Itsasoaren gainazalaren tenperatura-igoerak makroalgetan izan duen eragina aztertu du Olatz Arriaga doktoregai getxoztarrak

Erredakzioa api 10 EHU   Getxo

Azken lau hamarkadetan itsasoaren gainazalaren tenperatura-igoerak makroalgen komunitateetan izan duen eragina aztertu du EHUko ikerketa-talde batek. Bizkaiko kostaldeko eremu batean sakonera-puntu desberdinak ikertu dituzte eta ikusi dute egituratzaileak diren afinitate hotzeko espezieak gero eta urriagoak direla. Aldiz, afinitate beroko espezie txikiak ugaritu egin dira. Ondorioz, hainbat funtzio ekologiko jokoan daudela ohartarazi dute.

Orain arte inguruotan inbentariatuta ez zegoen espezie bat aurkitu dute Getxon: okil beltza

Erredakzioa api 10 Getxo

Getxoko Udaleko Ingurumen Unitateko Faunaren Jarraipenerako taldeak duela gutxi aurkitu du picidae familiako espeziekoa den txori bikote bat. Espezie Mehatxatuen EAEko Katalogoan sartuta dago, "Arraroa" kategorian, eta orain arte Getxon inbentariatu ez den txoria da: okil beltza (Dryocopus martius).