Jaiak  Gorliz 2018-08-03 11:43

Arrastian hasiko dira Gorlizko andramariak

Arrastian hasiko dira Gorlizko andramariak

Gaur arrastian emango diete hasiera Gorlizko Andra Mari jaiei. 18:00etan, suziriaren eztandak irekiko du hiru eguneko festa.

  Jaiak  Getxo 2018-08-02 13:42

Algortako txosnagunean izandako lapurretak "jai herrikoien kontrako erasotzat" jo dituzte

Algortako San Inazio jaietako lehenengo bi egunetan lapurtu zuten ezezagunek Telletxeko parkingean kokatutako txosnetan; uztailaren 28an eta 29an, alegia. Besteak beste, edariak eta dirua eroan zuten lapurrek.

  Jaiak  Berango 2018-08-01 12:00

Berangoko santodomingoak ahaztu barik, Bakailao Jaiari begira...

Berangoko santodomingoak ahaztu barik, Bakailao Jaiari begira...

Abuztuaren 3tik 5era arte, Santo Domingo jaiez gozatzeko aukera egongo da Berangon. Iaz ez bezala, Bakailao Jaia ez dute segidan egingo; hurrengo aste-akabuan izango da kuadrillak batzeko festa herrikoia.

  Jaiak  Getxo 2018-07-30 17:25

Algortako jaietako kuadrillen jaitsiera ikusgai

Kuadrillek eman zieten hasiera Algortako San Inazio jaiei, zapatuan, ohiko jaitsieragaz. Aurten izena eman duten 24 gazte-taldeek euren mozorro, koreografia eta umore onenak erakutsi zituzten.
  Jaiak  Getxo 2018-07-28 08:30

Saninazioetako jaitsiera biren ibilbideak aldatuko dituzte, obrengatik

Saninazioetako jaitsiera biren ibilbideak aldatuko dituzte, obrengatik

Algortan egiten dabiltzan hainbat obra dela eta, Algortako saninazioetako jai-batzordeak  gaurko jaitsiera bien ibilbideak aldatu behar izan ditu. Hala, kuadrillen jaitsiera Telepizzan hasiko da, 12:00etan; halere, urtero legez jaien hasierako ekitaldia San Nikolas plazan izango da. Umeen jaitsiera plaza horretatik irtengo da, 18:30ean.

  Jaiak  Getxo 2018-07-27 12:00

Hankazgora kuadrilla: "Lagunartean holako egunez gozatzea da pozgarriena"

Kepa Ugarte Martiarena

Hankazgora kuadrilla: "Lagunartean holako egunez gozatzea da pozgarriena"

Algortako Hankazgora kuadrilla 25 eta 26 urte arteko 15 neska inguruk osatzen dute. Joan den urtean, kuadrilla-txapelketa irabazi zuten, euren auzoko San Inazio jaietan, festetako proba-lehiaketan parte hartzen zuten hamargarren urtean, hain zuzen ere.

  Jaiak  Plentzia 2018-07-27 12:00

Plentziak izango du zer ospatu domekan eta martitzenean

Plentziak izango du zer ospatu domekan eta martitzenean

Uztailaren 29an, jai-eguna Saratxaga auzoan egingo dute. Egun bi beranduago, berriz, San Inazio Eguna ospatuko dute plentziarrek, eliza aurreko plazan. Batean zein bestean, ez da ondo pasatzeko aukerarik faltako.

  Jaiak  Getxo 2018-07-27 12:00

Juan Luis Martínez de Luna "Txutxo": "Beste auzokide bat gehiago baino ez naiz"

Kepa Ugarte Martiarena

Juan Luis Martínez de Luna "Txutxo": "Beste auzokide bat gehiago baino ez naiz"

Itzubaltzeta/Romo eta Pinuetako jaien sortzailea eta sustatzailea izateagatik, hainbatetan izendatu dute pregoilari jai-batzordeko kideek.

  Jaiak  Getxo 2018-07-26 14:15

Algortako kuadrillak: "Erasorik ez, erantzun barik!"

Algortako San Inazio jaiak prestatzen dabiltzan 24 kuadrillek agerraldia egin zuten atzo arrastian. 200 bat neska-mutilek euren arbuioa erakutsi zieten sexu-erasoei; modu berean, eraso horien kontrako jarrera aktiboa izan eta erantzutera deitu zuten.

  Jaiak  Getxo 2018-07-26 12:00

Zapatu eguerdian isiotuko dute aurtengo saninazioen suziria Algortan

Zapatu eguerdian isiotuko dute aurtengo saninazioen suziria Algortan

Uztailaren 28tik 31ra arte izango dira saninazioak.

  Jaiak  Getxo  Leioa 2018-07-26 12:00

Zazpi egunez gozatzeko aukera egongo da Itzubaltzetako festetan

Zazpi egunez gozatzeko aukera egongo da Itzubaltzetako festetan

Itzubaltzeta/Romon eta Pinuetan, uztailaren 29an emango diete hasiera jaiei; ospakizunek abuztuaren 5era arte iraungo dute.

  Jaiak  Getxo 2018-07-24 17:54

Aixerrota garbitzeko zerbitzu bereziak ipini dituzte eguenera arte

Aixerrota garbitzeko zerbitzu bereziak ipini dituzte eguenera arte

Atzo hasi zituzten Aixerrotako zelaia garbitzeko lanak, iaz baino langile eta baliabide material eta tekniko gehiagogaz. Zerbitzu berezi horiek eguenera arte izango dira beharrean. Ostean ohiko garbiketa egingo dute.

  Jaiak  Berango 2018-07-24 12:00

Berangoko Santa Ana auzoa, ekitaldiz gainezka

Berangoko Santa Ana auzoa, ekitaldiz gainezka

Uztailaren 26tik 28ra bitartean izango dira Berangoko Santa Ana auzoko jaiak; Urrats eta Luhartz taldeen doinuek girotuko dituzte dantzaldiak.

  Jaiak  Gorliz 2018-07-23 12:00

Gelditu barik egoteko, sei eguneko jai-egitaraua prestatu dute Gorlizen

Gelditu barik egoteko, sei eguneko jai-egitaraua prestatu dute Gorlizen

Santiago jaiez gozatuko dute goliztarrek uztailaren 24tik 29ra bitartean. Sei egunean, denok gozatzeko moduko askotariko ekitaldiak antolatu dituzte; berbarako lehiaketak, kontzertuak eta jolasak.

  Jaiak  Urduliz 2018-07-19 14:10

Urduliztarrek Santa Mariñe ospatuko dute barikuan eta zapatuan

Urduliztarrek Santa Mariñe ospatuko dute barikuan eta zapatuan

Urtero legez, Santa Mariñe eguna ospatuko dute urduliztarrek uztailaren 20an. Barikuan, ohiko jai-giroan murgilduko dira baselizako inguruak zein Urdulizko kaleak. Umeak eta helduak haitzetaraino igoko dira, Santa Liberada gurtzera.