Iritzia 2004-01-16 22:37

Ez ete du inork morroi hau geldiaraziko? - Unai Brea / Kazetaria

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Lurra txiki bilakatu zaio, nonbait. Berton konkistatzeko ezer gutxi geratzen zaiola-eta, George Bush eskuin muturreko fanatikoak Ilargiari begiratzen dio orain. AEBetako enbaxada ireki gura du han, barra eta izardun bandera zoluan tinko ezarri eta beharbada guztiona ei den satelitea berrogeita hamaikagarren estatu izendatu. Pena da (Bushen ikuspegitik, jakina), Ilargian ez dagoela biztanlerik (dakigunez behintzat; egotekotan, oso ondo ezkutatuta egon dira orain arte, eta are hobeto ezkutatuko dira Bushen asmoen berri jakin bezain laster), eta konkista berria nahiko era paketsuan egin beharko duela Etxe Zurikoak, ohi eta atsegin duen estilotik urrun samar.

Biztanlerik ez badago, nori egotzi terrorismo delituren bat edo suntsipen handiko armak AEBen baimen barik egin izana? Nor zanpatu? Nor hil? Izan ere, bada petroliorik Ilargian? Ez dirudi. Martera bialdu duten tramankuluak ere jo ta ke dihardu inbasio baterako aitzakia bila (eurek ikerketa zientifikoa egiten ari direla diote, baina nik ez dut sinesten), eta oraingoz ez du tutik topatu.

George Bush Historiako tiranorik handienetako baten modura agertuko litzateke etorkizunean, Historia idazten dutenak beraren diskurtsoak idazten duten berberak ez balira. Horren ordez, mundu honetara pake santua ekarri zuen eta Ilargiko pakea betiko urratu zuen gizontzat agertuko da. Berriki jakin dugu Iraken inbasioa 2001eko Dorre Bikien aurkako erasoa baino lehenagotik zegoela erabakita, baina bost axola; AEB pakearen eta demokraziarik berme sendoena da planeta zahar honetan, eta hala onartzen ez duenak egurra baino ez du merezi.

Mundua zorotuta dagoela aspalditik genekien, baina oraintxe ari gara konturatzen bertan agintzen duena ere zoro samarra dela. Zoro arriskutsua gainera. Txoko honetatik, erretiroa lehenbailehen har dezala opatzea besterik ez zaigu geratzen. Eta ahal dela, Ronald Reaganek bezain osasuntsu goza dezala. Baina erne: ondotik etorriko dena beharbada are okerragoa izango da. Ameriketan edozer da posible.
  Iritzia 2004-01-15 23:19

Salba ditzagun gure balea txikiak - Xabier Kintana / EHUko irakaslea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Segur aski istorio hau duela hamabost bat mila urte hasi zen, azken glaziazioaren amaieran. Garai hartan, hegoaldeko animalia batzuk ordura arte izotzek estaltzen zituzten lekuetarantz hedatzen hasi ziren, bizi-eremu berrien bila. Animalia horietako batzuk Euskal Herriaren hegoaldean gelditu ziren, Arabako lautadan eta Nafarroako lurralde lehorretan, iparraldeagoko klima hezea eta zoru belartsua haien bizimodurako desegokiagoak zirelako.
  Iritzia 2004-01-14 21:49

Futbolak elkartzen gaitu - Nahikari Ayo / Bertsolaritza irakaslea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Urtarrilak 11, goizeko hamarrak, iratzargailua joka dabil. Ez daukat jaikitzeko gogorik, baina lana lana da eta gorantza, ze erremedio! Leioako Udaletik jaso nuen deia ostiralean, igandean “Mundialito” delakoaren finala zegoela eta aurkezle bat behar zutela euskaraz eta erdaraz aritzeko. Baietza eman nuen eta Sarrienako futbol zelaietara abiatu nintzen lokartu aurpegiarekin.
  Iritzia 2004-01-13 22:09

Go eta Software Librea - Osoitz Elkorobarrutia / Zuhar-eko langilea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Go

Go Txinan sortutako joko bat da, orain dela 3.000 edo 4.000 urte inguru.

Txinan Wai Qi, Korean Baduk eta Japonen Igo deitzen diote. Internazionalki Go esaten zaio. Asian bereziki popularra da eta azken hamarkadetan Amerika eta Europan ere zabaltzen ari da. Jokoaren helburua kontrakoa baino lurralde gehiago kontrolatzea da, horretarako kontrakoaren piezak isolatuz.
  Iritzia 2004-01-12 22:07

Olentzeroren sua - Josu Landeta / irakaslea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Txikiak ginenean, nire belaunaldikook gabonak orain egiten dugun legez ospatzen genituen. Hala ere orduan ez geneukan Olentzeroren ezagupenik: Gabon-gaua eta Gabon-egunak Jesusen jaiotza ospatzeko sasoiak ziren eta opariak Errege Magoek ekartzen zizkiguten. Denborak eta egoera aldatzeak erakutsi zigun Euskal Herrian aintzinetik Olentzero bazegoela; umeei (eta nagusioi) opariak ekartzen hasi zitzaigun, eta horrez gain Kristo jarri baino lehenagotik negu gorrian sua berriztatzera datorkigula konturatu ginen.
  Iritzia 2004-01-10 21:09

Dirua beharrezkoa baino ez denean gastatu behar da

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Inazio Etxebarria 'Guzurti'

Familia askori 'urtarrileko aldapa' delakoa berdin zaie, askotan jendea beherapenetara doa ez zer edo zer behar duelako, baizik eta joateagatik eta erosteagatik.

Nire galdera: zertarako balio du guzti honek gabonetan aparteko soldata bazkarietan, afarietan eta umeentzako oparietan gastatu ostean?

Ez litzateke hobeagoa izango erosi behar dugunean baino ez erostea, banketxean maileguak eskatu beharrean? Gainera gero udako oporrak helduko dira, eta orduan zer?

Ondorioz: dirua jan ahal izateko aurreztu beharko genuke, eta sobratuz gero, txiroen artean banatu, eta ez gehiegikeriarik egin.
  Iritzia 2004-01-10 21:09

Biktima-lehiaketa - Antton Azkargorta / EHUtik kaleratutako irakaslea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Bat batean mundua biktimaz bete da. Guztiok gara edo izan gara inoiz zerbaiten edo norbaiten biktima. Haatik, horrek ez du esan nahi beti eta ongi zehaztuta agertzen direnik egoera horien erantzuleak. Agian, sakonean, horretarako aukera egokia suertatzen bada gu geu ere borrero izan gaitezkeelako susmoa dugulako.
  Iritzia 2004-01-09 21:23

Frustrazioari aurre egiteko, autodeterminazioa eta desobedientzia - Igor Elordui

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Apenas izan bagarenaren kontzientzia hartzen ari garenean, garena definitzera eta izan nahi dugunaren gainean erantzutera bultzatzen gaituzte. Nor zara zu, nola deitzen zara? Zenbat urte daukazu? Nongoa zara? Zer izango zara nagusi zarenean? Azken galdera honek ematen dit gehien “porkulo”, etorkizunean gizaki frustratu bihurtzera garamatzaten iruzur nagusiak jasotzen baititu bere baitan: zer garen, zer izan nahi dugun eta zahartzarora ailegatzea (kasurik onenean).
  Iritzia 2004-01-08 22:06

Euskadiko Selekzioa - Koldo Iturbe / Trikitilaria

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Poztu egin behar naiz edo lotsatu? Abenduaren 27an ikusi genuena, irabazteak beste dena ez ikustea eragin behar digu? Egon zinetenok gogoratzen duzue aurrekoak eta ondorengoak?
  Iritzia 2004-01-07 23:08

Alde hemendik! - Fredi Paya / bertsolaria

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Hezetasun auzoan bizi garenok ondo ezagun dugu Arene kaleko seigarrenean dagerren piper potoa. Ez ei da inperioko hiriburuan hainbeste famatu duten horren adinakoa; baina koloreak, eguzkiaren argi erradiazio intentsitate ezberdinez gain, sinboloak direnontzako begiei kaltegarri suertatzen zaigu. Kale madarikatutzat dauka askok. Ikastolara seme alabak eraman behar dituztenek saihestu ala ahalik eta arinen igaro ohi duten lekua. Etxerako bidean biderik laburrena suertatu arren presaren aurkako sendagarri bihurtzen den kuartela. Jende atzerritarrez, barka bezate DNIaren posibilistek, beteriko gaztelua. Gure hizkuntza ulertzen ez duen, edo ulertzen badu gerra ekintzetarako erabili ohi duen, jende armatuz mukuru dagoen eremu hesitua. Herri konkistatua garela uneoro gogorarazten digun ikurra. 'Pikoletoen etxea', finean.
  Iritzia 2004-01-04 21:02

Inmigrazioa eta Europa - Nekane Ardanza / Getxo Irratiko kazetaria

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Gaur egungo datuek agerian uzten dute Europar Batasunean inmigrazioa gertakari estrukturala eta geldiezina dela. Alegia, 380 milioi biztanletik %5 egoera administratibo legalean dauden inmigranteak dira -19 milioi pertsona gutxi gora behera- eta hauetariko %3,5 komunitarioak ez diren etorkinak dira.
  Iritzia 2004-01-03 17:38

Hobe genuke telebista amatatzea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Inazio Etxebarria 'Guzurti'

Telebista 'caja tonta' bat baino ez da, batez ere oinarrizko kateak ez ditugulako. Zenbait etxeetan, Euskaltelen sarrerarekin 19 kate ditugu eta batzuk ordaintzekoak.

Kate horietatik aparte, satelite edo pakete digitalak kontratatzen dituzte batzuk, 100 kate baino gehiagotara iritziz: musika, documania, sportmania, cinemania eta beste batzuk.

Zenbaitek antena parabolikoa kontratatzen dute nazioarteko kateak ikusteko, hauek 400 baino gehiago dira.

Ondorioz, alferrikakoa da hainbeste kate edukitzea, guztiak ikusi ahal izateko egun osoa eman beharko genukeelako telebista aurrean. Hobe genuke telebista amatatzea.
  Iritzia 2004-01-02 22:29

Hurrengo geltokia Castrolana - Alberto Hernández / Euskara irakaslea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Datozen urteotan Berango ostean hauxe entzun liteke metroan goazela, baldin eta Bilbao Metropolitarraren eskualdea egituratuko duen PTPa dagoen moduan onartzen bada, plan honek egun ezagutzen dugun Sopela erabat desitxuratuko bailuke. Eta ez da euli kaka plan honek dakarrena, hona hemen zenbait datu:
  Iritzia 2003-12-31 20:16

Uribe Kosta, uri kosta ahala kosta - Christian Reinicke / Getxo Bizia-ko kide

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Jada ez gaitu ezerk harritzen. Qualityz eta geruza berdez jantzita datoz diskurtso, proiektu eta plangintza oro, baina xaboi eta baselina gehiago ala gutxiagorekin Uribe Kosta Bilbao metropoliaren sukurtsal erresidentziala bilakatzen ari da. Nork, zerk, nola, zergatik herri desberdinez osaturiko eskualdea metropoliaren hiri erresidentziala bilaka arazi?
  Iritzia 2003-12-27 16:01

Gabonetan dirua botaka

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Inazio Etxebarria 'Guzurti'

Abendua oso hilabete txarra da. Hasteko, inoiz baino diru gehiago gastatzen dugu loterian gabonetako gastuak egiteko. Beste alde batetik, diru extra gastatzen dugu bazkari eta afari bereziak egiten eta, azken finean, ez dute ezertarako balio. Abenduaren 24an eta urtarrilaren 5ean ere umeak pozteko beste guztia gastatzen dugu, eta guretzat zer? Ondorioz, urtarrila heltzen da eta itota gabiltza, eta beherapenetara joatea pentsatzen dugu; baina, gugan baino, gehiago pentsatu beharko litzateke Hirugarren Munduan.