Bazkidetza

Eguaztenero HIRUKA astekaria jaso gura duzu zure helbide elektronikoan? Bestelako abantailez gozatu gura duzu?

HIRUKA komunikazio-taldearen egitasmoa bultzatzeko hainbat bide dituzu; baina, lehenengo, hori egiteko arrazoiez hausnartzera gonbidatzen zaitugu:

Pentsa dezakezu, “zertarako egin diru-ekarpena, doan eskura badezaket? Etxeko postontzian jasoko ez badut… Zer onura eskainiko dit Bazkide ala HIRUKAlagun egiteak, doan eskuratuko duenaren parean?”.

Mesedez, egizkiozu zeure buruari beste galdera hauek ere: “HIRUKA lako euskarazko komunikazio-egitasmo bat beharrezkoa da Uribe Kostan? Uribe Kostako euskaldunok behar dugu halako komunikabide bat? Non irakurriko ditut euskaraz eskualdeko udal, jendarte, kultur edo kirol taldeen eta abarren albisteak? Non uribekostarren istorioak eta historiak? Uribekostarren askotariko iritziak? Uribe Kostako gaur eguneko zein antzinako argazkiak? Halako komunikazio-egitasmo bat garrantzitsua da gure eskualdeko euskararen normalizazio-prozesuan?”

Doan eskura dezakezu, bai, hamaika lekutan, baina zure bultzada barik, proiektuak ez du inoiz aurrera egiterik izango. Neu, zeu eta geu garelako HIRUKA; Geure gura eta behar zaitugu.

Egitasmoaren bultzatzaile izateko modu bi dituzu:

  • BAZKIDE bihurtuz
  • HIRUKALagun bihurtuz

HIRUKAlaguna zein HIRUKAbazkidea izateak onurak eduki badauzka:

Batetik, Uribe Kostako euskarazko komunikazio-taldearen bultzatzaile eta partaide izango zarela, Uribe Kostako euskararen normalizazioa eta erabilera bultzatzeko eta horretan ekiteko helburua eta eginbeharra dituen baliabide eta bitarteko honetako kide, lagun eta protagonista izango zarela; zure ekarpenagaz astekaria, atari digitala eta irratia bizi daitezen taupada izango zarela. Eskualdeko informazioa euskaraz jasotzea egikarituko duzula.

Bestetik, paperezko astekaria kalean egon baino lehenago irakurtzeko aukera izango duzula (horren pdf-a zure helbide elektronikora helaraziko dizugulako argitaratu baino lehenago), zozketetan lehentasuna izango duzula; publizitatean deskontuak; zorion-agurrak eta doan jartzeko aukera, eta aurrerantzean abantailak eskainiko dituen HIRUKAtxartela (garatze-bidean dago) izango duzula.

 

HIRUKA Kooperatiba Elkartearen BAZKIDEAK:

Egitasmoan barru-barrutik parte hartzeko aukera eskaintzen du; proiektuaren ibilbidea zehazteko hausnarketetan eta prozesuetan erabakitzeko ahalmena (maila ezberdinetan) dute bazkideek. Mota bitako bazkideak daude: Bazkide Erabiltzaileak eta Bazkide Laguntzaileak. (Hauetariko bazkidetza mota bat aukeratuz gero, estatutuen kopia bat jaso eta bazkidetza formalizatzeko dokumentuak bete beharko dituzu). Aukera horien informazio gehiago eta sakonagoa jasotzeko, ipini zuzenean gugaz harremanetan: hirukakoop@hiruka.eus / 944 911 337

 

HIRUKAlaguna:

HIRUKAlaguna izatea, proiektua beharrezkotzat eta garrantzitsutzat jotzea da; egitasmoari zure bultzada ematen diozu urtero diru-ekarpen bat eginez, paperezko astekaria, agerkari digitala eta etorkizuneko irratia garatu ahal izateko.

Zenbatekoa zuk aukeratuko duzu, baina gutxienekoa 35 euroan finkatu dugu.

HIRUKAlaguna izatea erabaki baduzu, alboko laukian zure datuak bete besterik ez duzu egin beharko.

Aldez aurretik zure bultzada eskertuz,

Gero arte

Zalantzarik baduzu, idatzi edo deitu lasai!

HIRUKA, Uribe Kostako euskarazko komunikazio-taldea

HIRUKA Kooperatiba Elkartea

Tel.: 944 911 337 / 688 693 195

hirukakoop@hiruka.eus

Martikoena 16, 2. solairua. 48992 Algorta (Getxo)