api 17, 16:50 Urduliz
Astelehenean, apirilak 15, hasiera eman zioten Urez Ur Fest jaialdiari, Urdulizko kultur etxean. Xede nagusia da ume zein nagusiek itsasoa ezagutzea eta bere egoeraren inguruko kontzientziazioa zabaltzea. Hala, horretan aritu dira gaur 6-12 urteko umeak argazki erakusketagaz eta tailer praktiko ezberdinez lagunduta. HIRUKA ere bertan egon da, eta umeek itsasoan zehar egiten ari diren bidaia horren argazki batzuk izoztu ditu.
api 17, 13:56 Sopela
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak hasiera batean apirilaren 29rako aurreikusita zegoen bilera aurreratu du, eta Sopelako Udaleko eta hezkuntza-komunitateko ordezkariei dei egin die apirilaren 24an, hurrengo eguaztenean, funtsezko topaketa bat egiteko. Jokin Bildarratz egungo Hezkuntza sailburuak deitutako bileraren helburua izango da ikastetxe berri baten eraikuntzan aurrera egiteko emango diren pausoen berri ematea eta Sopelan eskainiko den hezkuntza eredua zehaztea.