Kultura 2010-11-07 19:32

Euskarazko film laburren lehiaketa egingo dute Gorlizen

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Gorlizko Udal Euskara Zerbitzuak film laburren lehiaketa antolatu du azaroaren 27rako. Tokiko iturriek aipatu dutenez, parte hartzeko "16 urte baino gehiago eta 110 urte baino gutxiago izatea beharrezkoa da". Horiek, euren filma euskara hutsean grabatu beharko dute, ekimenaren helburua udalerriko lagunen artean euskara sustatzea baita, Udalak adierazi duenez. Lehiaketa goizeko 10etan hasiko da eta parte-hartzaileek arratsaldeko 6ak arte izango dute film laburra grabatzeko. Irabazleak 200 euroko saria jasoko du, eta bigarrenak 100 eurokoa. Sariak egunean bertan banatuko dituzte Urezarantzeko pabilioian, arratsaldeko zortzietan. Epaimahaia Lander Otaolak, Xabier Mendiak eta Eider Azkorrak osatuko dute. Lehiaketan parte hartzeko izen-emate epea hilaren 26ra arte egongo da zabalik. Argazkian, hainbat gazte grabazioa egiten Ikus-entzunezkoen Rallyaren iazko edizioan / cc-by-nc-sa Topagunea.
  Kultura 2010-10-28 16:52

Ingelesezko ipuin kontalaria izango da larunbatean Gorlizen

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Etzi, larunbatean, ingelesezko ipuinak kontatuko dizkiete umeei Gorlizko ikastetxean. Hitzordua arratsaldeko 6:30ean jarri dute eta, antolatzaileek jakinarazi dutenez, garaiz iristea beharrezkoa da, ateak 18:40ean itxiko baitituzte. Ekimena 4 urtetik gorako umeei zuzenduta dago eta sarrera doakoa izango da. Arduradunen arabera, Cataplina ipuin kontalariaren saio horretan istorio dibertigarri bat entzuteko aukera izango dute bertaratzen direnek. Antolatzaileek esan dutenez, haiek ez dute erantzukizunik hartuko umeengan. Bitartean, gaur ludotekaz ere goza dezakete Gorlizko neska-mutilek arratsaldeko 5etatik 7etara, kultur etxean. Argazkian, ipuin kontalari bat Gorlizen / © Gorliz.net.
  Hezkuntza 2010-10-27 14:48

Haur eskola berria bisitatu ahal izango dute bihar gorliztarrek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Dagoeneko amaitu dituzte haur eskolako lanak, Gorlizko Urezarantza auzoan. Gauzak horrela, ostegun honetan, urriak 28, gorliztar guztiak zentro berria bisitatzera gonbidatu ditu Emma Calzada alkateak. Bihar, ate irekien eguna egingo dute bertan, 10:00etatik 13:00etara. "Ordutegi horren barruan, interesa duten guztiek haur eskolako instalazioak ikusi eta ezagutu ahal izango dituzte", udal iturriek zehaztu dutenez. Amaitu egin da jada horretan izena emateko epea. Behin betiko zerrendak gaur ziren plazaratzekoak eta azaroaren 2an ekingo diote ikasturteari. Argazkian, hiru neskato jolasean / © Barrika.net.
  Kultura 2010-10-26 19:21

Antzinako erara egindako limonada dastatzeko aukera izango da bihar Gorlizen

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Bihar, asteazkena, elurtegiei eta txanbilean egindako limoi-urari buruzko hitzaldia eskainiko du Felix Mugurutza Montalbanek, Gorlizko erakusketa aretoan. Bertan, udalerrian hain ospetsua zen edariari buruz arituko da Aunia kultur elkarteko kidea. Izan ere, "txanbilean egindako limonada, udalerriko edaririk preziatuena izan da mendeetan zehar", antolatzaileek adierazi dutenez. Hori egiteko, mendietako elurtegietatik ekarritako izotza erabiltzen zuten. "Lan neketsua zen", gaineratu dutenez. Solasaldia arratsaldeko 7etan hasi eta limonada ospetsua dastatzeko aukera ere egongo da. Argazkian, XVII. mendeko elurtegia Kolitzan, egun mendizaleentzako aterpe dena / cc-by Egizu!.
  Jendartea 2010-10-21 21:16

Bi gizon larri zauritu dira Gorlizen izandako auto istripuan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Eguerdiko 14:20ak aldera auto istripua izan da BI-3151 errepidean, Gorlizko hilerriaren inguruan, Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez. Honda Civic autoak eta Toyota Land Cruiser markako lur orotako ibilgailuak elkar jo dute. Ezbeharraren eraginez, kotxean zihoazen bi lagunak ibilgailu barruan harrapatuta gelditu dira eta, ondorioz, beharrezkoa izan da suhiltzaileak bertara joatea, bikotea erreskatatzeko. Zaurituak 33 eta 43 urteko bi gizonezko dira eta Gurutzetako ospitalera eraman behar izan dituzte jasotako zauri larriengatik. Bi ibilgailuak galtzadatik erretiratzen zituzten bitartean, tokiko Udaltzaingoak eta Ertzaintzak trafikoa bideratzen ibili dira, errailetako bat moztuta gelditu baita. Argazkian, Ertzaintzaren trafiko kontrola / cc-by Irekia.net - Eusko Jaurlaritza.
  Jendartea 2010-10-13 01:04

Panpako luma-erratzak kontrolatzeko hitzaldia egingo dute ostiralean Gorlizen

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateak Cortaderia selloana edo Panpako luma-erratzaren kontrolari buruzko solasaldia antolatu du ostiral honetarako, urriak 15. Jendeak eduki ditzakeen galdera guztiei erantzuteaz gain, panpa errotik nola atera behar den praktikoki erakutsiko dute. Hitzaldia goizeko 11etan izango da Gorlizko lurzoru batean. Hala ere, interesatuak udaletxean ordu berdinean elkartzeko deia luzatu dute antolatzaileek. "Panpako luma-erratzaren kontrolak duen garrantzia gogorarazi nahi dugu. Jendearen lorategi edo landetan ager daitezkeenak kontrolatzeko erarik errazena, ebaki eta errotik ateratzea da, ez erretzea", jakinarazi dutenez. Argazkian, Panpako luma-erratza Lemoizen.
  Jendartea 2010-09-23 18:30

Urriaren 1etik aurrera gauez larrialdiak artatzeari utziko diote Gorlizen

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Osakidetzak egindako berrantolaketaren ostean, urriaren 1etik aurrera ateak itxiko ditu gauez Gorlizko Etengabeko Atentzio Guneak (EAG). Hala ere, ez dirudi Emma Calzada tokiko alkateari laket zaionik larunbat honetarako deitutako protesta. Hitzordua 13:00etan jarri dute udaletxe aurrean. Egia da larrialdietako zentroa ez dutela itxiko, tokiz aldatu baizik. Gorlizko ospitaletik kendu eta udalerriko osasun zentrora eramango dute, Jose Antonio Agirre plazara. Baina, murrizketa nabarmena izango da zerbitzuan. Egun, arratsaldez zein gauez (17:00-08:00) egoten da zabalik astegunetan (ostiraletik larunbatera 17:00etatik 09:00etara); 14:00etatik aurrera larunbatetan; eta 24 orduz igande eta jaiegunetan. Urriaren 1etik aurrera, ordea, astelehenetik ostiralera, 15:00etatik 24:00etara zabalduko dute; eta larunbat, igande eta jaiegunetan, 08:00etatik 24:00etara. Argazkian, Gorlizko erietxetik kenduko dute Etengabeko Atentzio Gunea / cc-by Javier Mediavilla.
  Kirolak 2010-09-23 12:30

Mountain bike lasterketa egingo dute igandean Gorlizen

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Igande honetan, irailak 26, XIX. Mountain Bike Gorliz 2010 lasterketa egingo dute, Europako Mugikortasun Iraunkorraren Astearen baitan. Mendibike elkarteak antolatuta, goizeko 9:30ean emango zaie hasiera martxa luze (40 kilometro), ertain (25 kilometro) eta laburrari (14 kilometro), horietan parte hartzeko gutxieneko adina 14 urte direla. 11:00etan, berriz, 4 kilometroko martxa txikia egingo dute. Larunbatean, hilak 25, eman ahal izango da izena kiroldegian, 11:00etatik 13:00etara; baita lasterketa hasi baino ordu erdi lehenagora arte ere. Txirrindulari federatuek 15 euro ordaindu beharko dute, federatuak ez daudenek 20 euro eta martxa txikian parte hartuko duten neska-mutilek 10 euro. Probak ez dira lehiakorrak. Gauzak horrela, parte-hartzaile guztiek kamiseta bat jasotzeaz gain, kirol materiala zozketatuko dute. Bestalde, kaskoa eramatea beharrezkoa izango da. Argazkia: cc-by-sa tonylanciabeta.
  Hezkuntza 2010-09-21 11:58

Azaroan zabalduko dute Gorlizko haur eskola

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Laster irekiko ditu ateak Gorlizko haur eskolak, itsas hiribilduko Urezarantza auzoan. Hori dela eta, izena emateko epea zabaldu du tokiko Udalak. Nahi duenak eskuragarri ditu eskari orriak herritarren arretarako bulegoetan. Eskaerak egiteko epea irailaren 30era arte egongo da zabalik. Urriaren 19an, berriz, behin-behineko zerrendak argitaratuko dituzte, ondorengo hiru egunetan, hilaren 20tik 22ra, erreklamazioak egiteko aukera emanez. Behin betiko zerrendak urriaren 27an plazaratuko dituzte eta azaroaren 2an ekingo diote ikasturteari. Argazkian, hiru neskato jolasean / © Barrika.net.
  Hezkuntza 2010-09-21 00:33

Plentziako itsas-estazioa aurkeztuko diete herritarrei ostegunean Gorlizen

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Plentzian gaur egin bezala, ostegun honetan, irailak 23, EHUk itsas hiribildu plentziarrean sustatutako Itsas Estazioaren nondik norakoak ezagutzera emango dituzte Gorlizen. 19:00etan jarri dute hitzordua udaletxeko batzar aretoan, tokiko erakundeak antolatuta. Zentroak itsasoko ekosistemaren osasunarekin, giza osasunean ingurumenaren aldaketak dituzten ondorioekin eta itsasoko baliabide biologikoekin zerikusia duten gaietan ikerketa eta prestakuntza sustatuko ditu. Argazkian, Plentziako antzinako itsas sendategian jarriko dute estazioa.
  Kirolak 2010-09-17 12:00

Mountain bike lasterketa egingo dute irailaren 26an Gorlizen

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Gorlizko Mendibike elkarteak datorren iganderako, irailak 26, antolatu du urteroko mendi bizikleta lasterketaren 19. edizioa. Goizeko 9:30ean emango zaie hasiera martxa luze (40 kilometro), ertain (25 kilometro) eta laburrari (14 kilometro), horietan parte hartzeko gutxieneko adina 14 urte direla. 11:00etan, berriz, 4 kilometroko martxa txikia egingo dute. Larunbatean, hilak 25, eman ahal izango da izena kiroldegian, 11:00etatik 13:00etara; baita lasterketa hasi baino ordu erdi lehenagora arte ere. Txirrindulari federatuek 15 euro ordaindu beharko dute, federatuak ez daudenek 20 euro eta martxa txikian parte hartuko duten neska-mutilek 10 euro. Probak ez dira lehiakorrak. Gauzak horrela, parte-hartzaile guztiek kamiseta bat jasotzeaz gain, kirol materiala zozketatuko dute. Bestalde, kaskoa eramatea beharrezkoa izango da. Argazkia: cc-by-sa tonylanciabeta.
  Jendartea 2010-09-17 00:24

Panpako luma-erratzak kontrolatzeko hitzaldia egingo dute Gorlizen

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateak Cortaderia selloana edo Panpako luma-erratzaren kontrolari buruzko solasaldia antolatu du urriaren 15erako. Jendeak eduki ditzakeen galdera guztiei erantzuteaz gain, panpa errotik nola atera behar den praktikoki erakutsiko dute. Hitzaldia goizeko 11:00etan izango da Gorlizko lurzoru batean. Hala ere, interesatuek Gorlizko udaletxean ordu berdinean elkartzeko deia luzatu dute antolatzaileek. "Panpako luma-erratzaren kontrolak duen garrantzia gogorarazi nahi dugu. Jendearen lorategi edo landetan ager daitezkeenak kontrolatzeko erarik errazena, ebaki eta errotik ateratzea da, ez erretzea", jakinarazi dute antolatzaileek. Argazkian, Panpako luma-erratza Lemoizen.
  Kultura 2010-09-14 21:03

Nagusi zein gazteentzako hainbat ikastaro antolatu ditu Gorlizko Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Gorlizko Udalak hainbat ikastaro antolatu ditu 2010-2011 ikasturterako. Helduentzat eta gazteentzat izango dira. Ikastaroren batean izena emateko orria udalerriko kultur etxean (Krutzeta kalea, 5ean) entregatu behar da, faxez ( 946 774 005) edo hauetako helbide batera bidaliz: gorliz[abildua]gorliz.net edo kultura[abildua]gorliz.net. Izena ematen dutenen kopurua tokiena baino handiagoa izatekotan zozketa egingo dute. Hasieran Gorlizen erroldatuta daudenen artean egingo dute eta gero besteen artean. Tokirik lortzen ez dutenek itxaron zerrendan egoteko aukera izango dute. Ordaindu beharrekoa ikastaroaren arabera izango da eta hiruhilero kobratuko dute. Familia ugariek %15eko deskontua izango dute, gazte txartela erabiltzen dutenek %10ekoa eta Gorlizen erroldatutako 15 eta 25 urte bitartekoek %50ekoa. Yogan erdia baino ez dute ordainduko 65 urtetik gorako gorliztarrek. Argazkian, tenisean aritzeko aukera izango dute nagusi zein gazteek / © Getxo.net.
  Kirolak 2010-09-08 15:10

Efren Vazquez eta Herri Torrontegi omenduko dituzte larunbatean Gorlizen

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Larunbat honetan, irailak 11, Efren Vazquez Derbi taldeko moto gidari bilbotarrari eta bere maisu Herri Torrontegiri egingo diete omenaldia. Izan ere, azken horren herrian, Gorlizen, antolatu du topaketa Stroopers motorzaleen elkarteak. Jardunaldia 10:00etan hasiko da eta 500 motorzale baino gehiago batzea espero dute antolatzaileek. Ekitaldien artean, motorrez 60 kilometro inguruko ibilbidea egingo dute Gorliz inguruko udalerrietan, Vazquez eta Torrontegi lagun dituztela. 20:00etan, berriz, egungo Europako trial txapeldun Jaime Busto gorliztarrak erakustaldia egingo du. Topaketan parte hartu nahi dutenek 10 euro ordaindu beharko dituzte. Horrek aukera emango die kamiseta oroigarria eskuratu zein jardunaldiari amaiera emango dion afarian izateko. Hala ere, hurrengo egunean, igandean, Plentzian izango dute lehiaketa-motor klasiko eta berrien erakusketa zaleek. Argazkian, Efren Vazquez motor gainean / cc-by-sa Adriaa4.
  Jendartea 2010-09-02 12:28

Edukiontzi eta koltxoi bana erre dituzte Gorlizen

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Hainbat ezezagunek papera birziklatzeko edukiontzi bat eta koltxoi bat erre zituzten atzo goizeko 11ak aldera, Gorlizen. Herrizaingo Sailaren arabera, oraindik ez dago argi sua zelan eragin zen eta, hortaz, ez dute baztertzen inolako teoriarik, tartean istripua, trauskilkeria edo kale erasoa izan izana. Izan ere, suaren abisua eman zuen auzokideak Gaminiz kaleko paper edukiontzi baten ondoan koltxoi bat erretzen ari zela jakinarazi zuen, eta garrak geroago egin zuten salto edukiontzira. Edozein kasutan, suhiltzaileek ez zuten arazorik izan sua amatatzeko. Pasa den ostiralean ere, bi kontainer kiskali zituzten Sopelako Akilino Arriola eta Etxebarri Zeharbide kaleetan. Kasu horiek kale erasotzat jo zituzten hainbat hedabidek. Argazkian, 2009ko abenduaren 6an, goizaldean, ezezagunek Leioan eragindako suteek 19 edukiontzi eta 8 ibilgailu kiskali zituzten. Geroago, eraso horiek gaixo psikiatriko bati leporatu zizkion Ertzaintzak.
  Politika 2010-08-31 17:59

Kartzela faxista batean hildako Andres Gangoiti gogora ekarri dute Gorlizen

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Andres Gangoiti Cuesta 23 urteko marinel gorliztarra zena "Beste historia bat da" izeneko erakusketa dela medio gogoratu dute Gorlizko kultur etxean. Frankistek espetxe legez erabili zuten Iruñeko Ezkaba mendiko San Kristobal gotorlekuan hil zen Gangoiti, tuberkulosiak jota, 1943ko abenduaren 26an. Aurretik, Lorenzo eta Luciaren semeari 30 urteko espetxe zigorra ezarri zioten Donostian egin zioten gerra-kontseiluan. "Matxinadarekin bat egitea" leporatu zioten faxistek, hots, Espainiako Errepublika eta Euzkadiko Gobernua Mola, Franco eta bestelako matxinoez defendatu izana. Argazkian, Gangoitiren hezurrak San Kristobalgo "botilen hilerria" esaten dioten hobi komunean topatu eta identifikatu zituzten, kartzelero batek botila baten barruan sartutako agiriari esker / © Aranzadi.
  Kultura 2010-08-20 16:04

Jaiak ospatuko ditu asteburuan Gorlizko Urezarantza auzoak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Larunbat honetan, abuztuak 21, Gorlizko Urezarantza auzoko jaiak batuko zaizkie Leioako San Bartolome auzoko zein Lemoizko Andra Mari festei eta Plentziako Antolintxu Egunari. Horrenbestez, goizeko 10etan hasita, koadrilen arteko futbol 7 txapelketaren finala, luncha, tortilla eta tute lehiaketak, umeentzako ikuskizuna, Arantz dantza taldearen dantzaldia... izango dira bihar paraje horretan. Bestalde, DJ Xaiborren eskutik etorriko da disko gaua, 20:30ean hasita (23:30ak arte). Tartean, suzko zezena izango da. Igandean, berriz, sukalki txapelketa izango da ardatza, Okarantxun. Hala ere, aurreko eguneko tortilla txapelketan bezala, barbakoak eta gas suteak soilik erabili ahal izango dira. Egurrik ez. Argazkian, Leioako San Bartolome auzoan bezala, Urezarantzan ere egongo da gozatzeko aukera.
  Kultura 2010-08-18 18:35

Empordako Ganbera Orkestrak kontzertua eskainiko du Gorlizen

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Ostiral honetan, abuztuak 20, IX. Udako Musika Jaialdiaren azken kontzertua egingo dute Gorlizko Andra Maria Sortzez Garbiaren elizan. Emanaldia 20:30ean hasiko da. Bertan, Empordako (Herrialde Katalanak) Ganbera Orkestrak bere 20. urteurreneko errepertorioa eskainiko du. Barroko garaiko musikatik gaur egungora errepaso bikaina egingo dute, tokiko iturriek zehaztu dutenez. Sarrera dohainik izango da, ohi den bezala. Bestalde, larunbatera arte, hilak 21, egongo dira ikusgai Gorlizko udal erakusketa aretoan, Carlos Arrolaren arte lanak. Artista horrek espresionismo abstraktu, collage, pop art eta street art estiloak ditu oinarri. "Arte kritikoa gizakia eta gizartearekiko eskaintzen du. Komunikabideak, publizitatea, argazkigintza, hiriko artean inspiratuta, Carlos Arrolak artearen bidez bizitzaren ikuspen kritikoa eskaintzen du", tokiko kultur iturriek azaldu dutenez. Erakusketan Critical t-shirts delako esparrua ere egongo da, Carlos Arrolak eta beste artista kolaboratzaile batzuk diseinatutako kamiseta ezberdinak agertuz. Argazkian, Gorlizko Andra Mari Sortzez Garbiaren eliza / © Gorliz.net.
  Kultura 2010-08-17 20:17

Gorlizko kiroldegi berrian horma-irudia margotu du Paul Ygartuak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Paul Ygartua nazioarteko artista oso sortzaile originala da eta lan bikain eta aintzatetsia ekoitzi du. Ingalaterrako Liverpool hiritik hurbil jaio zen, herri txiki batean. Bere aita euskalduna zen, Gorlizkoa, eta bere ama ingelesa. Liverpooleko arte eskola ospetsuan ikasi zuen, John Lennonen ondoan, 60ko hamarkadaren hasieran, eta egunero entzuten zuen The Beatles taldea The Cavern pubean, eguerdi partean. Ygartuak trebetasun berezia du tamaina handiko margo lanak zuzen zuzenean eta proiektorerik gabe egiten. Horrek, noski, muralgile ospe handia eman dio, eta bere lanek urrunetik ere bere artea ikustera datozen pertsonen arreta harrapatzen dute. Herriak biziberritzeko hainbat proiektutan egin du lan. Egitasmo ofizialen artean aipatzekoa da Vancouverreko mundu mailako erakusketan, Nazio Batuen Erakundearen pabilioirako sortutako horma-irudia: “Mundu batua” izenekoa. Erakusketako hamar lan onenen artean izendatu zuten hori. Ahal duen guztietan, Gorlizera, bere herri maitagarrira, etortzen da artista; eta bertan ere erakusgai ditu bere margo lanak. Horiek horrela, Gorlizko Udalak akordioa lortu zuen Ygartuarekin, etorkizunerako geratuko den obra handi bat egin dezan, non eta egin asmo duten udal kiroldegian. Dagoeneko, gai bereko bi koadro eginda ditu herrian, eta bi udal-eraikinetan kokatuta daude: udaletxean eta kultur etxean, hurrenez hurren. Argazkian, kiroldegia izango den udal-pabilioia egokitzeko obrak irailaren bukaerarako amaitzea aurreikusi dute eta dagoeneko bertan dago ikusgai Ygartuaren horma-irudia / © Gorliz.net.
  Kultura 2010-08-14 14:35

Udako zinema eskainiko dute abuztuko bi asteburutan Gorlizen

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Abuztuaren 15ean eta 28an, udako zinema eskainiko dute Gorlizko Eliz plazako pilotalekura joaten den ororentzat. Igande honetan, "Koruko mutilak" izeneko filma eskainiko dute euskaraz. Hilaren 28an, larunbatarekin, berriz, "Spanish movie" pelikula jarriko dute, oraingoan espainolez. Bi filmak gaueko 10etan proiektatuko dira eta sarrera doakoa izango da bertaratzen den jende guztiarentzat. Argazkian, "Koruko mutilak" filma / cc-by-sa dpcom.fr.

Nabarmenak

Zorion agurrak