Uribe Kosta jaietan 2016

Gorlizko Urezarantza auzoko jaien ordua heldu da

Iker Rincon Moreno 2016ko abu. 19a, 12:00
Ohi den legez, Aratz Dantza Taldeak eskainiko du emanaldia.

Andra Mari festen ostean, Gorlizko udako azkeneko jaiak helduko dira, abuztuaren 20an, zapatuagaz. Ospakizunek Urezarantza hartuko du­te, bi egunez txoko hori jai-giroan murgiltzeko asmoagaz.

Egitaraua

Abuztuak 20, zapatua

  • 12:00 Puzgarriak, kiroldegian.
  • 12:00 Luncha denontzat, trikitixagaz.
  • 16:30 Tortilla- eta tute-txapelketan, kiroldegian. Tortillen sariak: 30, 20, 10 eta 5 euro.
  • 19:00 Umeentzako ikuskizuna.
  • 20:00 Aratz Dantza Taldearen emanaldia.
  • 21:00-24:00 Disko-gaua, Oihan Vegagaz.
  • 22:30 Suzko zezena.

Abuztuak 21, domeka

  • 10:00 XLVI. Sukalki Txapelketa Okarantxun. Ondoko argibideak eman dituzte antolatzaileek: barbakoak eta gas-suteak erabil daitezke bakarrik; egurrik ezin daiteke erabili. Bestalde, Artebiondo estratatik sartu eta txosnako estratatik irten beharko dira ibilgailuak. Azkenik, Udalak antolakuntzarako eta zerbitzuetarako orubeak gorde arte ezin izango da tokirik hartu; abuztuaren 15etik aurrera egin beharko da.
  • 12:00-15:00 Trikitixa.
  • 12:00-14:30 Herri-kirolak: zaku-lasterketa, aulkien jolasa eta beste hainbat.
  • 13:00-14:30 Sukalki-lapikoen aurkezpena, trikitixaren doinuek lagunduta.
  • 17:00 Sukalki-txapelketaren sari-banaketa.
  • 18:00 Herri-kirolak: txingak, abarketarena eta sokatira.
  • 20:30 Jaien amaiera.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun