Nazioarteko dantzen erakustaldia egingo dute, zapatuan

Iker Rincon Moreno 2017ko api. 28a, 12:14
Aratz dantza taldekoak, artxiboko irudian.

Ohiturari jarraituz, apirilaren azkenengo zapatuan ospatuko dute Nazioarteko Dantza Eguna Gorlizen. Hala, hilaren 29an, askotariko estilotako dantzen emanaldiz gozatzeko aukera egongo da udalerrian.

Egitaraua bi zatitan banatuta dago: bata, eguerdian, eta, bestea, arrastian; hondartzako pasealekuan eta Ibarreta plazan, hurrenez hurren. Lehenengo saioa 12:30ean hasiko da, eta horretan balletaz gozatzeko aukera izango dute hondartzako pasealekuraino bertaratuko direnek. Ostera, arrastiko 07:00etan, ballet, street dance edo jazzaren estiloak ikusi ahal izango dira. Euskal dantzek ere euren tartea izango dute.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun