Erabakitzeko eskubidearen aldeko adierazpenagaz bat egin du Gorlizko Udalak

Iker Rincon Moreno 2016ko uzt. 1a, 16:14
© Gorlizko Gure Esku Dago

Gorlizko Udalak aho batez onartu zuen atzo, ekainak 30, egindako osoko bilkuran Gure Esku Dago dinamikaren "Adierazpena". Gorliz eta Plentziako "Adierazpena" izeneko dokumentua hainbat herritarrek adostu zuten, eta Gure Esku Dago elkarteak mozio bana aurkeztu zuen udal bietan dokumentua bozka zedin. Lehenago Plentzian ere bozkatu eta onartu zen, baina ez aho batez. Beste alde batetik, Gorlizek eta Plentziak herri galdeketa egiteko data finkatu dute daborduko: 2017ko apirilaren 2a izango da, ADOS Uribe Kostako plataformako gainerako herriek hautatu duten bezala.

 

Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidearen adierazpena:

  1. Herri bat gara, erabakitzeko eskubidea dugu, herritarron garaia da.
  2. Euskal herritarrok eskubidea dugu gure estatus politikoaren gainean galdetuak izateko.
  3. Guk, Plentziako eta Gorlizeko herritarrok, konpromisoa hartzen dugu dagokigun eskubide hori aldarrikatzen jarraitzeko haren gauzatzea lortu arte.
  4. Ezinbestekotzat jotzen dugu erabakitzeko eskubidearen aldeko eragile sozial eta politikoek ituna egitea eskubidea gauzatzeko.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun