api 16
Betiere 16 eta 29 urte arteko gazteentzat zuzenduta, hamaika ekintza antolatu ditu Berangoko Gazte Labak: ofimatika klaseak apirilaren 16tik 29ra, Biopatchwork tailerra apirilaren 18an, ohitura atomikoen kurtsoa eta eskalada ikastaroa apirilaren 20an, enplegu eta ikasketen bilaketa eta egunerokoa errazten duten aplikazioen informazioa apirilaren 30ean. Informazio guztia, hemen.
api 15 Gorliz
Urtero legez, hainbat jai ospatuko dituzte uda honetan Gorlizen: Santiagoak (uztailaren 24tik 28ra, biak barne), Andramariak (abuztuaren 2tik 5era, biak barne), Gandia (abuztuak 10), Urezarantza (abuztuak 17) eta Okarantxu (abuztuak 18). Hala, jai horietarako kalez kale saltzeko eskabideak aurkezteko epea zabaldu dute.