Ion Martinez Esnaola (Donostia, 1980) umorezko bakarrizketak egiten dabil 2002tik; antzerki-munduan ere murgilduta dago. Oraingo honetan, "Barrez blai" ikuskizuna eskainiko du, Plentzia eta Gorlizko euskara agenda bateratuaren barruan. Saioa bariku honetan, otsailak 17, izango da, 19:30ean, Gorlizko Sertutxena aretoan; sarrera, doan.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!