Iritzia 2003-12-15 23:34

Komikizaleok, batu! - Iñigo Fernandez de Martikorena / EHEko kidea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Norbaitek pentsa dezake goiko titularra Marvel argitaletxe yankiaren 'The Avengers' komiki mitikoaren lelo mitikoagoaren kopia baino ez dela. Hemendik arrazoia eman behar diot egia esango badut: Olariagak 'Berria'ko azken orrialdetik post-Durango sindromeaz aritzen den moduan, ni atal txiki honetaz baliatuko naiz post-Getxo sindromeaz jarduteko.
  Iritzia 2003-12-14 21:33

Zorionak eta eguberri on - Xabier Kintana / euskaltzaina

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Gabon jaiak hurbiltzean gure kaleetan maiz ikus daitezke goiko hitz horiek, jendeari bizimodu hobea opatzeko asmoz. Pertsona batzuek, ordea, ez dute jakingo euskal hitz horien jatorria, eta, jadanik gauden giroari ondo dagokionez, lerro hauetan berba horiek nondik heldu diren azaltzen ahaleginduko naiz.
  Iritzia 2003-12-13 21:53

Euskal Herriko jendeak gero eta interes handiagoa dauka kulturan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Inazio Etxebarria 'Guzurti'

Pasa den astean, Durangoko Azoka ospatu zen., abenduaren 4tik 8ra. Lekua handia oso ondo egokitu zuten jende mordoa sar zedin. Soilik bi arazo aurkitu ditut: alde batetik, egun gutxi izan direla. 7 edo 10 egun izan beharko lirateke. Beste alde batetik, stand bat ipini beharko lukete musikariak elkarrizketatzeko, idazleekin egiten duten bezala. Amaitzeko, azoka honetan egiaztatu egin da Euskal Herriko jendeak gero eta gehiago irakurri ez ezik, interes handiagoa ere dutela kulturan.
  Iritzia 2003-12-13 21:53

Erosten dugun guztia irakurtzen dugu? - Nahikari Ayo / Bertsolaritza irakaslea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Durangoko disko eta liburu azoka berriki amaitu da. Pasa den igandean ateak itxi zituen datorren urterarte. Aurten, inoiz baino jende gehiago ikusi dut, beno, urtero berdina esaten dut, baina euskaltzaleok erruz joaten gara Durangora.

Baina artikulu honen harira joango gara. Erosten dugun guztia irakurtzen dugu? Erderaz esaten den bezala “la pregunta del millón” izaten da urtero. Inoiz baino gehiago saldu omen da aurten, baina zer? Zer egiten dugu horrekin? Nire uste apalean, ezer ere ez. Niri ez dit balio esateak asko erosten dela. Jaun-andreok, irakurri dezagun, izugarrizko plazerra da eta!
  Iritzia 2003-12-12 22:22

Etorkinek ere euskaraz egiten dute - Josu Landeta / irakaslea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Euskal Herria 2002ko urte hasiera. Neoliberalismoak ezarritako lege ankerrak bultzaturik, munduan beste asko legez Afrikatik familia bat ailegatzen da. Munduan beste asko legez euren herritik kanpo lur arrotz batean sartzen dira: ez dute inor ezagutzen, ez dakite nora jo... Beharrak bultzaturik, apurka-apurka euren herrialdeko jendearekin harremanetan hasi eta zelanbait konponduko dira. Hilabete batzuk pasatu eta, iraila aldean seme-alabak eskolan hasi beharrean aurkitzen dira. Ez dute hemengo hizkuntzarik ezagutzen eta A ereduko ikastetxe bat aukeratzen dute, ez dakigu haiek aukeratuta ala baten batek emandako aholkuengatik. Ikasturtea bukatu, eta umeak gaztelaniaz berba egiteko gai izango dira; euskaraz, ostera, lau berba baino ez dute jakingo.
  Iritzia 2003-12-11 22:00

GNU/Linux ez da sistema eragile bat - Osoitz Elkorobarrutia / Zuhar

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri GNU/Linux ez da sistema eragile bat. Iraultza da.

Zero eta batetaz haratago doan pentsatu eta aritzeko era bat da, banatzea, parte hartzea, ikasi eta irakastea.

Txikitik handira doan herri iniziatiba, mugimendu asamblearioa, eta tartean instalazio arazotxoren bat.

Euskaraz bizitzeko eskubideari beste ate bat irekitzen dion giltza, jakintza eta ahalmena guztiena egiten duen mahaia, gaztetxeetako afari begetarianoa, eta putreei muturrean eman.
  Iritzia 2003-12-10 23:36

Politika eta osasuna - Antton Azkargorta / EHUtik kaleratutako irakaslea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri José Luis Sampedro idazle bartzelonarrak Espainiako gobernuburua kritikatu du oraintsu egindako elkarrizketan. Aznarrek, Nazio Batuetako idazkari nagusiaren aurrean eta ‘terrorismoaz’ ari zela, “kausak ez dutela garrantzirik eta ondorioekin amaitu behar dela” esan zuen. Sampedrok hori astakeria galanta dela esan eta honakoa gehitu du: hori onkologoei minbizia nola sortzen den iker ez dezatela eskatzea bezala da.
  Iritzia 2003-12-09 23:38

Bilboko Metroa, bezeroen zerbitzura...bai zera! - Kepa Ugarte / Ukberri

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Metroa badoala ikusi, geltokian arrapaladan sartu eta, hara non, sudurren parean izten zaizkidan ateak. Oraindik ere, ispilutik begira dago gidaria, baina, bagoian sartzeko behar nituen segundo gutxi horiek batek daki non gelditu diren. Hurrengorako zenbat denbora gelditzen den begiratzea besterik ez daukat, baina begiak informazio panelera zuzendu, eta berriro ere, “San Inazioko geltokiko igogailua ez dabil. Barkatu eragozpenak” dion mezu nazkagarri hori. Ni Areetara bidean noa. Gainera, ibiltzeko saioan banago oraindik. Baina San Inaziora doazen aita-amek gorriak ikusi beharko dituzte semearen kotxetxoa geltoki-zulotik atera ahal izateko.
  Iritzia 2003-12-08 19:37

Getxoko emigranteak - Fredi Paya / bertsolaria

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Agian batek baino gehiagok ez du ulertuko, edo ez du ulertu gurako, artikulu honen izenburupean agertzen den arazoa. Azken urteotan europarrok zein garapen ekonomiko jasoko lurraldeetan bizi garenok, etorkinen arazoa izan dugu mintzagai. Ramon Zallok, orain gutxi "Gara" egunkariari eskainitako elkarrizketa batean, ekarpen kulturala zein fiskala egiten duten gizaki multzo moduan definitu ditu. Dudarik gabe, entzun dudan definizio objektiboenetako bat.
  Iritzia 2003-12-07 21:17

Digestioa - Igor Elordui / AEKko komunikazio arduraduna

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Abenduak 4, osteguna, goizeko 10:00 inguru. Egunkarietan irakurri dut (gosaldu ostean): Arwan Meiwes 41 urteko Rotenburg-eko informatikari alemariarrak 43 urteko Bernd Juergen Brandes ingeniari berlindar herkidea jan egin zuen duela bi urte. Bigarrenaren baimenarekin, eta dena grabatuta, hori bai. Epaiketa hastear da. Irribarretsu ageri da argazkietan Meiwes kabroia gainera, txikitako fantasia bete zuelako pozik. “Ai ama, zelan dauden buruak!”
  Iritzia 2003-12-06 22:15

Aparkaleku gehiago behar dira

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Inazio Etxebarria 'Guzurti'

Getxoko Udalak aparkaleku gehiago eta etxebizitza gutxiago egin beharko lituzke, oraindik ere, bigarren eskuko bost mila etxebizitza saldu barik baitaude. Aparkalekuak erdigunean eta auzo bakoitzean egon beharko lirateke. Herri honen arazoa jende asko bizi dela eta familia bakoitzeko hiru auto dagoela da. Eta horregatik ikusten ditugu autoak bigarren iladan utzita. Ondorioz, aparkaleku gehiago behar dira.
  Iritzia 2003-12-04 21:56

Iurretatik Negurira - Koldo Iturbe / Trikitilaria

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Askotan pentsatu izan dut bitxikeriek direla bizitzari esan nahia ematen diotena. Bitxikeri bat bada ere nire amamaren moduko jende asko dago Getxon, eta inguruan, baserritik irten eta Getxora (Negurira) etorri zirenak bere gaztetasun denborako urte asko zerbitzari lanetan. Hamairu urte zeuzkala, erdararik jakin ez eta etxetik inoiz urten gabe, beste andrazko asko bezala, bota zituzten aberatsen etxeetara zerbitzari, aña edo bestelako titulorik gabeko beharrak egitera. Denetatik egin behar izan zuten, esan daitezkeenak eta bestelakoak, duintasunetik urrun dauden eginkizunetan eta inongo legezko baldintzarik gabe.
  Iritzia 2003-12-02 22:58

"...como habláis en euskera..." - Alberto Hernández / Euskara irakaslea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Egunotan Uribe kostako herrietan "Euskararen eguna" delakoa burutu ohi izan da, eta euskarak urtean 365 egun (2004an 366) behar dituela defendatzen dugunontzat zenbaitetan ospakizun artifiziala izan badaiteke ere, gure herrietan programatu diren ekitaldietara biltzeko deia egin nahi dizuet.
  Iritzia 2003-11-30 21:52

Kamarada, nola aldatzen diren gauzak! - Christian Reinicke / Getxo Bizia-ko kide

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Honen antzeko leloa eta beste batzuk entzuten ziren etengabe irratikaseteen bozgorailuetatik. Beste ikasle batzuk errektoregoa hartua zeukatenez, gu, arte ederretakoak aula magnara zuzendu ginen eta bertan eman genuen astebete. Aste zoragarria izan zen, 7 x 24 ordu duten aste horietakoa eta errektoregoan instalatu ziren kolegak herrialdetik herrialdera egin beharreko garraioetarako zeozer lortu zuten bezala, geuk be lortu genuen 1. kurtsorako ezarri nahi zuten 125eko ikasle muga zentzugabe hura desagertaraztea, nahiz eta gerora ez dudan nire fakultatea izan zenaren bilakaera jarraitu.
  Iritzia 2003-11-29 22:37

Marokoko olatuez berbetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Inazio Etxebarria 'Guzurti'

Atzo, lagun batekin Marokoko olatuez berbetan nengoela, ezin nituen burutik kendu maiz telebistan ikusten ditudan irudiak. Marokotik etortzen diren egoera zetorkidan burura. Marokoko olatuan taula gainean surfa egiteko eskaintzen duten edertasunaz liluratuta sentitzen naizen bezala, izoztuta uzten naute Marokotik 'bestelako tauletan' irizten direnen irudiak. Batzuk olatu-uhinen atzetik joaten gara, askatasun osoz, bidean inolako oztoporik aurkitu gabe. Haiek, bizitza duin baten bila datozenak, ordea, delinkuente gisa tratatuak izaten dira. Are gehiago, guri han ongi etorria egin eta, haiei, Espainako Gobernuak joan-etorria egitera behartu.