Iritzia 2003-11-29 22:17

'Getxo, all you can get' - Unai Garate / Gidoigilea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Barkaidazue tristezia, baina kontatu beharrean nago. Aurreko hilean babes ofizialeko etxeak zozketatu ziren, getxoztar batzuei zuzendutako zozketa alegia. Eta hogeita hamazazpi urtetako lagun batek galdetu zidan:

- "Ez zara apuntatu ala?"

- "Ba ez, orain ez dekot soldata finkorik" - Erantzun nion.

- "Ah, ba neu apuntatu naz, badaezpada... ez jat tokatuko baina..." - Zioen berak.
  Iritzia 2003-11-28 01:37

Genero-indarkeriarako Behategia martxan - Nekane Ardanza/Getxo Irratiko kazetari

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Zoritxarrez, eguneroko berriak dira emakumezko askok jasaten dituzten tratu txarrak eta era askotako erasoak.Egun hauetan indarkeria honen aurka Nazioarteko Eguna izan dela eta, datuak eta aldarrikapenak entzun dira edonon eta hedabide guztiek horren oihartzuna jaso dute.

Ondo da egoera salagarri horiek ezagutzera ematea gizarte osoa kontura dadin arazoak gure etxe ondoan daudela, eta ona da, halaber, arazo honi aurre egiteko erakunde eta emakumezkoen elkarte askok egiten duten lan goraipagarria ezagutaraztea.
  Iritzia 2003-11-26 23:57

Ibilaldia-04 - Xabier Ugalde / Ander Deuna Ikastolako zuzendaria

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Datorren urteko Ibilaldia Ander Deuna eta Betiko ikastolei egokitu zaie antolatzea. Bi ikastolok, ilusioz eta konpromisoak eskatzen duen tamainako lanaz jakitun, buru-belarri ekin diogu Ibilaldiaren antolaketari. Aurkeztutako proiektuan Ibilaldia bera, ibilbidea, Leioan egingo da baina ordurako Ibilaldia aurreko hainbat kultur eta kirol ekitaldi ere izango ditugu Uribe-Kostako herrietan.
  Iritzia 2003-11-25 23:32

Animaliak opari gisa - Julen "Nafa" / ikaslea.

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Gabonak heltzear dira aurten ere, eta jada, hasiko gara urte guztietako kontuekin, erregaluak direla eta, leku batetik bestera dirua botatzen...

Askotan, orijinala izatearren, era guztietako opari exotikoak erosten ditugu, hauen ondorioetan erreparatu gabe. Beraz, gabon zoriontsu hauek ez dira tamalez hain irrigarriak gertatzen edozein izakiren bizitza arriskuan jartzen dugunean, pertsona askok animaliak oparitzeko bururapena izaten baitute, orijinala izan nahian edo.
  Iritzia 2003-11-24 23:40

Gabonetako argien itzalak-Mikel Carramiñana / Mediaberri.com-eko koordinatzailea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Urtero, gero eta lehentsuago gainera, harridura sorrarazten duen kontua da azaroan gabonak hasten direla deskubritzea. Esfortzua eginda, ulertu zitekeen batzuk saldu behar dutela. Gordin irensten dira printzipioak gabonetan eta munduko ezkertiar konbentzituenak ere, kontsumismoaren biktima bilakatzen da poztasunerako omen diren garai hauetan. Hauetan bai, izan ere, errepikapen aspergarrietan erortzea bada ere, hasiak dira gabonak. Telebistaren egoera tamalgarria dela eta, inkomunikatua bizitzeagatik betiko iragarki ponposoak ikusi ez dituenak, aski du hirietako kaleei so egitea, gauez ahal izanez gero. Gora begira ikus daitezkeen argi bitxi horiek ez dira ipurtargiak, gabonak iritsi diren seinale baizik. Berehalako jokaera izan daiteke, egutegira jotzea, buru galdua izanik, ziurtatzeko benetan abendua heldu ez dela.
  Iritzia 2003-11-23 22:48

Elkarbizitza hobe baterantz - Maitane Ruiz / PTBko kolaboratzailea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri “Berdinak gara. Ezberdinak gara”. Hainbat lekutan izan dugu esaldi hau irakurtzeko aukera, baina gelditu gara inoiz bere esanahiaz gogoeta egitera? Zer datorkigu burura?
Bai, ezberdintasunak aberasten gaituela argi dago. Zenbat eta gizarte bat bere kulturari atxikiago eta itxiago egon, kultura hori gero eta txiroagoa izango da. Ulertuko al dute hau politikari batzuek?. Baina gatozen harira, gero eta arraza, politika, kultura, erlijio,... ezberdinetako jende gehiago biltzen ari da leku konkretu batetan.
  Iritzia 2003-11-22 22:38

Nagusiek eta haurrek ere ondo pasatzeko eskubidea daukate

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Inazio Etxebarria 'Guzurti'

Erakunde publikoek ez dute nahikorik egiten gure nagusiek eta haurrek euren aisialdiaz behar bezala goza dezaten. Parke eta nagusientzako leku gehiago jarri beharko lituzteke 60 urte baino goragoko gizon-emakumeek arratsaldepasa ona egiteko. Gainera, kirolaz gozatzeko eta jolasteko oso toki gutxi daude 14 urte baino gutxiagoko umeentzako. Askoz hobeagoa litzateke kobratzen dizkiguten zerga guzti horiek herritarren ongizaterako erabiliko balituzte. Lanpostu gehiago sortuko lirateke horrela, gure nagusi zein txikiei behar bezalako zerbitzuak eskaini ahal izateko. Merezi baitute eta. Azkenik, asteburutan orain baino gehiago zaindu beharko lituzkete herriko kaleak.
  Iritzia 2003-11-21 23:05

Biribilean hasita - Gabi Basañez / EHEko kidea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Agur.

Hasikera batek bere akaiera dakar. Lerro arteza da bi puntuen arteko biderik motzena. Politena barrez,biribila. Jakineko puntu batean zagozela asagokoa aditu, berrogeitabost graduko biratxoa egin, abiatu. Baina habiatu gelditzea da, habia egitea, lekutzea. Ez deko lebarik, hasikera guztietan dago haziren bat, auziren bat, ausiren bat. Azantza barik, asagoko hari puntutxu hari adikunerik bere bota barik, kasuriperez, jaramonik egingo ez bazeuntse lez, geldiro geldiro biribil erdia osotzen joan, asagoko puntutxua konturatuten ez danean engaina dozulakon, patxadaz parajetu, ja berrogeitabost graduak bestera egin dozuezela, bizkarretik pasa eta lotu barik ostabere mogimendu berbera errepikaturik, ehun eta laurogei graduak ibilita, hasierako lekuan amaitu arte, jolasean balitzeke lez.
  Iritzia 2003-11-20 23:38

Hurbilekotik urrun - Xabi Paya / bertsolaria

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 'Prestige' ontzia Galiziako uretan murgildu zenetik urte bete igaro den aste honetan, ahaztu nahi duenak ere ezin izango du itsaso bete txapapote irudia bistatik kendu. Are gehiago, inoiz Galizian egon ez den edonork ere, honezkero ondo baino hobeto ezagutuko ditu zeltarren Finisterreko txoko belztuen izenak. Hiru hankadun nekora eta begi bakarreko legatzen beldur izan aurretik, gogora diezagutela, beste behin, ez dagoela inolako arriskurik frantsesen itsasoko fruta gabon zaharretako jaki izateko. Lasai bizi gaitezke, beraz, aurten ere, garestiago ez bada, otarrainak beti bezain aristokratikoak izango direlako.
  Iritzia 2003-11-19 23:02

Irakaskuntza eta Politika - Jokin de Pedro / euskara irakaslea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Nire mundua, betitik, irakaskuntza izan da. Sarritan pentsatzen dut pupitrearen alde batean edo bestean eman dudala nire bizitzako denbora gehiena eta, aztertzen hasita, horrelaxe izan da neurri batean.

Bizi izan ditudan urte politikoki gorabeheratsuak kontuan izanda, beti aldaketa bortitzen zurrunbiloan egon naizela begitantzen zait.
  Iritzia 2003-11-18 23:23

Ni jaio nintzen urtean - Josu Esnaola / Bizarra Lepoaneko kidea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Egitasmo berri bat sortzen den bakoitzean, ez dakit zergatik, baina neure bizitzaren errepasoa egiteko joera izaten dut. Lasai, ez dizuet neure bizitza kontatuko eta. Ni jaio nintzen urtean gertatutako hainbat kontu baino ez ditut aipatuko. Horrela bada, ni jaio nintzen urtean ETAk bere lehen biltzarra antolatu zuen, bertan, besteak beste, hizkuntza proiektu nazionalaren ardatz funtsezkotzat jo eta euskara Euskal Herriko hizkuntza nazional bakartzat aldarrikatu zuen. Ikusten, Garzonek, Del Olmok eta enparauek arrazoi, jatorrizko bekatua, beraz, euskararen inguruko guztiak, heriotzarekin soilik garbi daitekeen hoben, euskararen heriotzarekin, jakina.
  Iritzia 2003-11-18 00:35

Zer berri? Zaharrak... Ukberri! - Aitor Encinas / Kazetaritza ikaslea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Kazetaritza munduan beste proiektu “berri” bat daukagu aurrean. Hara non eta Uribe Kostan! Ez da lehenengoa. Egitasmo hau baino lehenago beste batzuk sortuak izan dira. Euskarri desberdinak ere erabili dira. Kazetak, herriko aldizkariak, irratiak, telebista... eta azken boladan, aurrerapen teknologikoen garrantziaz ohartuta, Interneteko sarea da nagusi.
  Iritzia 2003-11-16 21:23

Ultrak, futbola eta politika - Unai Brea / Kazetaria

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Ultra esaten zaie futbola euren aldarri poiltikoak plazaratzeko erabiltzen dutenei. Hainbeste irakasten diguten komunikabide maiteek askotan azaldu digutenez, ilea oso motz daramate, atearen atzeko harmailetan jartzen dira, aurkarien atezainari denetik jaurtitzen diote, eta sinbologia politiko nazkagarria darabilte. Bernabeun, Real Madrilek berak utzitako gela eta guzti, Espainiar Konstituzioaren aurreko banderak eta ikur naziak. San Mamesen -hau okerragoa da- ikurriñak eta euskal presoekiko legea betetzeko eskaerak.
  Iritzia 2003-11-15 22:42

Dirua emateko orduan, ez dute berdin jokatzen kirol talde guztiekin erakundeek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Inaxio Etxebarria 'Guzurti'

Futbolekoak edo saskibaloikoak ez diren klubei oso zaila egiten zaie udalek, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak ematen dituen dirulaguntzak eskuratzea, itxaroroten egon behar direlako talde handiek euren dirulaguntzak jaso arte. Hau dela eta, beste irtenbide batzuk bilatu behar izaten dituzte urteroko ekintzak antolatzeko. Arrazoi honengatik, asko sufritzen dute talde horiek euren urteko ekintza garrantzitsuenak ospatu ahal izateko. Batzuetan, ez dutenez lortzen, desagertzen doaz talde horietako batzuk, edo beste talde ahaltsuagoekin batzen dira. Hau guztiagatik, berdin jokatu beharko lukete talde guztiekin, handi nahiz txiki, erakunde publikoek, denek aukera berdinak izan ditzaten.
  Iritzia 2003-11-15 21:39

Euskararen eguneroko soka-tiran - Xabier Kintana / euskaltzaina

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Egunokaz Eusko Jaurlaritzak 2001an egindako azken inkesta soziolinguistikoaren emaitzak argitaratu eta banatu ditu. Euskal Autonomia Erkidegoan euskarak gorakada nabarmena egin du azken hogei urteotan, Nafarroan, aldiz, apurtxo bat besterik ez da hazi, eta Frantziapeko Euskal Herrian, aldiz, oraindik beherantz doa. Datu hauek argi eta garbi utzi dute guztiok aspaldidanik genekiena, agintarien borondatea eta erakundeen laguntza oinarrizkoak izaten direla hizkuntzen garapen eta aurrerabiderako. Eta, zer esanik ez, euskararekin batera, euskal nortasuna ere gora joan da, euskaldun izateko sentimendua handituz. Hori ere jakina zen, herritasuna lotu-loturik egoten baita nazioaren hizkuntzarekin.