urt 05 Uribe Kosta
Joan den aste-akabuan gure kostaldea kolpatu zuen Bella izeneko ekaitzak eurite bortitzak eragin ditu hainbat egunez. Horren ondorioz, eskualdeko hainbat tokitako mendi-magalak behera etorri dira egunotan. Adibide gisa dugu Armintzako portuaren ondoko mendiko luizia, sare sozialetan bolo-bolo dabilen bideo honetan ikus daitekeenez.
urt 04 Gorliz
Azken egunotako euri-zaparraden ondorioz, luizi bat eragin dute Gorlizko itsasargira doan bidean. Adituek diotenez, ingurua ezegonkor dago, eta errepidea itxi zuen Ertzaintzak joan den zapatuan.