Uribe Kosta jaietan 2016

Santiagoak euskalduntzeko lau dinamizatzaile izango ditu Gorlizek

Iker Rincon Moreno 2016ko uzt. 22a, 13:36
Deabru Beltzak taldeak "Su á feu" ikuskizuna egingo du martitzenean.

Santiago jaiak uztailaren 23tik 26ra arte izango dira aurten. Udalerriko udako lehenengo jaiak izango dira, eta, egun horietan, bertako zein Gorlizera etorritako guztiek ondo pasatzeko hamaika aukera izango dituzte, berbarako: umeentzako jolasak, azokak, herri-bazkariak eta kontzertuak. Aurten, gainera, ospakizunetako hainbat ekintza edo ikuskizun dinamizatzeko lau aurkezle izango dira: Uxue Lekunberri, Julene Lekunberri, Urko Casas eta Alex Ygartua.

Horiek aukeratzeko, castinga egin zuten joan den ekainaren 23an. Hala, lau esatariek ondorengo saioak aurkeztuko dituzte, euskaraz edo hizkuntza bietan, jardueraren arabera: uztailaren 23ko gazteentzako jolasak, eta Habanera jaialdia; uztailaren 24ko txapelketa gastronomikoen sari-banaketa, eta umeentzako bigantxak; uztailaren 25eko bigantxak, errekortariak, playbacka eta kontzertuak; eta uztailaren 26ko txikientzako play-backa, umeentzako bigantxak, eta sari-banaketak, besteak beste. Lau aurkezleek 250 euroko ordainsari bana jasoko dute, jaietan egindako lanagatik.

Egitaraua:

Uztailak 23, zapatua

  • 11:30-14:00 Eskubaloi tailerra, 7-12 urte bitartekoentzat, Elizako plazan.
  • 14:00 Poteo musikatua, elektrotxarangagaz.
  • 15:00 Herri-bazkaria. Txartelak Kultur Etxean eros daitezke agortu arte, edo, gehienez, uztailaren 15era arte.
  • 16:30 Gazteentzako jolasak, Elizako plazan.
  • 19:45 Pregoia eta txupinaren jaurtiketa, Elizako plazan.
  • 20:00 Taldeen jaitsiera nagusia.
  • 22:00 Zezensuzkoa, Elizako plazan.
  • 22:30 Gorliz Pine-Groove Festival, Elizako plazan.
  • 22:30 Habanera eta Euskal Polifoniaren XXII. Jaialdia, Ibarreta Plazan.
  • 23:00-02:00 Jaietako Informazio Puntua: berdintasuna, jaietan, eta drogei buruzko informazioa.

Uztailak 24, domeka

  • 10:30    XXXVIII. Bakailao Txapelketa, Estratakoetxe parkean. Barbakoak edo gas suteak. Saltsa bertan prestatu behar da derrigorrez.
  • 11:00 XXX. Eskulangintza-azoka, egun osoan, tailerrakaz, Artzelu plazan.
  • 11:30 Zezen eta zaldi puzgarrien entzierroa, Elizako plazan eta Itsasbiden.
  • 13:30 Bakailaoen aurkezpena.
  • 13:30 Gazteentzako tortilla txapelketa, Estratakoetxe parkean.
  • 17:00 Eskulangintza-azoka, Artzelu plazan.
  • 18:30 XXI. Mozorro lehiaketa, eta desfilea, Itsasbide kaletik behera, fanfarreagaz lagunduta.
  • 19:30 Umeentzako bigantxak, fanfarreagaz.
  • 20:00 Errezitaldi poetiko musikala, Sertutxenan.
  • 22:00 Zezensuzkoa, Elizako plazan.
  • 22:30 Mozorro-gau tematikoa, eta kontzertuak, Ze Esatek, Porco Bravo eta Garilak 26 taldeakaz.
  • 23:00 Talky Big Band eta DJ Urbana Pop, Ibarreta plazan.

Uztailak 25, astelehena

  • 10:30 XXVIII. Nekazaritza-azoka, goiz osoan, Artzelu plazan.
  • 11:45 Triki-kantu-dantza-poteoaren kalejira, Elizako plazatik. Denok baserritar jantzita!
  • 12:00 Meza nagusia, Lirain abesbatzagaz.
  • 12:00-15:00 Haur-parkea, Itsasbide kalean.
  • 12:30 Gorlizko III. Kronoeskalada, Taberne Aurre kalean.
  • 12:45 Ohorezko aurreskua, eta Aratz taldearen dantzaldia, Elizako plazan.
  • 15:00 Herri-bazkaria. Txartelak Kultur Etxean eros daitezke agortu arte, edo, gehienez, uztailaren 15era arte.
  • 17:00 Goitibeherak, Taberne Aurre kalean.
  • 17:30 Ume eta gurasoentzako V. Xake partidak, Ibarreta plazan.
  • 18:30-21:00 Sagardotegi ibiltaria, San Pedro plazan.
  • 19:30 Bigantxak: Euskal Herriko errekortadoreen ikuskizuna, eta fanfarreagaz.
  • 20:00 Olerki-errezitaldia.
  • 21:00 Play-back txapelketa, Ibarreta plazan.
  • 22:00 Taberna ibiltaria, Ibarreta plaza eta inguruan.
  • 22:00 Kontzertuak, elizako plazan: The Coast, Late to Scream, Chalwa Band, Undecimo Mandamiento eta Gabezia.

Uztailak 26, martitzena

  • 11:00-15:00 Umeentzako jolasak, Ibarreta plazan.
  • 11:30 Zumba euskaraz, Elizako plazan.
  • 12:30 Aikido-erakustaldia, Elizako plazan.
  • 13:00 Nagusientzako luncha, Jubilatuen Etxean.
  • 15:00-17:00 Dantzaldia, Dico Bengalak gidatuta, San Pedro plazan.
  • 18:00 Kale-ikuskizuna: Haiek naiz, J.A. Agirre plazan.
  • 19:00 Play-back txapelketa, Ibarreta plazan.
  • 20:00 Umeentzako bigantxak, fanfarreagaz.
  • 20:30 Bertso saioa, Elizako plazan: Amets Arzallus, Aitor Sarriegi, Ohiana Iguaran, Peru Vidal.  Gai-jartzailea: Miren Loizaga.
  • 21:30 Kuadrilla eta taldeen igoera, Deabru Beltzak taldearen "Su á feu" ikuskizunagaz, eta jaien amaiera.
  • 22:30 Jaietako sari-banaketak, Elizako plazan. Gero, "Urri" erreko dute.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun