mar 27, 10:37 Gorliz
Apirilaren 6ko Athleticen Errege Kopako finala ospatzeko asmoz, mota askotako ekintzak egingo dituzte Gorlizen: aurpegi marrazketa, giza futbolina, diskofesta, pantaila erraldoia eta bideoen erakusketa, besteak beste. Arrastiko 17:30etik aurrera izango dira jarduerak, Elizako plazan.
Saitec ingeniaritza-enpresak positibotzat jo ditu Armintzako portuaren aurrean dagoen Demosath aerosorgailuaren emaitzak, eta 45.000 etxebizitzaren energia-beharrak hornituko lituzkeen EAEko lehen itsas parke eolikoa martxan jartzeko aurreikuspenak aurkeztu dituzte.