Jendartea 2005-06-03 16:12

Gorliz-Sahara elkarteak arratsaldean Bilbon egingo den Sahararen aldeko manifestaziora joateko deitu du

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Gorliz-Sahara elkartasun kolektiboak Saharako Arabiar Errepublika Demokratikoaren (SAED) Bizkaiko Lagunen Elkarteak gaur 19:30etan deitutako manifestazioarekin bat egin du eta lagun guztiak bertaratzeko deitu ditu. Hitzordua Espainiako Gobernuaren Azpiordezkaritzaren aurrean izango da, Bilboko Plaza Eliptikoan, Moyua metro irteeratik 50 metrotara. “Autodeterminazio eskubidea aldarrikatzeko, Marokoko polizi indar okupatzaileek burutzen duten errepresio bortitza atoan bertan behera uzteko eta giza eskubideen urraketen aurka protesta egiteko Mendebaldeko Saharako lurralde okupatuetan burutzen diren manifestazioen harira” egin dute deialdia antolatzaileek. Argazkian (Jabi Zabala), Saharan egindako protestaldia.
  Kultura 2005-05-06 20:00

Eskauten urteroko festa ospatuko dute Gorlizen 4.000 bat lagunek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Bizkaiko eskaut mugimenduak igande honetan ospatuko du Gorka Deuna urteroko jaia Gorlizko Pinudiko landetan, "Gure mundua, guztion mundua" lelotzat hartuz. Javier Carnicero Euskalerriko Eskautak Bizkaia elkarteko (EEB) kideak Bilbon egindako prentsaurrekoan azaldutakoaren arabera, "EEBk hurbiltasunetik eta elkar ezagutzetik kulturen arteko errespetua eta elkarrizketaren aldeko apustu gogorra duen giza mugimendua dela aldarrikatu nahi du" jaialdiaren bitartez. Guztira, 4.000 pertsona inguru bilduko direla uste dute antolatzaileek.
  Kultura 2005-05-04 23:28

Uztailan eta abuztuan neska-mutilentzako udalekuak egongo dira Gorlizen

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Aurreko udan bezala, aurten ere udalekuan antolatu ditu herrian bertan Gorlizko Kultur Etxeak, uztailan eta abuztuan. Besteak beste, 1993 eta 1999 bitartean jaiotakoei daude zuzenduta, 6 eta 12 urte arteko neska mutilei, alegia. Gainera, Gorlizen erroldatutakoek beherapena izango dute: herrian jaiotakoek asteko 25 euro ordaindu beharko dute; kanpokoek, berriz, 39 euro. Ordutegiari dagokionez, astelehenetik ostiralera izango dira udalekuak, 11:00etatik 14:00etara. Maiatza jarri dute izena emateko epea. Informazio gehiagorako: 946 774 000
  Kirolak 2005-04-28 22:31

Prest dituzte Gorlizen Done Jakue biderako hurrengo bi etapak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Done Jakue bidean barrena, 27 kilometroko ibilaldia egin zuten apirilaren 16an, Orreaga eta Larrasoaña artean (Nafarroan), Gorlizko Kultur Etxeak antolatutako bidaian izena eman zutenek. Bigarren eta hirugarren etapak, berriz, maiatzak 7rako eta 28rako antolatu dituzte, hurrenez hurren. Larrasoaña (argazkian, bertoko zubia) eta Zizur Txikia artean 20,7 kilometroko ibilbidea egiteko, goizeko bostetan abiatuko da autobusa Uribe Kostako herritik, 21:00ak aldera bueltan egoteko. Txangoaren salneurria 10 eurokoa izango da, 2095 0166 10 9104426829 kontu korronte zenbakian sartu beharrekoa. Informazioa eta izen ematea (apirilaren 30era arte), Gorlizko Kultur Etxean (94 677 40 00).
  Kultura 2005-04-27 01:38

Alexaren datuekin zoratuta - Jabi Zabala / kazetaria

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Alexa bilatzaileak bere nabigazio barra erabiltzen duten internauten nabigazio ohituretatik emandako sailkapenean oinarrituta, orraztapen partikularra egiten du Cybereuskadik, web baskoen ranking-a egiten. Ondoren, batzuek eta besteek aprobetxatu dute nork bere webak sailkapen horretan duen tokia nabarmentzeko. Alexaren sailkapen honek, ordea, ez du inolako fidagarritasunik. Hori esateko, nik ongi ezagutzen ditudan datuetan oinarritzen naiz: editatzen ditudan zerbitzarien estatistikak.
  Jendartea 2005-04-11 13:10

Gorlizko supermerkatu batean lapurtzen saiatu direlakoan lau gazte atxilotu ditu Ertzaintzak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Getxo, Leioa eta Erandioko hiru mutil eta neska bat atxilotu zituen igandeko goizeko hiruretan Ertzaintzak Gorlizko supermerkatu baten barruan. Izan ere, dendan zaratak bazirela esan zieten ertzainei auzokideek, EAEko Herrizaingo Sailak zabaldutako prentsa oharraren arabera. Ertzainak supermerkatuan bertaratu zirenean, oraindik barruan zeuden lau gazte atxilotu zituzten, guztiak 21 eta 22 urte bitartekoak.
  Kultura 2005-03-16 21:40

Done Jakueren bidera txangoa Gorliztik

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Done Jakueren bidean barrena, 27 kilometroko ibilaldia antolatu du Orreaga eta Larrasoaña artean (Nafarroan), apirilaren 16rako Gorlizko Kultur Etxeak. Autobusa goizaldean, 5:00etan, abiatuko da Uribe Kostako herritik, 21:00etan bueltan egoteko. Txangoaren salneurria 10 eurokoa izango da, 2095 0166 10 9104426829 kontu korronte zenbakian sartu beharrekoa. Informazioa eta izen ematea (apirilak 2arte), Gorlizko Kultur Etxean (94 677 40 00).
  Jendartea 2005-03-07 20:43

Gorlizen liburu erakusketa eta hitzaldia izango dira martxoaren 8ko ekitaldien ardatza

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Bihar ospatuko den Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, hainbat jarduera antolatu dituzte Gorlizko Kultur Etxean. Besteak beste, emakumeek egindako zein emakumeak gaitzat duten liburuen erakusketa egingo da bertan. 18:30ean, berriz, "Emakumea eta giza aldaketa. Estresa kontrolatzeko teknikak" izenburuko hitzaldia eskainiko dute erakusgelan ere bai.
  Kultura 2005-02-27 22:00

Argazki eta Diapositiba Lehiaketaren XIII. edizioa abian jarri du Gorlizko Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Argazki eta Diapositiba Lehiaketaren XIII. edizioa martxan da dagoeneko Gorlizko Udalaren eskutik. Txapelketan Gorlizen ateratako irudirik onenak sarituko dira eta argazki eta diapositiba irabazleak Udalaren kultur ondarea handitzeko eta udalerrian turismoa sustatzeko erabiliko dira. Interesatuek apirilaren 2an izango dute beren lanak aurkezteko epemuga. (Irudian, "Ardiak Gorlizen" Jabi Zabala kazetariaren argazkia, Sarean Photolog webgunetik hartua).
  Kultura 2005-02-13 18:58

Eskiatzeko asteburua prestatu du Gorlizko Kultur Etxeak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Otsailaren 25etik 27ra Formigalen (Huesca, Aragoi) eskiatzeko asteburuan izena emateko epea zabaldu du Gorlizko Kultur Etxeak. Asteburuan zehar hiru izarretako Nievesol hotelean ostatuta egongo dira bertara abiatutakoak, eta larunbatean eta igandean izango dute eskiatzeko nahibeste aukera. Interesatuek Gorlizko Kultur Etxean utzi behar izango dituzte izen-abizenak eta telefono zenbakia.
  Jendartea 2005-02-12 20:54

Gorlizen ere hartuko dituzte udan saharar umeak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Uztailean eta abuztuan errefuxiatuen kanpalekuetan bizi diren saharar umeak euren etxeetan hartzea duen garrantziaz herritarrak ohartarazi nahi ditu Gorlizko Udalak. Uribe Kostako beste hainbat udalerritan bezala "Oporrak Bakean" ekimenean parte hartzen du tokiko erakundeak, saharar herriarekin anaituta ere badago Gorliz. Berangon eta Sopelan dagoeneko hasi dira prestatzen kanpaina. Udan Saharako neska-mutilen bat hartu nahi duten gorliztarrek udal bulegoetatik igaro beharko dira martxoaren 4a bitartean. Informazio gehiagorako 94 677 01 93 telefono zenbakira ere deitzea badago.
  Kultura 2005-02-03 22:02

Umeak izango dira Gorlizko inauterien protagonistak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Ostiralean, otsailak 4, Gorlizko Ikastetxeko umeak, irakasleak, eta gainontzekoak eguerdiko hamaiketan irtengo dira kalejiran Gorlizko kaleetatik, mozorroturik. Larunbatean, otsailak 5, Lantzeko ihauteriena antzeztu eta dantzatuko da Gorlizen, Aratz dantza taldearen eskutik. Urtearen hasieratik daramate entsaiuak egiten, eta larunbatean arratsaldeko 7etan irten egingo dira Iberrebarri plazatik, handik Iberre auzotik Itsasbide kalera irtetzeko, eta geldiune pare batean dantzatu ondoren, Eliz plazan egingo da emanaldi nagusia. Eta horren ondoren txokolatada.
  Kultura 2005-02-02 19:10

Gorlizen ere aurkeztuko du lehenengo diskoa Travellin' Brothers blues taldeak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Travellin' Brothers 'hard-blues' soinuak jotzen dituen euskal taldea da eta joan den urtean Ondarroako Kafe Antzokian zuzenean grabaturiko "A Blues Experience. Live From Kafe Antzokia" diskoa aurkezteko bira egiten dabil. Taldeko iturriek jakinarazi dutenez, Castron joko dute bihar, Asiako hegoekialdeko kostaldeak jasan duen itsasikararen biktimei elkartasuna adierazteko jaialdi batean. Ondoren Euskal Herrira hurbilduko dira, ostiralean Donostiako Guardetxean eta otsailaren 18an Gorlizko New Tabern Clubean jotzeko.
  Kirolak 2005-01-24 12:20

Herri Torrontegiri egin dio elkarrizketa 'Bizkaie'k

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Orain zortzi urte utzi zion eliteko motoziklismoan lehiatzeari Herri Torrontegik, baina oraindik zaletu guztien oroimenean daude gorliztarrak lortutako garaipenak. Bederatzi urterekin, Trialeko Euskadi eta Nafarroako txapelketa irabazi zuen eta hamabost denporalditan, 128 sari nagusitan eta mundialeko 12 lasterketatan parte hartu zuen, tartean sari nagusi bi irabazi eta sei podiumetan sartu zen; era berean, 80ko motorrarekin munduko hirugarrena izan zan 1989an. Oraintsu, Dani Pedrosak 250 kategorian Munduko Txapelketea irabazi zuen motorra probatzerako orduan sentitutakoa eta beste hainbat konturen berri emateko elkarrizketa egin diote Torrontegiri Bizkaie aldizkarikoek, 94. alean.
  Jendartea 2004-12-27 22:29

Otsailean abiatuko da Sahararako karabana

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Euskadiko Sahararen aldeko elkarteek saharaui errefuxiatuen kanpamenduetara janariak bidaltzeko karabana bateratua antolatzen ari dira. Otsailean abiatuko da, Euskadin bildutako atun latak, azukrea eta emakumeentzako konpresak eramateko. Aurretik, karabana betetzeko janariak batzen ari gara herririk herri.
  Kirolak 2004-11-23 18:36

Andorrara eskiatzera Gorlizetik

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Abenduaren 3tik 8ra bitartean, Pas de la Casan (Andorra) eskia praktikatzeko irteera antolatu du Gorlizko Kultur Etxeak. Salneurria 366,50 eurotakoa da, bidaiak ez ezik, ostatua, erremonteak eta asegurua ere tartean daudela. Dena den, 1974ko urtarrilaren 1etik 1989ko abenduaren 31ra bitartean jaio eta Gorlizen erroldatuta daudenek %20ko beherapena izango dute; hortaz, 293,5 eurotan aterako zaiei bidaia. Udalak gazteentzako antolatzen ari den kirol eta aisialdi jardueren artean kokatzen da irteera.
  Jendartea 2004-11-19 12:37

Gorliz Irratiak programazio berria aurkeztuko du gaur jai giroan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Gaur gauean aurkeztuko du Gorliz Irratiak ikasturteko programazio berria. Gaueko 10etan jarri dute hitzordua emisorako esatari zein DJek, herriko New Tavern Club ostatuan. Bertan, DJen lanez aparte, opariak, luntxa eta musika ekitaldiak izango dira. Tartean, "Nobel Music" irratsaioaren esatariak diren Arturo eta Tatianak abestuko dute, nahiz eta beste konpromezu batzuk direla-eta berandu helduko direla abisatu. Gorlizko udal irratiaren jaia irekia izango da eta gorliztar zein uribe kostako lagun guztiei bertaratzeko gonbita egin diete.
  Kirolak 2004-11-12 22:32

Juanito Urrutia zenari omenaldia egingo diote igandean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Pilotazale handia eta herrian kirol horren bultzatzailea izan zen Juan Urrutia Arostegiri omenaldia egingo diote igande honetan Gorlizen. 12:30ean emango zaie hasiera ekitaldiei bertoko Pilota Eskolakoek jokatuko duten lehenengo partidarekin. Bide batez, denboraldi honetarako daukaten taldea aurkezteko aprobetxatuko dute. 13:00etan, berriz, Urrutiaren oroimenezko plaka desestaliko du Gorlizko pilotalekuan bere alargunak eta udal arduradunek hainbat oroitgarri emango dizkiete senideei.
  Kultura 2004-10-11 23:51

Nafarroa Oinezerako autobusa jarri dute Gorliztik

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri "lizarran@euskaraz.bai" lelopean, igande honetan (urriak 17) ospatuko da Lizarran Nafarroa Oinez 2004, bertako ikastolak antolatuta. Hain zuzen ere, bertara joateko autobusa antolatu du Gorlizko Kultur Etxeak. Urriaren 14ra arte egongo da izena emateko epea, 94 677 40 00 telefono zenbakira deituta.
  Kultura 2004-10-08 22:47

Perretxikoak ikusi eta dastatzeko aukera egongo da igandean Gorlizen

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Plentziako Perretxiko Elkarteak antolatuta, Gorlizko III. Perretxiko Jardunaldia ospatuko da igande honetan, 8:00etatik 14:00etara, herri horretako Iberre auzoan. Bitarte horretan, mota askotako perretxiko, ziza eta onddoak egongo dira ikusgai. Igaz 300etik gora perretxiko mota egon ziren ikusgai. Horietako batzuk dastatzeko aukera ere edukiko dute bertara joaten direnek. Gainera, umeentzako lehiaketa prestatu dute, perretxiko bakoitzaren izena igartzeko gai diren.

Nabarmenak

Zorion agurrak