LAB sindikatuko beharginek Gorlizko Udalari eskatu diote udal lanpostuak indarkeriarik gabeko guneak izateko neurriak har ditzala

Nahia Martinez Gondra api 25, 16:49 Gorliz

Gorlizko Udaleko LAB sindikatuko atal sindikalak udaltzainen artean izandako gatazkaren harira adierazi du gertakariak "erabat gaitzesgarriak" direla eta eraso matxista izan dela. "Beste behin ere, agerian geratu da justiziaren izaera patriarkala, erasotzaileen inpunitatea ahalbidetzen duena", deitoratu dute. Horregatik, Gorlizko Udalari eskatu diote udal lanpostuak espazio seguruak eta inolako indarkeriarik gabekoak izateko neurriak har ditzala.

Sorginen Alabak-ek elkarretaratzea deitu du bere kidearen jazarpenengatik baja eskatu zuen Gorlizko udaltzaingoaren epaia artxibatu dutela salatzeko

Nahia Martinez Gondra api 23 Gorliz

2019ean, Gorlizko emakume udaltzaingo batek tratu iraingarria eta sexu izaerako jokabide desegoki larriak sufritu zituela salatu zuen bere kidea zen gizonezko batengatik. Horren ondorioz, 2021an baja eskatu zuen. Duela egun gutxi, artxibatu egin dute emakumeak bere kideari jarritako denuntzia. Izan ere, Bilboko Lan Arloko 2. zenbakiko Epaitegien eta Bizkaiko Probintzia Auzitegiaren arabera, "emakumeak salatutako jokabideak ez dira behar bezain argi aurkeztu". Horregatik, Sorginen Alabak taldeak elkarretaratzea deitu du biharko, apirilaren 24rako, Gorlizko Udaletxe plazan, 19:00etan.

Gorlizko eliza, Gorliz
Gorlizko eliza, Gorliz

AEMET-ek emandako informazioa