2023 abu 04 Gorliz
Aste-akabu honetan berriro bueltatuko dira festak Gorlizera. Oraingoan, Agirre Andra Mari baselizaren inguruetan batuko dira jaiak ospatzeko. Horietan, hainbat jarduera egingo dituzte, baina seguruenik LXI. Paella Txapelketa izango da jende gehien erakarriko duena. Abuztuaren 6an, kuadrillek euren karpak jarriko dituzte eta arrozik gozoena prestatzeko gai nor den frogatuko dute.
2023 abu 02 Getxo
Lau egunez norgehiagoka bizian aritu dira Algortako saninazioetan parte hartu duten 36 kuadrillek; jaitsieratik hasita play-back saiora, algara eta jaia nagusi izan da denen artean. Guztien artetik, Setka gailendu zen, eta kuadrilla hori bera izango da 2024an pregoia irakurriko duena. Azken probako irudiak eta sarien banaketaren irudiak ikusi gura dituzu? Bada, hona hemen azken egunak utzitako lagin bat.