Iritzia 2003-12-25 19:48

Otsoak ere ez du bere haragitik jaten - J. Nafarrate / ikaslea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Pasa den azaroaren 20an Eusko Jaurlaritzan ekintza harrigarri bat suertatu zen; Mayor Oreja bere eserlekuan ez zegoelarik Carlos Iturgaizek, PPkoa ere, bi botu eman zituen; berea eta bere kidearena. Hasieran Iturgaizek nahi gabe izan zela esan zuen, ukondoarekin eginiko ekintza lazgarria. Gezurrak buztana labur. EITBk egun batzuetara Jaurlaritzan filmaturiko zinta erakutsi zuen ikusleei, non argi ikusten zen nola ukondoa benetan eskua zen (edo Atutxak esan zuen bezala, falangea…) eta ekintza bi alditan errepikatzen zen. Honen ostean, Iturgaizek barkamena publikoki eskatu behar izan zuen, zoritxarreko kontua zela eta beste zenbait lelokeri gertatutakoari garrantzia kendu nahian.
  Iritzia 2003-12-24 20:30

Fronte Popularra - Mikel Carramiñana / Mediaberri.com-eko koordinatzailea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Urte berriaren esperoan, gero eta gertuago gabonak aurrera egin ahala, ez legoke batere gaizki orain dela 69 urte espainiar politikan emandakoa gogora ekartzea. II. Errepublikaren garaia zen eta indar ezkertiarrek hauteskundetara koalizioan aurkezteko apustua egin zuten. Eztabaidagarria noski, gerora barne gatazkak eman zirenik eta zein neurritan, baita galtzailerik egon zen galdegitea. Azken hau ez da ordea, lerro hauen helburua. 2004. urteak egoera politikoa gogor astindu dezake, bai Euskal Herrian eta bai Espainiar Estatuan zein Europan. Erabaki garrantzitsuak hartu behar dira eta inor ez da gauza, norbere kabuz eta indarrez, hauek gauzatzeko.
  Iritzia 2003-12-23 22:46

Asierrek ez du udaletxea barrutik ezagutzen-Maitane Ruiz / PTBko kolaboratzailea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Gaur, jeiki, prestatu eta pare bat errekadu egitera joan naiz: bata udaletxera eta bestea postetxera. Ondoren, kotxea hartu eta lanera joan naiz. Eguerdian, betiko tabernara joan gara bazkaltzera. Lanetik bueltan, erosketak egiteko aprobetxatu dut zentru komertzial horietako batetan. Karroa gainezka euki dudanean, berriz ere, etxerako buelta. Poltsa guztiak igogailurik gabeko hirugarren pisura igo ostean eta dena txukun utzi ondoren, lagunengana kafe bat hartzera hurbildu naiz. Kafetegian solasean geundela Asier sartu da. Asier gure adineko mutil bat da, distrofia muskular baten erruz gurpildun eserleku batetan desplazatu behar duena (baina...gurpildun eserleku elektrikoa, ez pentsa!).
  Iritzia 2003-12-22 22:01

Ibilaldi Aurrea - Xabier Ugalde / Ander Deuna Ikastolako zuzendaria

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Azken hilabetean Ibilaldi aurreko zenbait ekitaldi gauzatu dira gure inguruan. Eta hurrengo hileetan gero eta ugariagoak izango dira halakoak. Zertan esan beharrik ez dago Ibilaldi aurrekoak berez daukala garrantzi berezia. Halere, argi dago datorren urteko edizioak ohi baino indartsuagoa izan beharko duela egitaraua. Izan ere, Leioan eta Sopelanan Ibilaldia antolatzea eta herri batean burutu behar izatea ibilbidea bera, Ibilaldi aurreko presentzia nabarmen agertu beharko da Sopelanan. Ildo horretatik hainbat ideia, ekarpen, proposamen izan ditugu. Dena den, horren aurretik irizpide batzuk kontuan hartu behar ditugula uste izan dugu.
  Iritzia 2003-12-21 21:13

Euskaldun berri zaharraren teoria - Xabier Paya Ruiz / bertsolaria

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Hilabete da azken artikulua idatzi nuenetik eta ez dira hirurogei izango webgune honetan azaldu direnak. Ikusi dudanaren arabera, bakoitzak oso gertuko zaion gairen bat hautatzen du bi mila kolpekadako letra sopa idazteko. Webguneak testu irakurriena zein izan den erakusten du ere, irakurleen zaletasunaren berri ematen diguna. Gauzak horrela, nirea asmoa ez da testu irakurrienaren txokoa nireganatzea, nire txokoan irakurriena den hori zuenganatzea baizik.
  Iritzia 2003-12-20 22:05

Diskriminazioa? - Naia Diez / Kazetaritza ikaslea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Joan den egunean lagun batekin hitz egiten nengoela, bere "EGA" azterketako nota begiratu behar zuela esan zidan. Lagundu nion eta internetetik galdu ondoren azkenean lortu genuen emaitza ikustea, tamalez, suspentsua zeukan.
  Iritzia 2003-12-20 21:56

Droga bigunak legalizatu beharko lirateke

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Aste honetan pil-pilean dagoen gai bat jorratuko dugu: droga bigunak, cannabis eta 'maria'. Nire iritzian, legalizatu beharko lituzkete era terapeutikoan erabili ahal izateko, ACV, minbizia edo miokardio infartoa duten gaixoek. Ikerketa askoren arabera, Hegoamerikako biztanleen bizi itxaropena ehun urtera arte luzatzen da, neurri batean, drogak legalizatuta daudelako eta biztanleen %80a kontsumitzailea delako. Holandan ere legalizatuta daude eta 'coffee-shop'-etan saltzen dituzte. Hemen legalizazioaren alde egin beharko genuke eta medikuek errezetatu egin beharko lituzkete, eta botiketan saldu. Arrazoi guzti hauengatik, droga bigunak kontsumitu ahal izatea legala izan beharko litzateke, kontrolpean noski eta ez gazteriak egiten duen moduan. Hobe da jende osasuntsua drogazale hilak baino.
  Iritzia 2003-12-18 21:18

Irakasleen adina - Jokin de Pedro / irakaslea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Irakasleon lana jendaurrekoa da, publikoa, zeozelan esatearren, beste askoren moduan. Bada, hala ere, beste lanbideetatik bereizten duen zer bat: aurrez aurre ditugun jendeak urtero edo ia urtero berrizten dira, batzuk joan besteak etorri, eta ondorioz, guk beti adin bereko jendea ikusten dugu pupitrearen bestaldean. Beste modu batera esanda, gure ikasleak ez dira hazten, ez dira zahartzen. Betiereko gaztetasunean irauten dute urteak joan urteak etorri, nola eta guk beti gazte-gazte ikusten ditugun ikasleok begien aurrean.
  Iritzia 2003-12-17 22:58

Aurrera begira, belaunaldi berria - Aitor Encinas / Kazetaritza ikaslea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Oroitzapenak, gogoak -momentu onak eta txarrak-, tristura, alaitasuna... Normalean, urtea bukatzear dela, begirada atzera egiten dugu. Bi aste baino ez urteari amaiera emateko eta dena burura etortzen zaigu. Hamabi hilabetetan gertatutakoa egun bakar batean sartu nahi dugu. Egunkariak urtekaria bihurtzen dira gertakizunen birpasa egiteko asmoz. Baina muga gainditu eta gero zer? Aurrera ere begiratzen du batek baino gehiagok. Analisia egiteko aukera ere izaten dugu.
  Iritzia 2003-12-16 22:48

Euskal Telebistan, erdara barra-barra - Unai Brea / kazetaria

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Lorpen handitzat jo zen zen, bere garaian, Iparraldeko biztanleek ETB-1 ikusteko aukera edukitea. Noizbait, edo hala espero dezagun behintzat, lorpen handitzat jo beharko dugu Iparraldeko biztanleek ETB-1 ulertu ahal izatea. Gaur egun saio gutxi dira-eta Donapaleu edo Santa Grazikoek uler ditzaketenak, gaztelaniaz jakin ezean behinik behin. Gogoan dut, artean gazte samarra nintzen arren, ETB hasi zenean gaztelaniazko azpitituluak edukiten zituztela saio askok, euskaraz ez zekitenek uler zezaten ipinita. Gaur egun, azpititulurik ere ez da behar; besterik gabe erdaraz eman, eta kitto. Errazago eta merkeago. Donapaleun eta Santa Grazin tutik ulertu barik jarraitzen dute, jakina, baina ez dio axola: gutxi dira eta gainera ez diete ETBko nagusiei bozkarik ematen.
  Iritzia 2003-12-15 23:34

Komikizaleok, batu! - Iñigo Fernandez de Martikorena / EHEko kidea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Norbaitek pentsa dezake goiko titularra Marvel argitaletxe yankiaren 'The Avengers' komiki mitikoaren lelo mitikoagoaren kopia baino ez dela. Hemendik arrazoia eman behar diot egia esango badut: Olariagak 'Berria'ko azken orrialdetik post-Durango sindromeaz aritzen den moduan, ni atal txiki honetaz baliatuko naiz post-Getxo sindromeaz jarduteko.
  Iritzia 2003-12-14 21:33

Zorionak eta eguberri on - Xabier Kintana / euskaltzaina

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Gabon jaiak hurbiltzean gure kaleetan maiz ikus daitezke goiko hitz horiek, jendeari bizimodu hobea opatzeko asmoz. Pertsona batzuek, ordea, ez dute jakingo euskal hitz horien jatorria, eta, jadanik gauden giroari ondo dagokionez, lerro hauetan berba horiek nondik heldu diren azaltzen ahaleginduko naiz.
  Iritzia 2003-12-13 21:53

Euskal Herriko jendeak gero eta interes handiagoa dauka kulturan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Inazio Etxebarria 'Guzurti'

Pasa den astean, Durangoko Azoka ospatu zen., abenduaren 4tik 8ra. Lekua handia oso ondo egokitu zuten jende mordoa sar zedin. Soilik bi arazo aurkitu ditut: alde batetik, egun gutxi izan direla. 7 edo 10 egun izan beharko lirateke. Beste alde batetik, stand bat ipini beharko lukete musikariak elkarrizketatzeko, idazleekin egiten duten bezala. Amaitzeko, azoka honetan egiaztatu egin da Euskal Herriko jendeak gero eta gehiago irakurri ez ezik, interes handiagoa ere dutela kulturan.
  Iritzia 2003-12-13 21:53

Erosten dugun guztia irakurtzen dugu? - Nahikari Ayo / Bertsolaritza irakaslea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Durangoko disko eta liburu azoka berriki amaitu da. Pasa den igandean ateak itxi zituen datorren urterarte. Aurten, inoiz baino jende gehiago ikusi dut, beno, urtero berdina esaten dut, baina euskaltzaleok erruz joaten gara Durangora.

Baina artikulu honen harira joango gara. Erosten dugun guztia irakurtzen dugu? Erderaz esaten den bezala “la pregunta del millón” izaten da urtero. Inoiz baino gehiago saldu omen da aurten, baina zer? Zer egiten dugu horrekin? Nire uste apalean, ezer ere ez. Niri ez dit balio esateak asko erosten dela. Jaun-andreok, irakurri dezagun, izugarrizko plazerra da eta!
  Iritzia 2003-12-12 22:22

Etorkinek ere euskaraz egiten dute - Josu Landeta / irakaslea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Euskal Herria 2002ko urte hasiera. Neoliberalismoak ezarritako lege ankerrak bultzaturik, munduan beste asko legez Afrikatik familia bat ailegatzen da. Munduan beste asko legez euren herritik kanpo lur arrotz batean sartzen dira: ez dute inor ezagutzen, ez dakite nora jo... Beharrak bultzaturik, apurka-apurka euren herrialdeko jendearekin harremanetan hasi eta zelanbait konponduko dira. Hilabete batzuk pasatu eta, iraila aldean seme-alabak eskolan hasi beharrean aurkitzen dira. Ez dute hemengo hizkuntzarik ezagutzen eta A ereduko ikastetxe bat aukeratzen dute, ez dakigu haiek aukeratuta ala baten batek emandako aholkuengatik. Ikasturtea bukatu, eta umeak gaztelaniaz berba egiteko gai izango dira; euskaraz, ostera, lau berba baino ez dute jakingo.