Iritzia 2003-11-09 21:09

'Lea-Artibaiko Hitza', zorionak! - Kepa Ugarte / UKBERRIko koordinatzailea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Igandean, Berria eskuetan zabaldu, eta hara non hartu nuen eguneko pozik handiena, albisteei lehendabiziko begiradatxoa ematearekin batera. Izan ere, zorionekoak dira Lea-Artibaiko euskaldunak; eta baita euskaltzale guztiak ere. Astelehen honetatik aurrera, berriro ere, egunez egun informazioa euskaraz jasotzeko aukera edukiko dute eskualde horretako biztanleek. Dena den, Lea-Artibaiko Hitza ez da izan, herri informazioa lantzeko asmoz, Bertako Hedabideak enpresak (Euskarazko Komunikazio Taldea, EKT) emandako lehenengo pausoa. 2001eko abenduan Gipuzkoako Tolosaldean hasi, gero Oarsoaldera zabaldu, eta azkenik, Bizkaian barrena abiatu da egitasmoa. Duda barik, ez dira, ez, alferrekoak izan euskaltzaleok egindako ahaleginak. Euskaldunon Egunkariaren aurkako erasoaren aurrean, ozen entzun zen guztion arrenkura; eta azkenaldian, Euskal Herriak eta euskarak jasaten ari diren erasoen aurrean ere ez gara isilik egon. Gainera, gure hizkuntzaren inguruan indarrak batu beharraren eredu argia da Lea-Artibaiko Hitza. Eskualdeko euskara taldeek eta gizarte eragileek ere buru belarri dabiltza ekimen honetan. Uribe Kostako Hitza ahal den lasterren heltzea espero dugu.
  Iritzia 2003-11-08 22:29

Frantzesa eta gaztelania euskara bezala - Igor Elordui / AEKko kom. arduraduna

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Ezin dut ebitatu Rabanerari Gracita Moralesen antza hartzea “¡señoritoooo!” deiadarka. Egunotan telebista espainiarraren El club de la comedia eta Cine de Barrioren arteko nahaste baten traza hartzen diodan zurrunbilo birtual batean murgilduta bizi naizela ematen dit telebista ikusi, irratia entzun edo egunkaria irakurtzen dudan bakoitzean. Eta Arturo Fernandez, Alfredo Landa eta halako piloa etortzen zaizkit burura albistegi eta egunkarietako orriei so paratzen naizenetan. Kezkatuta nago. Sikiera Basetxea edo Klaudio Landa gogoratuko balidate.. baina ez, beste horiek dira nire erreferenteak antza eta ez dakit norena den errua baina horrela da. Kristo bat eginda daukat burua.
  Iritzia 2003-11-08 11:07

Eta gazteentzako lokalak?

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Inazio Etxebarria 'Guzurti'

Gazteriaren inguruan Getxoko Udalarekiko dudan iritzia guztiz ezkorra da, gazteek ez daukate lokalik guk genituen moduan eta horregatik, kritikak kalera zabaldu dira. Aldarrikatzen dudana 14-21 urte bitarteko gazteentzako bilerak egiteko lokal gehiago egotea, horregatik, Getxoko gazteriarentzako interesa duten gaietan esku-hartzea eskatzen diogu Udalari.
  Iritzia 2003-11-08 11:01

Komunikazioa? - Fredi Paia / bertsolaria

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Komunikabide berri baten jaiotzan zer gai hoberik komunikazioa bera baino? Komunikazioaren gizartean bizi garela diote adituek. Ekonomia berriaren oinarri dira telekomunikazioen munduaren garapen teknologikoak ahalbideratu dituen kostu murrizpen eta negozio berrietarako aukerak. Lurrikara honen epizentroa; internet. Sarearen bidez lan egiteak erosotasun eta efizientzia biderkatu ditu gure eguneroko zereginetan, mundua lehenago zelakoa zen ere gogoratu gura ez dugula. Informazio fluxuen abiadura eta bolumenak ikaragarri egin dute gora, urrun bizi diren lagun eta lankideekin kontaktuan egoteko zein lanari ekiteko benetako baldintzak orain gutxi heldu dira gure eskuetara.