Folklore Eguna izango da bihar Gorlizen

Iker Rincon Moreno 2016ko eka. 23a, 17:05
Aratz dantza taldeko txikiak dantzan, artxiboko irudian.

San Juan suaren inguruan zein gainetik dantza eta salto egin ostean,  eta oraindino gau magikoari kea dariola, folkloreaz gozatzeko aukera egongo da Gorlizen. Izan ere, hilaren 24an, barikuan, Folklore Eguna antolatu dute. Hala, herriko Aratz dantza-taldeak erakustaldia eskainiko du Ibarreta plazan. Ondoren, Gorlizko Musikabi ahots zurien koralak musika-doinuak jarriko ditu, bertaratutako herritar guztien gozamenerako. Emanaldia iluntzeko 22:00etan hasiko dela jakinarazi dute Gorlizko Folklore Egunaren antolatzaileek.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun