Hezkuntza  Getxo 2018-09-27 13:54

Getxoko Udalak diru-laguntzak banatuko ditu seme-alabak eskolatzeko gastuei aurre egiteko

 Getxoko Udalak diru-laguntzak banatuko ditu seme-alabak eskolatzeko gastuei aurre egiteko

Hasi berri den ikasturterako Getxoko Udalak udalerriko familiei eskaintzen dizkien diru-laguntzetarako eskaerak aurkez daitezke daborduko, urriaren 26ra arte. Laguntza horiek seme-alaben eskolatzeko gastuak ordaintzeko dira; horretarako, 150.000 euro bideratuko ditu Udalak.

  Hezkuntza  Getxo 2018-09-27 08:30

Aixerrota institutuak tinko salatu du Maguette Mbeugouren hilketa

Aixerrota institutuak tinko salatu du Maguette Mbeugouren hilketa

Sopelan Uribe Kostako Emakumeen Kontseiluak egin legez, Getxon ere elkarretaratu ziren Maguette Mbeugou jatorri senegaldarreko emakume bilbotarraren hilketa gaitzesteko; hala, Aixerrota Institutuaren patioan dozenaka pertsona batu ziren.

  Hezkuntza  Uribe Kosta 2018-09-24 10:49

Leire Imaz: "Maskulinizatutako jakintza-arloen eskaintza gutxituz doa EHUn, zorionez"

Kepa Ugarte Martiarena

Leire Imaz: "Maskulinizatutako jakintza-arloen eskaintza gutxituz doa EHUn, zorionez"

EHUko Berdintasunerako zuzendari izendatu zuten Leire Imaz Zubiaur Zuzenbide irakasle algortarra, 2017ko otsailaren 2an. Gaur egun, hirugarren Berdintasun Plana osatzen dabiltza unibertsitateko eragileak.

  Hezkuntza  Plentzia 2018-09-20 17:52

Plentziako ume-eskola margotu dute

Plentziako ume-eskola margotu dute

Ikasturte berriari hasiera eman baino lehen Haurreskola barrutik margotu dela jakinarazi du gaur Plentziako Udalak.

  Hezkuntza  Uribe Kosta 2018-09-10 17:08

"Finantzazio egonkorra eta nahikoa" eskatu du Nekane Balluerka errektoreak EHUren ikasturte-hasierako diskurtsoan

"Finantzazio egonkorra eta nahikoa" eskatu du Nekane Balluerka errektoreak EHUren ikasturte-hasierako diskurtsoan

Nekane Balluerka EHUko errektoreak adierazi du unibertsitateak erakundeen finantzazio nahikoa eta egonkorra behar duela 2019-2022 epealdirako, "unibertsitateak berak baliabideak lortzeko daukan erantzukizuna ahaztu gabe". 2018-19 ikasturtearen hasiera-ekitaldia egin dute gaur Leioa-Erandioko campusean; bere berbaldian, unibertsitate "bikaina eta ez-elitista" izateko helburua defendatu du Balluerkak.

  Hezkuntza  Uribe Kosta 2018-08-16 14:01

EHU, munduko 400 unibertsitate onenen artean

EHU, munduko 400 unibertsitate onenen artean

Euskal Herriko Unibertsitateak koska bat gora egin du urtero argitaratzen den unibertsitate onenen Shanghai rankingean, eta honenbestez, ex aequo kokatuta dago 301 eta 400 postuen artean. Munduan dauden 20.000 unibertsitate ingurutik 1.300 baino gehitxoago aztertzen ditu sailkapen ospetsuak, eta lehenengo 500en izenak argitaratu.

  Hezkuntza  Leioa 2018-07-12 12:04

Unibertsitatera sartzeko ezohiko probak egin dituztenen %86,30ak gainditu du

Unibertsitatera sartzeko ezohiko probak egin dituztenen %86,30ak gainditu du

Lehenengo datuen arabera, EHUn Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioko ezohiko azterketa egiteko izena eman zuen 1.384 ikasletatik 1.147k gainditu dute USEa; hortaz, ikasleen %86,30ak gainditu du.

  Hezkuntza  Leioa 2018-07-03 17:01

Selektibitatearen ez ohiko deialdia hasiko dute bihar

Selektibitatearen ez ohiko deialdia hasiko dute bihar

Eguazten honetan, uztailaren 4an, 08:45ean, Euskal Autonomia Erkidegoko Batxilergoko 1.407 ikaslek hasiko dituzte Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioaren (USE) probak EHUn, ezohiko deialdian. Horiei gehitu behar zaizkie Lanbide Heziketako goi-mailako ziklo bat egin duten 21 ikasle.

  Hezkuntza  Leioa 2018-06-22 19:07

Ikertzaile gazteen prekarietate-egoera salatzeko, erreklamazioak aurkeztu dituzte EHUko erregistroetan

Topatu.eus

Ikertzaile gazteen prekarietate-egoera salatzeko, erreklamazioak aurkeztu dituzte EHUko erregistroetan

EHUko doktoretza aurreko ikertzaileek protestak egin zituzten atzo Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako campusetan. Kontratu-amaieragatik kalte-ordainak eskatzeko erreklamazioak aurkeztu dituzte unibertsitateko erregistroetan.
  Hezkuntza  Uribe Kosta 2018-06-15 18:33

UEUk 35 jardunaldi eta tailer eskainiko ditu udako ikastaroetan

UEUk 35 jardunaldi eta tailer eskainiko ditu udako ikastaroetan

Udako Euskal Unibertsitateak 35 ikastaro, jardunaldi eta tailer antolatu ditu aurten, 46. Udako Ikastaroen baitan. Izena eman daiteke ikastaro bakoitza hasi baino astebete lehenagora arte.

  Hezkuntza  Leioa  Uribe Kosta 2018-06-13 15:39

"Mediku on eta euskaldunak gara!"

Argia.eus

"Mediku on eta euskaldunak gara!"

Aurten ere, ozen mintzatu dira ikasleak EHUko Medikuntzako graduazio-ekitaldian. Euskarazko ikasketak aldarrikatzeaz gain, praktiketan ikasleek maiz jasotzen duten tratu txarra eta emakumeek jasan behar izaten duten matxismoa salatu dute (bideoa albiste bukaeran).

  Hezkuntza  Getxo 2018-06-06 17:42

Isabel Celaá izendatu dute Espainiako Hezkuntza ministro

Isabel Celaá izendatu dute Espainiako Hezkuntza ministro

Isabel Celaá Diéguez areetarra (Bilbo, 1949) izango da Pedro Sánchezen Gobernuko Hezkuntza ministroa eta bozeramalea, presidente espainiarraren inguruko iturriek albiste-agentziei baieztatu dietenez. Patxi López lehendakari izan zen garaian Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua izan zen.

  Hezkuntza  Leioa 2018-06-06 11:49

Selektibitatearen kontrako elkarretaratzea egin dute Leioako campusean

Selektibitatearen kontrako elkarretaratzea egin dute Leioako campusean

"Hau ez da gure hezkuntza, !" goiburupean, hainbat ikasle batu da Ikasle Abertzaleak taldeak Leioako campuseko Mikel Laboa plazan egindako kontzentraziora.

  Hezkuntza  Leioa 2018-06-05 17:45

Selektibitatearen kontrako elkarretaratzea egingo dute Leioako campusean

Selektibitatearen kontrako elkarretaratzea egingo dute Leioako campusean

"Selektibitateari ez!" goiburupean, Ikasle Abertzaleak taldeak deituta elkarretaratzeak egingo dituzte eguazten honetan, ekainaren 6an, EHUn eta NUPen. Hala, Leioako campusean 11:00etan batuko dira, Mikel Laboa plazan.

  Hezkuntza  Leioa 2018-06-05 17:30

EHUn Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioa egingo duten ikasleen kopurua %5,5 igo da

EHUn Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioa egingo duten ikasleen kopurua %5,5 igo da

Eguazten honetan, ekainaren 6an, aurten Euskal Autonomia Erkidegoan Batxilergoa bukatu duten 10.447 ikaslek Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioa (USE) hasiko dute EHUn. Batxilergoko ikasleei goi mailako heziketa ziklo bat egin duten beste 804 ikasle gehitu behar zaizkie. Iazko datuakaz alderatuta, igoera nabarmena egon da; %5,5 gehiagok egingo ditu probak. Ikasleen gehiengoak euskaraz egingo ditu azterketak.