta azken aurreko proba ere bada.

Ekimena Gorlizko Udalak antolatu du, Neguko Kirolen Bizkaiko Federazioaren laguntzagaz. Lasterketa eguerdian hasiko da, kiroldegian, baina albaitaritza-kontrolak 09:30etik aurrera egingo dituzte. Proban, kirolariek korrika egin beharko dute, euren txakurrak arnesagaz eta soka elastikoagaz gerrira lotuta dituzten bitartean. Zirkuitua sei kilometrokoa izango da. Probaren aurretik, izena emateko aukera izango da 09:30etatik 11:00etara, kiroldegian, 20 euro ordainduta.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun